Adolfo Eraso Romero (1934-2021)

0
625
Argazkia: ADES

Maiatzaren 29an Adolfo Erasok utzi gaitu: euskal espeleologiako kide handienetako batek. Bere ekarpenak hain izan dira handiak, hain izan dira ugariak, ezen, hil-ohar honetan ez du zentzurik lan horien zerrenda amaiezin bat ematea; interneten bilaketa txiki bat nahikoa da Fito-ren ekarpenaren dimentsioaz jabetzeko. Horren ordez, gaur hemendik bere hurbiltasuna, bizipoza eta ekintzailetasuna nabarmendu nahi ditugu: bai bere hastapen espeleologikoetan -1940ko hamarkadan Lizarra jaioterriaren inguruan abiatuak eta 80ko hamarkadara arte intentsuki bizituak-, baita ordutik hona, eta ia-ia bere bizitzaren amaiera arte, glaziarrei eta lurraren berotze globalaren arazoaren ikerketari eskaini dizkion urteetan. Denbora guzti horretan Adolfo zientziari emana bizi izan da, kolaborazio mota guztietara irekia egonik, espeleologikoak barne noski -bera beti gutako bat bezala aurkeztu izan da-. Horregatik, familia eta hurbilekoei doluminak ematearekin batera, gure lagunari egin dakiokeen omenaldirik onena zein den argi dugu: irekitako bideetan aurrera jarraitzea, hasitako lan ildoetan sakonduz. Plazer handia izan da zu ezagutzea, Fito.

Dejar respuesta