Alain Bressan

0
288

Alain Bressan lagunak utzi gaitu. Gazte-gaztetandik Euskal Herrian aritua, hasieran Spéléo Club de Gascogne taldearekin eta azken urteetan batez ere Amalgame «supertaldearen» baitan, Larrako udako kanpainetan urtero ikusi dugu, ARSIPen antolakuntzako oinarrietako bat izanik. Sinpatia ikur, eta espeleologia kluben arteko harreman onen sustatzaile, bere adeitasunak are etsigarriagoa bihurtzen du agur esan beharra. Argazkilari nabarmena, bere lanak hainbat argitalpenen azaletan ikusi ditugu, lurpeko munduaren dibulgazio bikaina eginez; baita sare sozialetan ere, berak irudiok erabiltzeko erraztasun asko eman izan baititu. Ez adiorik Alain, eta alde ilunean atsedena aurki dezazula.

Amalgame taldekoak, 2015ean.

Dejar respuesta