AR-103 Betzuen leizearen garbiketa

0
322

AR-103 leizea garbitu du Euskal Espeleologoen Elkargoak (EEE) HAITZULO Espeleologia Taldearekin batera Zornotzako Bernagoitia auzoko Betzuen izeneko parajean.

Garbiketa honetan Bizkaiko Foru Aldundiko Natura Ondarearen Zerbitzuak diruz lagundu digu, eta Zornotzako udaleko hiri hondakinen zerbitzuak, berriz, puntu garbi bat jarri du hondakinentzako.

AR-103 haitzuloa Urkiolako Parke Natural eta KBEko babeserako eremu periferikoaren mugan dago. Naturgune babestuarekiko hurbiltasunagatik, baimena eskatu genion Bizkaiko Foru Aldundiko Natura Ondarearen Zerbitzuko naturgune babestuen kudeaketa sailari.

Egindako lanarekin funtsezko elementuak eta interes komunitarioko habitatak berreskuratzen dira, beraz, ez zegoen biodibertsitatean kalterik eragiteko arriskurik; aitzitik, jarduera onuragarria izan da.

Jarduera honekin helburu hirukoitza lortu dugu:
• Espeleologo eta mundu horrekiko arrotzak diren pertsonengan haitzulo baten garbiketaren inguruko ingurumen kontzientziazioa sortu, jarraibideak azalduz eta beharrezkoak diren bitartekoak zeintzuk diren erakutsiz.
• Hondakinak dituen haitzulo bat garbitzea.
• Garbiketa gizarteratzea tokian tokiko komunikabideetan, eta baita espeleologia arlokoetan ere

Garbiketan, HAITZULO taldeaz gain, Aloña Mendi Espeleologia Taldea (AMET), Grupo de Actividades Espeleológicas de Bilbao (GAES) eta Felix Ugarte Elkartea (FUE) taldeetako UEV-EEEko boluntarioek parte hartu dute: guztira hamalau pertsona.

Espeleologoak elkartzeko lekua Bernagoitia auzoa izan zen. Bertan puntu garbia jarrita zegoen: 7 eta 10 metro kubikoko kontainer bana eta beira edukiontzi bat. Kontainerrak plastikoa eta errefusarako erabili genituen.

Materiala eta boluntarioak 4×4 ibilgailu eta atoi baten bitartez gerturatu genituen haitzulo sarrerara, Betzuenerrekatik gertu. Kobazulotik ateratako zabor guztia puntu garbira eramateko zazpi bidai egin behar izan genituen, arestian aipaturiko 4×4 eta atoiaren bitartez.

Hondakinak leizetik atera ahal izateko espeleo-sorospen teknikak erabili genituen: kanpoaldean, hiru metroko altueradun tripode batera lotuta, tirolina bat jarri genuen kontrapisu mugikor batekin, zaborrez beteriko zakuak leizeko sarreraren erdigunetik tripoderaino eramateko. Boluntarioak, aldiz, hiru taldetan banatu ziren: kobazulo barruan lau pertsona hondakinak batzen eta hiru pertsona kanpoaldean tirolina eta kontrapisua maneiatzen, eta, azkenik , gainontzekoak zaborra gaika banatzen eta big bag zakuak garraiatzen.

Big bag zakua haitzulo barruko arrapala baten bitartez mugitu behar izan genuen, ondoren altxatu, eta, azkenik, leizeko putzu bakarretik, zortzi metrokoa, kaleraino atera.

Batu genituen hondakinen artean denetarik aurkitu genuen: beirazko botilak (gehienak apurtuta), plastikoak, latak, burdin zatiak, gurdi zahar baten gurpila (oso egoera txarrean), bidoiak, plastikozko baldeak, botilentzako plastikozko kutxak, jarlekuak, mangerak, pilak, bateriak, motor bobinak, gailu elektrikoren baten motorra… Guztira 2400 kg, hasiera batean uste genuena baino gehiago.

Ondo antolaturiko taldelanak posible egin zuen egun berean amaitzea lan guztia. Goizeko 8:00etan ekin genion lanari, eta gaueko 9:00etan bukatu. Denok espero genuen momentua ere ez zen falta izan: patata tortilla gozo batzuekin egindako bazkaria.

Astelehenean bertan, Amorebieta-Etxanoko udalaren laguntzarekin, puntu garbia desinstalatu egin zuten, eta edukiontziak zabortegira eraman.

Eskerrak eman nahi dizkiegu, batetik, UEV-EEE eta HAITZULO taldearen jardueran parte hartu zuten boluntarioei, eta, bestetik, Bizkaiko Aldundiari eta Amorebieta-Etxanoko udalari. Era berean, gure eskerrik beroena lursailaren jabeei, garbiketa egiteko aukera ematearren.

Irudi gehigarriak:

La UEV-EEE junto con el grupo HAITZULO ha llevado a cabo la limpieza de la sima AR-103, localizada en el entorno de Betzuen, del barrio Bernagoitia y situada en el municipio de Amorebieta-Etxano.
La limpieza se ha realizado con la colaboración económica del Servicio de Patrimonio Natural de la Diputación Foral de Bizkaia y la cooperación, en cuanto a la colocación del punto limpio, del servicio de residuos urbanos del Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano.
Esta cavidad se encuentra en el límite de la Zona Periférica de Protección del Parque Natural y ZEC de Urkiola. Dada su proximidad al Espacio Natural Protegido se solicitó permiso a la Sección de Gestión de Espacios Naturales Protegidos del Servicio de Patrimonio Natural de la Diputación Foral de Bizkaia.
La actuación recupera elementos claves y hábitats de interés comunitario, con lo cual, no se esperaba afecciones en la biodiversidad, al contrario, se trataba de una acción positiva para esta.
Con esta actividad se logró un triple objetivo:
• Promover entre los espeleólogos, espeleólogas y personas ajenas a este mundo una concienciación ambiental de la limpieza de una cavidad, instruyendo en su ejecución y en los medios necesarios.
• Limpiar las cavidades con residuos en su interior.
• Hacer una campaña de difusión de la limpieza, tanto en los medios de comunicación cercanos, como en los propios medios de difusión entre el colectivo espeleológico.
En la limpieza, participaron, además del grupo HAITZULO y sus allegados, voluntarios de la UEV-EEE de los grupos Aloña Mendi Espeleologia Taldea (AMET), Grupo de Actividades Espeleológicas de Bilbao (GAES) y del grupo Felix Ugarte Elkartea (FUE). La participación sumó un total de 9 voluntarios y 5 voluntarias, en total 14 personas.
El punto de reunión de todos los espeleólogos fue el barrio de Bernagoitia, donde se había situado el punto limpio con 2 contenedores de 7 y 10 m3 y un contenedor verde de vidrio. En los contenedores se acopió los residuos de plástico y la fracción resto.
Desde Bernagoitia se acercó todo el material y voluntarios a la boca, cercana a Betzuenerreka. El 4×4 y el carro utilizados serían los que luego llevarían a cabo los 7 viajes para derivar todo el residuo extraído a los contenedores del punto limpio.
Una vez en el lugar se prepararon los medios para sacar el residuo de la sima. Para ello, se utilizaron técnicas de espeleosocorro. En el exterior se colocó una tirolina amarrada y colocada sobre un trípode de 3 metros de altura. A esta tirolina se le añadió un contrapeso móvil que derivaba los sacos desde el centro de la boca hasta el trípode exterior. Los voluntarios se repartieron en 3 grupos, por un lado 4 se introdujeron dentro de la sima a recoger los residuos, otros 3 se plantaron a controlar la tirolina y el contrapeso y finalmente los demás se encargaron de la clasificación de residuos y del traslado de los big bag.
El saco de big bag tenía que trasladarse primero por una rampa interior, luego alzarlo y finalmente elevarlo por el único pozo de la sima de 8 metros.
Entre la basura recogida se encontraron una cantidad importante de botellas de vidrio (la mayoría rotas) plásticos, latas, hierros, ruedas de un antiguo carro (en muy mal estado), bidones y cubos de plástico, cajas de plástico para botellines, sillas, mangueras, pilas, baterías, bobinas de motor, un motor de algún aparato eléctrico… En total se extrajeron la cantidad de 2.400 kg de residuos, por encima de la cantidad prevista anteriormente.
El buen trabajo en equipo hizo que la extracción de los residuos se efectuase en el mismo día. De esta manera, la actividad dio inicio a las 8:00 de la mañana y terminó a las 9:00 de la noche. No faltó el pequeño momento esperado por todos, el del almuerzo con unas ricas tortillas de patata.
El mismo lunes, con la colaboración del Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano, el punto limpio fue desinstalado y los contenedores transportados al vertedero.
Agradecemos la ayuda prestada por todos los voluntarios participantes en la actividad de la UEV-EEE y del grupo HAITZULO, también damos las gracias a la Diputación de Bizkaia y al Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano. Del mismo modo, agradecer a los dueños de los terrenos por permitir utilizarlos durante la limpieza.

Dejar respuesta