BU-56: hemen hasi zen dena

0
422

1908ko abuztuaren 14ean, R. Jeannel eta A. Troller Santa Graziko Illaminako Ziloan sartu ziren. Edouard Martelek gidatutako espedizioaren partaideak ziren; espedizio handi honek Pirinio osoaren egitura hidrogeologikoa aztertu zuen, artean guztiz ezezaguna, Frantziako Nekazaritza Ministerioaren babesarekin.

Santa Grazin, Kakueta inguruko karsta aztertzen ari ziren. Illaminako Zilo honetan, deigarria egin zitzaien uren tenperatura baxua (7,5ºC), urak oso goitik zetozela erakusten zuen seinalea, Kakuetako ubegietatik independienteki. 60 metrotaraino sartu ziren dira, urez betetako galeria estutzen den arte. Martelek ura analizatzea proposatu zuen du, edangarria ote zen ikusteko, eta presa bat egiteko leku bezela baloratzea.

Handik 40 urtera, Fernand Ravierrek bere lanen ondorioz Saint-Georges lurpeko ibaiaren nondik-norakoa deduzituko zuen; eta beste 30 urtera, Budogia mendian leizetxo bat aurkituko zen…

Iturria: MARTEL, Edouard Alfred. 1910. Rapport sur l’exploration souterraine hydrologique des Pyrénées en 1908. Extrait des Annales. Fascicle 38. Ed. Ministère de l’Agriculture. Direction de l’Hidraulique et des Amèliorations Agricoles. Paris. 96 p, 88 fig. XXV p. http://gallica.bnf.fr/ark:/12148/bpt6k63664084

Dejar respuesta