BU-56 leizea: Erronkariko erakusketa

1
397
Larrako ikerketen kate luzea: 1950 hamarkada hasieran, Fernand Ravierrek BU-56 leizeko ibaiaren kokapena deduzitu zuen. Irudia: Ravier (ezkerrean) bere taldearekin Kakuetan, errekaren aforoa egiten (1953). Jatorria: Ravier/GSHP artxiboa.

Urteroko moduan, Larrako bortüetan mundu zabaleko espeleologoak biltzen gara Euskal Herria eta Biarno artean. Lurpeko unibertso hau esploratzen duen jendetzaren artean, jakina, bertokoak ere badugu gure lekutxoa. Zehazki, azkenaldian, Illaminako Ateetan ari gara: Euskal Herriko leize sakonena, Erronkari eta Urdaitz / Santa Grazi artean kokatua. Aurtengo kanpainak irauten duen asteetan, Erronkarin erakusketa ikusgai duzue, bertan egiten ari garen lanen berri izan dezazuen. Hementxe duzue erakusketaren “komisarioek” hedatu duten testua 😉

*********

La sima BU 56 de +2300 a -1300.Expedición a las entrañas del Pirineo.

Unión de Espeleólogos Vascos / Federación Navarra Espeleología

La sima BU 56 o Illaminako Ateetako Leizea con sus 1385 m de desnivel es una de las simas más profundas del mundo. Localizada en Isaba, en  el Karst de Larra a medio camino de la cima de la Mesa de los Tres Reyes. Descubierta en el año 1979, fue  destino  de numerosas exploraciones en las que el objetivo principal era batir el récord mundial de profundidad. Desde el año 2013 la Unión de Espeleólogos Vascos y la Federación Navarra de Espeleología se centran en el estudio de esta bella cavidad. El objetivo principal es realizar la exploración y topografía detallada de toda la cavidad  y elaborar un mapa tridimensional desde su boca de entrada.

En el 2.013 el desarrollo topografiado de la cavidad contabilizaba los 14.500 m y su  profundidad máxima (-1.385 m) fue alcanzada  en el año 2.014 por el buzo Tony Seddon del colectivo Cavex Team. En el año 2016, tras 4 años de exploración por parte de  la UEV y la FNE el conjunto alcanza los 13.600 m de galerías topografiadas hasta la cota -774m. Después de este trabajo sistemático los espeleólogos de la UEV y FNE esperan impacientes la revisión de las galerías situadas en la cota -1.000m.

El campamento subterráneo se instalará en la Gran Sala del Roncal a -774 m de profundidad. Aquí los espeleólogos trabajarán en tandas de más de 5 días de permanencia explorando el impetuoso río Budogia del Cañón Roncal, el afluente del río Linza y las galerías inferiores. Un reto emocionante de escaladas, buscando posibles nuevos afluentes en el corazón del valle del Roncal.

Esta exposición permitirá conocer en parte este bello e inhóspito paisaje, las técnicas y medios empleados por los espeleólogos para permanecer en campamentos subterráneos en oscuridad total con una humedad del 100% y una temperatura constante de 3ºC.

ITZULPENA:

 BU 56 leizea:+2300 metrotatik -1300 metrotaraino. Pirinioaren bihotzerainoko espedizioa

Euskal Espeleologoen Elkargoa / Nafarroako Espeleologia Federazioa

BU 56 leizea, Ilaminako Ateetako Leizea, munduko sakonenetariko bat da, izan ere, -1385 metrotaraino heltzen baita. Izabako Larra izeneko lurralde karstikoan dago, Hiru Erregeeen Mahaitik gertu samar. 1979 urtean deskubritu zenetik, esplorazio askoren helburua izan da, munduko leizerik sakonena aurkitu nahian. 2013tik, Euskal Espeleologoen Elkargoko eta Nafarroako Espeleologia Federazioko kideek leize eder honen ikerketan dihardute. Helburu nagusia dute leizearen birresploraketa osoa egitea eta sare osoaren topografia xehetasunez burutzea, hiru dimentsioetako mapa baten bidez.

2013an, topografiak zioen leizeak  14500 metroz luzatzen zela; 2014an, -1385eko sakoneraino jeitsi zen Cavex Team taldeko Tony Seddon murgilaria. 2016an, lau urteko esplorazioen ondoren, EEE eta NEFko espeleologoek -774 metrotaraino 13600 metro topografiatu dute; aurten, aldiz, -1000 metrotaraino jaisteko irrikitan daude.

Horretarako, -774 metrotan, kanpamendu bat hornituko dute Erronkari izeneko areto zabalean. Toki honetatik, espeleologoek bost bat eguneko txandatan lan eginen dute, Erronkari arroilaren zehar Budogia ibaia esploratuz, Linza ibaia berrikusiz eta inguru guztia berriro miatuz. Erronka handia da, izan ere, ibai-adar berriak topatzeko, eskaladak egin beharko dituzte Erronkaribarreko lurpean.

Aurrean duzuen erakusketa honek hainbat alderdi islatzen ditu: lurralde basati honen edertasuna, esploraketa teknikak, barneko kanpamenduak… Inguru zaila guztiz, zeren eta, tenperatura ez da 3ºtik pasatzen, hezetasuna %100koa da eta iluntasuna erabatekoa.

EXPOSICION.LA SIMA BU 56 DE +2300 A -1300.EXPEDICIÓN A LAS ENTRAÑAS DEL PIRINEO.

PRESENTACIÓN DE LA CAMPAÑA 21 DE JULIO A LAS 19:00 H EN EL CIN DE RONCAL.

EXPOSICIÓN TEMPORAL DEL 21 DE JULIO AL 13 DE AGOSTO EN EL CIN DE RONCAL.

CLAUSURA DE LA CAMPAÑA Y PRESENTACIÓN DE RESULTADOS 13 DE AGOSTO A LAS 18:0O H EN EL CIN DE RONCAL.

ERAKUSKETA. BU 56 LEIZEA: +2.300 METROTATIK -1.300 METROTARAINO, PIRINIOKO BIHOTZERAINOKO ESPEDIZIOA.

ESPEDIZIOAREN AURKEZPENA: UZTAILAREN 21EAN, ARRATSALDEKO 19:00ETAN, ERRONKARIKO NATURAREN INTERPRETAZIO ZENTROAN

ERAKUSKETA IBILTARIA: UZTAILAREN 21ETIK ABUZTUAREN 13RA, ERRONKARIKO NATURAREN INTERPRETAZIO ZENTROAN

ESPEDIZIOAREN BUKAERA ETA LEHEN EMAITZEN AURKEZPENA: ABUZTUAREN 13AN, ARRATSALDEKO 18:00ETAN, ERRONKARIKO NATURAREN INTERPRETAZIO ZENTROAN

1 Comentario

Dejar respuesta