Burumendikoen aurkezpena

0
275
Sala de los Gigantes (Kobeta, Olatz). Argazkia: Josu Granja.

Mutrikuko Burumendi Espeleologia Talde berriko lagunek aurkezpen hau bidali digute, EEE-ren webgunean argitaratzeko eskatuz. Atsegin handiz egiten dugu hori, ongi etorria emanez.

***************

Orain dela hilabete batzuk forma ematen hasi ginen taldeak, dagoeneko izena du: Burumendi Espeleologia Taldea. Mutrikuarrez, ondarrutarrez eta Bizkaiko beste hainbat herriko espeleologoez osatutako taldeak bere bidea hasi du Olatz-Arno eta inguruko karstetan. Asko izan dira aurretik inguru horietan ibili diren espeleologia taldeak, eta beraien lanari esker, dagoeneko informazio dexente dugu esku artean. Batzuk aipatzearren, Aranzadi, Leizarpe, Felix Ugarte, Munibe, Club Deportivo Eibarrek lan bikaina egin dute inguruotan. Baina oraindik badago zer egin!

Euren lanean oinarrituta, gure helburua karstaren ikerketarekin jarraitzea, eta leku honetan lur azpian dagoen hori jende artera zabaltzea izango da. Asmo horrekin ezinbestekoa suertatzen da komunikazio bide digital bat, hori dela eta halako batean ere ireki dugu blog-a. Gure asteroko irteeren berri burumendiespeleo.blogspot.com helbidean izango duzue.

Hemendik aurrera, espeleologiaren txanda da.

Burumendi Espeleologia Taldea
Iñaki, Piker, Zapa, Txikiñe, Soto, Idoia, Joxe, Unai, Rosa, Aiora eta Josu

Dejar respuesta