2018-I-1 (8:38)
Gorbeialdean, larunbatetik falta den Berrizko mendizalea aurkitzeko operazioa martxan dago Babes Zibilaren (BZ) koordinaziopean. Atzoko lanetan (igandea) espeleologo batzuek parte hartu zuten, eta iluntzerako Euskal Espeleo Laguntza osoa mobilizatua izan da.
Kontrol Postua (PC) Ondategiko Bengolarra frontoian instalatu da, eta garrantzitsua da laguntzera bertaratzen den jende guztiak bertan izena ematea, eta han jasotako aginduak betetzea.