EEL Komunikazio Taldearen entsegua (Amoroto/Berriatua)

1
371
Lamiñen Sisteman (Amoroto), 2016ko irailaren 26a. Euskal Espeleo Laguntza erakundearen Komunikazio Taldearen entsegua.

160925: EEL-eko Komunikazio Taldearen praktika, Lamiñetako Sisteman (Berriatua). Partehartzaileak: Unax, Israel, Joxe (Takomano), Jon (Sakon), Txabilo (GEMA),  Idoia, Antua, Oier (ADES), Alberto Alonso.

Goizean, akatsetatik ikasten jardun dugu. Ondorio nabarmenena: ekipoak behin eta barriro hondatzearen arrazoia ez da teknikoa, erabiltzen ez dakigula baino; nagusiki, ekipoak antenak konektatu aurretik isiotzen ditugu, eta honek transmisorea erretzen du. Hau ekiditeko sokorristei instrukzio sinple batzu emon beharra dago (ahozko azalpenak, erabilpen orriak…). Bestalde, badira hain larriak ez diren faktoreak, baina komunikazioaren kalitateari asko eragiten dietena: ekipo inalanbrikoak kokatu aurretik, ez dugu behar den beste estudiatzen kobaren topografia; ezta lurrazaleko eta lurrazpiko antenen norabidea ere.

Mereludiko poljea eta Lamiñak/Armiña Sistemaren kokapena
Mereludiko poljea eta Lamiñak/Armiña Sistemaren kokapena

Praktika egiterako orduan, 3 taldetan banatu gara: 1.goa haitzulo barruan kokatu da, N aldeko azken galeria fosil zabalean (80-260ºtako norabidea duena); 2.garrena Elizburu baserri ondoko bidearen kunetan kokatu da, norabide bera duen zati batean; 3.garren taldea, berriz, Elizburuko afluenteko hobiaren ondoko zelaiean, norabide bera hartuta. Lurpeko eta lurrazaleko taldeen artean 400-500 m lineal kalkulatu ditugu (distantzia horizontal eta sakoneraren arteko hipotenusa). Barruan Nicola eta Tedra ekipo bana hedatu ditugu; eta kanpoan, beste bana gehi estazio errepikatzailea (seinalea walkie talkie bidez hedatzen duena). Bagenituen “loritoa” (walki talkien seinalea oztopo orografikoen gainetik hedatzeko) eta antena gehigarriak ere, baina hauen erabilpen erraztasunarengatik ez ditugu instalatu.

Antenen kokapena ortofotoaren gainean
Antenen kokapena ortofotoaren gainean

Frogen emaitza bikaina izan da: Nicola-Nicola eta Tedra-Tedra komunikazioen bitartez, Elizburuko zelaietako estaziokoek argi eta garbi hitz egin dute lurpean zeudenekin. Errepikagailua ezarri dugunean ere, walkie-talkie bidez berbetan jarraitu dugu, arazorik gabe eta kalitate handiarekin. Honek konfirmatzen digu, baldintza erraz batzu betetzen baditugu, komunikatzeko gailu hauek praktikoak eta fidagarriak direla. Ormazarretako Simulakro Orokorrean berriro saiatuko dugu, sokorrista guztiek erabili ahal izan dezaten!

Egun honetako argazki eta bideo guztiak hemen.

1 Comentario

  1. Azaleko argazkia aldatu dut. Izan ere! Tedra deskonektatutik hitz egiten ari hintzen, Jon (hori ikustean zer pentsatuko dute erbesteko erreskate taldeeek? karkarkar…)

Dejar respuesta