Eugenio Sojo (GEV) hil da

0
150

2014-II-18: Eugenio Sojo hil da, Bizkaiko espeleologiaren aintzindaria. Grupo de Espeleólogos Vizcainos-en sorreran partehartu ostean (1953), gero Foru Aldundiko GEV-en sortzaileetako bat ere izan zen. Besteak beste Torca del Carlistaren lehenengo esplorazio saioan -28ko erlaitzera jeitsi zen lehenengo pertsona bera izan zen, esplorazio hartarako beste taldeen elkarlana beharko zela ikusi zenean. Tipo gogorra, “sukalde-lan” ilunean aritu zen batez ere eta horregatik ez da oso ezaguna gaur egun. Pozalaguako deskubrimentuan ere egon zen, baita Arriotxe / Peña Roche / Tellitu kobaren esplorazioan ere.

Dejar respuesta