Euskal Espeleo Laguntza, prentsa oharra

0
493

2014-IX-24: atzo kontrakoa bagenion ere, bart espeleosokorrista gehiago eskatu dituzte Perutik, 10 gehiago hain zuzen ere. Taldea 5 kantabriar eta EEL-eko 5 lagunek osatu dute, eta okerrik ez badago oraintxe (21:00) ariko dira hegazkinean igotzen. Euskal Espeleo Laguntzako kideak hauek dira: Israel Robles (Takomano), Pedro Intxaurraga (GAES), Amaia Castellano (GEBNA), Aitor Lotina (Burnia) eta Jabi Garcia (Burnia).

Bidai luzea dute orain: antolatzaileen esanetan, asteartean ailegatzekoak dira leizearen sarrerara.

Gure bost kideei onena opa diegu: operatiboan zehar sufrituko duten deserosotasunak ez daitezela gehiegi izan, eta guztiaren gainetik helburua lor dezatela.

Izena eman duten beste espeleosokorristei ere eskerrak eman nahi diegu, prest agertzearengatik eta kasu batzutan hainbat eta hainbat gestio egiteagatik beste konpromezuak ezeztatzeko.

Seguraski ez dira Perura joan beharko; baina, halere, prest agertu diren hauek ere bere aitortze merezi dute. Milesker Oskar Latasa, Jose Javier Ruiz, Eliseo Belzunce, Abel Arroyo, Luis Marin, Ibai Larrinaga, Raul Aramendía, Arturo Hermoso, Ruben Aldaz, David Ruiz , Unai Bernaola, Luis Martinez, Iranzu Dupuy eta Andeka Escolar (uste dut ez dugula inor ahaztu).

Dejar respuesta