martes, marzo 19, 2024
InicioalbisteakGorbeia hego-ekialdea miatzen

Gorbeia hego-ekialdea miatzen

2018-I-2 (16:24)

Atzo, urtarrilaren 1a, EEL-eko 25 kide Gorbeiako karstaren gorengo aldea eta Mairuelegorreta inguruak miatzen aritu ginen, ilundu arte.

Gaur, asteartea –lan eguna- 33 espeleosorosle izan gara, eta egin dugun miaketa zorrotzagoa izan da. Etengabeko euripean, kobazulo gehien biltzen dituen eremua “orraztu” dugu, Gorbeialdeko hego-ekialdean, 4 taldetan banatuak: batzuk Artzegin; beste batzuk Bernesko-Gingia tartean, Zubialde eta Asunkorta ibarren artean; beste batzuk Peña Gingiako harrobien inguruan; eta azkenak, inspekzio puntualak egiten zenbait kobazulo zehatzetan.

Planifikatutako lan guztia bete dugu, eta arratsaldeko lehen ordurako lau taldeak Ondategiko frontoiko Kontrol Postuan geunden. Bilera egin dugu, eta biharko aurreikuspenak ikusita, EEL-eko kide gehienak etxera bidali ditugu; bihar 4-5 espeleosorosle geratuko dira bakarrik, lanean arituko diren taldeek zuloren bat begiratzeko laguntza behar badute ere.

01 03 09 IMG_20180102_154619

UEV-EEE
UEV-EEE
Unión de Espeleólogos Vascos Euskal Espeleologoen Elkargoa
RELATED ARTICLES

1 COMENTARIO

  1. Zorionak bilaketan hartu zenutenoi, lan bikaina egin duzue eta. Zoritxarrez, nutila ez da oraindik agertu!
    Oso itxuroso zaudete urdin argi horrekin, datere benetan!
    Segi horrela, elkartasuna zer den ederki erakutsi duzue eta!

DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí

- Advertisment -
Google search engine

Most Popular

Recent Comments

Simone Sambento - Grampian Speleological Group on Convocatoria para la limpieza de Jornos II (retirada de la plataforma de 1971)
Satorrak on Arbil V / Sustraixa
KOLDO SANSINENEA RODRIGUEZ on Galdameseko istripua
Koldo Los Arcos on Karaitza 24 (2016)
Koldo Los Arcos (Satorrak) on “Guk ez genuen ia ezer egin eta!”