Haitzulo garbiketa Urkiolako Parke Naturalean (Artzate)

0
219

Asteburu honetan , Urkiolako Parke Naturaleko Eskuagatxeko karstean, E-26 leizearen garbiketa egiten izan gara. Leize hau, Akalarreko lepotik Artzateko txaboletara bidearen eskuinean dagoen dolina txiki batean kokatuta dago.

Haitzulo garbiketa Urkiolako Parke Naturalean (Artzate)-05Haitzulo garbiketa Urkiolako Parke Naturalean (Artzate)-06Leizea,  UEV/EEEren (Euskal Espeleologia Elkartea) gidaritzapean, GEMA Espeleologia Taldearekin elkarlan eta GAES, TAKOMANO, BURNIA eta AMET taldeetako beste partaide batzuen partehartzearekin garbitu da. Guztira, lantaldean, 11 pertsona egon gara hiru egunetan zehar.
Haitzulo garbiketa Urkiolako Parke Naturalean (Artzate)-04Aurreko egunean, materiala eramatera eta dolinako lan eremua jartzera joan ginen, bigarrenean leizearen garbiketa eta zaborrak atoian uztera eta hirugarrenean zaborrak Durangoko Garbigunera eraman genituen. Zabor guztiak dolina kanpoan sailkatu ziren, horrela astelehenean, Garbigunean zuzenean uzteko.

Hasieran, leizeko zaborra eskuz atera genuen, baina behin sarrerakoa aterata, beheko aldetik saskiak ateratzeko soka teknikak erabili ziren.
Haitzulo garbiketa Urkiolako Parke Naturalean (Artzate)-11Ateratako zikinkeriaren artean beirazko botilak, edozein motatako latak, plastikozko botilak, plastikozko poltsak, pilak, lapikoak, mahai-tresnak… zeuden, gutxi gora behera 300 bat kilo kaleratu ziren.

Haitzulo garbiketa Urkiolako Parke Naturalean (Artzate)-07Haitzulo garbiketa Urkiolako Parke Naturalean (Artzate) -01 Haitzulo garbiketa Urkiolako Parke Naturalean (Artzate)-03Haitzulo garbiketa Urkiolako Parke Naturalean (Artzate)-02 Haitzulo garbiketa Urkiolako Parke Naturalean (Artzate)-10Eguraldi oso txarra egin zigun arren, eskerrak GEMA taldekoek txabola bat zeukatela prest salda eta txorizoa hartzeko.

Haitzulo garbiketa Urkiolako Parke Naturalean (Artzate)-09 Haitzulo garbiketa Urkiolako Parke Naturalean (Artzate)-08

Dejar respuesta