Imágenes inéditas de la Torca del Carlista

0
228
Primeras imágenes de la Sala Iradier

2014-XI-6: Josu Granja argazkilaria Torca del Carlistako espazio handi guztiak argazkitan jasotzen ari da. Argazki dijitala ailegatu zenetik, leize famatu honetan hartu diren irudi gehienak sarrerako Gela Handiarenak izan dira; halere, leize famatu hau ezagutzen duenak ondo daki barruan hainbat eta hainbat leku ikusgarri dagoela, gehienak sekula argitara gabeak. Josuk lan honeki hutsune hori betetzeko asmoa du, ADES-eko taldekideen laguntzarekin. Orain dela egun gutxi, esate baterako, Gela Handiaren ikuspegi “desberdina” eta Manuel Iradier gelaren panoramika osoa hartu dute, orain arte ezagutzen ez ziren irudiak. ADES-ekoen blogean daude ikusgai.

Aipatu dezagun, baita ere, Josuren argazki lan hau Torca del Carlistari buruzko ikerketa-hari zabalago baten barruan dagoela. Hain zuzen ere, GUM taldekoekin ere harremanetan dago 1958an haiek egindako topografiaren historia ezagutzeko (oraindik erreferentzia legez erabiltzen den lan bikaina), eta talde honek euskal espeleologiari egindako ekarpena aztertzeko.

Dejar respuesta