Karaitza 28 (2020)

0
573

Euskal Espeleologoen Elkargoak atsegin handiz publikatu du Karaitza bere aldizkariaren 28. zenbakia, 2020 urteari dagokiona. Denboraldi beltza izan da aurtengoa arlo eta zentzu guztietan, COVID-19ak, mundu mailako pandemiak, utzi diguna. Espeleologia ere ez da libratu gobernuek ezarritako murrizketa gogorretatik, eta hainbat jardueretan nabaritu dugu horren eragina, batez ere kolektiboetan. 2020an, uda sasoian izan ezik, gainerakoan, espeleologia jardunik ia ez da egon. Hala ere, murrizketek etena izan dutenean, lurpeko zereginetara itzuli gara, betiere eskala txikian eta tamaina txikiko taldeetan

Edizio berri hau espeleologoen kolektiboaren ilusio, pertseberantzia eta esfortzu handiaren emaitza da; eta urterik urte saiatzen gara espeleologia ardatz duten edukien kalitatea hobetzen

Zenbaki honen orrialdeetan interes handiko eta gai askotariko testuak aurkituko dituzue, hala nola lur-azpiko esplorazio, ikerketa eta ezagutzaren ingurukoak. Lehenengo eta behin, artikulu deigarri bat dakarkizuegu Zarama taldearen eskutik konglomeratuetan eraturiko haitzulo berezi baten ingurukoa, Tuyo mendilerroan (Araba). Segidan, espeleo-sorospen eta karstaren batzordeen ardurapean eginiko EAEko hainbat barrunberen sorospen fitxen digitalizazioari egin diogu lekua, turista eta espeleologoei zuzenduta; balizko istripu baten aurrean prebentzioz jokatzeko, informazioa eta ezagutza eskuragarri izateko eta esku-hartzea errazteko. Aldizkariko erdiko orrialdeak, berriz, 2020ko Larrako kanpainarentzat gorde ditugu, eta Pirinioetako karst entzutetsu horretan jazotako bizipenak eta esplorazioak «Ilaminako Sistema» izenburupean izango dituzue irakurgai. Bukatzeko, azken artikuluan, Karrantzako bailara ezkutura bidaiatuko dugu, Bizkaira, nahiz eta hango karstak Kantabria eta Bizkaia artean kokatuta egon. Inguru karstiko ikusgarri horretan esplorazio mitikoak egin izan dira artikuluan deskribatzen diguten bezalako haitzulo handietan. Bada, Cueva Fonda da barrunbe berri horren izena, 2017 eta 2019 bitartean Bizkaian esploratu dutena, eta Jornos II leizearekin lotura duena

Lerro editorialari jarraipena emanez, betiko atalak izango dituzue ikusgai: elkarrizketak, Euskal Herrian egindako azken esplorazioak, batzordeen jarduerak, istripuak-gertaerak 2020 eta albistegia. Ezin dugu aipatu gabe utzi 2020 urte gogor honek lau lagunen (hiru nafar eta bizkaitar bat) heriotzaren albistea ekarri digula, Suitzan, arroila bat jaisten ari zirela bat-bateko ur-goraldi baten ondorioz. Nabaria zen horietako batzuen lotura eta parte-hartzea lurpeko jardueretan eta hainbat espeleologia taldeetan, hortaz, zoritxarreko gertaera izan da gure komunitaterako.

Karaitzaren 28. zenbaki hau interesgarria izango zaizuelakoan, irakurketarekin goza dezazuela opa dizuegu.

PDFa hemen eskuragarri

La Unión de Espeleólogos Vascos tiene la enorme satisfacción de publicar el número 28 de su revista Karaitza correspondiente al año 2020, temporada esta aciaga a todos los niveles e intereses debido a la pandemia mundial sufrida a causa del COVID-19. La práctica de la espeleología tampoco se ha librado de unas restricciones gubernamentales muy severas que han alterado el normal funcionamiento de diversas actividades, sobre todo las colectivas. Excepto en el periodo veraniego, el resto del año 2020 la práctica espeleológica ha sido nula o muy escasa. No obstante cuando cesaron las restricciones, las actividades subterráneas se han mantenido a pequeña escala y en grupos reducidos

Esta nueva edición es la respuesta al gran esfuerzo, ilusión y tenacidad gestada por el colectivo espeleológico para su elaboración y donde intentamos año tras año mejorar la calidad de los contenidos de carácter espeleológico.

Entre sus páginas este número alberga textos de diversa naturaleza y de gran interés en aspectos como la exploración, investigación y conocimiento del medio subterráneo. Comienza por un atractivo artículo que muestra una peculiar cueva formada en conglomerados en la sierra de Tuyo (Álava) y que los colegas del grupo Zarama nos describen. A continuación desde las comisiones de espeleosocorro y karst se presenta un modelo de fichas digitalizadas (Sorospen-fitxak) de variadas cavidades de la CAV dirigidas a turistas y espeleólogos cuyo objetivo persigue la información, conocimiento, prevención y actuación de ciertas pautas en caso de accidentes. Las páginas centrales de la revista las monopoliza la campaña de Larra 2020, bajo cuyo título «Ilaminako Sistema» relata las vivencias y exploraciones efectuadas en la fructífera expedición científica veraniega realizada a este célebre karst pirenaico en el que tanto tiempo invertimos. En el último artículo viajamos al recóndito valle de Karrantza, cuyos karst se localizan a caballo entre Cantabria y Bizkaia. Es en estos espectaculares paisajes kársticos donde se han realizado míticas exploraciones en grandes cavidades como la descrita en este texto. Cueva Fonda es el nombre de una nueva gran cavidad explorada en Bizkaia entre los años 2017/2019 y relacionada con la sima Jornos II.

Continuando la línea editorial, se describen las habituales secciones de entrevistas, últimas exploraciones en Euskal Herria, actividades de las comisiones, accidentes-incidentes 2020 y el noticiario. Este adverso año 2020 nos trajo la terrible noticia del fallecimiento de cuatro barranquistas (tres navarros y un bizkaino) a causa de una súbita crecida de agua cuando practicaban esta actividad en un barranco de Suiza. Su nexo, relación y participación de varios de ellos con el mundo subterráneo y diversos colectivos espeleológicos era manifiesta, siendo una trágica noticia para toda la comunidad que formamos.

Deseando que este número 28 de Karaitza sea de vuestro interés y disfruteis con la lectura.


Dejar respuesta