Karaitza 29 (2021)

0
399

Euskal Espeleologoen Elkargoak atsegin handiz aurkezten du bere urteroko Karaitza aldizkariaren 29. zenbakia, 2021. urteari dagokiona. Espeleologiari dagokionez oso denboraldi aktiboa izan da nahiz eta ezagunak zaizkigun gobernuaren osasun-murrizketa bereziekin uztartu behar izan dugun gure jarduera. Argitalpen berri honek 2021ean eginiko jarduerek espeleologoen kolektiboan sorturiko dibulgazio-interesari erantzuten dio.

Garrantzi handiko hainbat artikulu aurkituko dituzue barnean, jarraian aletuko dizkizuegunak.

Lehenengo eta behin, testu deigarri bat dakarkizuegu Zarama taldeko lagunen eskutik Padrobaso errekaren Hegoaldeko mugan eginiko esplorazioen ingurukoa, Gorbeiako mendigunean. Segidan, eta kultura ikuspuntu baten pean, Josu Granjaren artikulu paregabeari egin diogu lekua, Kapildui mendian (Gasteiz) dauden bi haitzulori buruzkoa. Ondoren, Larra-21 espedizioan jazotako emaitza emankorrekin gatozkizue, elkarren segidako hamaikagarren ekitaldia izan da aurreko udan EEEkantolaturikoa. Lurraldez aldatuz, aldiz, Rasines udalerrian (Kantabria), Bilboko GAESekoek eremu horretako bi barrunbe garrantzitsuetan eginiko lanak zehaztuko dizkigute. Hurrengo tartea, berriz, Agustin Chasco geologoaren eskutik etorriko zaizue Lokiz-Uiarra-Itxako akuiferoaren inguruko azterketa baliotsuarekin, Nafarroa eta Araba artean. Azkenik, aldizkariko atal hau Zarpiako iturburuan (Opakua) eginiko azken esplorazioekin itxiko dugu, eta, bertan, Laurent Richard-ek espeleo-urpekaritza tekniken bidez erdietsitakoa kontatuko digu.

Lerro editorialari jarraipena emanez, betiko atalak izango dituzue ikusgai: elkarrizketak, Euskal Herrian egindako azken esplorazioak, batzordeen jarduerak, istripuak-jarduerak 2021 eta albistegia. Bestalde, urte honek gure bihotzeko Adolfo Eraso, Fito-ren heriotzaren albistea ekarri digu. Lizarratar honen bizitza ikaragarria eta espeleología munduarekin izan duen lotura agerikoak dira. Karaitzatik eta denon artean osotzen dugun komunitatetik beti gogoratuko dugu maitasunez espeleologia zientifikoaren aitzindari eta bultzatzaile gisa.

Karaitzaren 29. zenbaki hau interesgarria izango zaizuelakoan, irakurketarekin goza dezazuela espero dugu.

PDFa hemen deskarga dezakezue.p

La Unión de Espeleólogos Vascos tiene el placer de presentar el número 29 de su revista Karaitza, de carácter anual y correspondiente al año 2021, temporada muy activa espeleológicamente hablando, a pesar de las peculiares restricciones gubernamentales sanitarias de sobra conocidas. Esta nueva publicación responde a la inquietud divulgadora suscitada en el colectivo espeleológico por las actividades realizadas durante 2021. Su interior atesora diversos artículos de gran envergadura que desgranamos a continuación.

Comienza por un atractivo texto de los colegas de grupo Zarama que aborda las últimas exploraciones en el límite S del arroyo Padrobaso en el macizo de Gorbea. A continuación y bajo una perspectiva cultural, le sigue un singular artículo de Josu Granja sobre dos cavidades sitas en el el monte Kapildui (Vitoria). Seguidamente se presenta un nuevo artículo que recoge los fructíferos resultados de la undécima expedición consecutiva Larra-21, celebrada el pasado verano y organizada por la UEV. Cambiando de territorio y desde el municipio de Rasines (Cantabria), el grupo GAES de Bilbao nos detalla los últimos trabajos efectuados en dos importantes cavidades dentro del sector. Prosigue un texto de la mano del geólogo Agustín Chasco, el cual aporta un valioso estudio hidrogeológico del acuífero Lokitz-Uiarra-Itxako ubicado a caballo entre Navarra y Álava. Finalmente esta sección cierra con las últimas exploraciones realizadas en el nacedero de Zarpia (Opakua) en la sierra de Entzia, donde Laurent Richard nos describe nuevos datos de interés logrados mediante técnicas de espeleobuceo.

Con la misma línea editorial, se pormenorizan las asiduas secciones de entrevistas, últimas exploraciones en Euskal Herria, actividades de las comisiones, accidentes-incidentes 2021 y el noticiario. Este año nos trajo la triste noticia del fallecimiento de nuestro querido Adolfo Eraso, Fito. La increíble vida de este estellés y el gran nexo con el mundo espeleológico queda fuera de dudas. Desde Karaitza y toda la comunidad que formamos siempre le recordaremos con cariño como uno de los pioneros y promotores de la espeleología científica.

Esperando que este número 29 de Karaitza sea de vuestro interés y disfrutéis con la lectura.

Dejar respuesta