Kobazuloen garbiketa Gorbeia Parke Naturalean ( Austingarmin)

0
182

Irailaren 22an, Gorbeia Parke Naturaleko Austingarmin zonaldean, 3 haitzuloren eta bere ingurunearen garbiketa egin zen. Bertan,  UEV/EEE (Euskal Espeleologia Elkarteak) eta Orozkoko udaletxeak deituta, Gorbeiako Parke Naturalarekin elkarlan, GAES (Grupo de Actividades Espeleológicas de Bilbao) taldeak bere katalogoan dituen haitzuloak garbitzeko 25 bat pertsonek hartu zuten parte. Gurekin batera, Orozko herriko beste lagun batzuk ere auzolanean ihardun zuten gogo handiz.

Ateratako zikinkeriaren artean beirazko botilak, edozein motatako latak, plastikoak, butanozko sukaldeak, somierrak… zeuden, gutxi gora behera 300-400 bat kilo kaleratu ziren. Ondoren, zikin guzti hau Orozko udaletxeak beraien garbigunera jeitsi zuten.  Haitzulo hauek Natura 2000 sarearen barruan kokatuta daude.
 
Eguerdian, azkeneko dolinak garbitu aurretik, Orozkoko udaletxeak antolatuta, mokadu on bat prestatu ziguten.
 
Azken batean, haitzuloen garbiketak; akuiferoen kutsaketa ekiditzea, mitologia eta kultura zonaldeak garbitzea, mendizaleak kristalekin moztea sahiestea, faunaren habitatak garbitzea eta Batasunaren Intereseko Habitatak (8310 Turismoak ustiatu gabeko harpeak) zaintzea ondorioztatzen du.

Dejar respuesta