Kobetako armiarmen ikerketa

0
118

2012-I-31: Euskal Espeleologoen Elkargoan Jon Fernandez Perez araknologoaren eskaria jaso dugu (SCN Aranzadi / Grupo Ibérico de Aracnologia). Haren esanetan “Aurten kobazuloetako armiarma batzuk ikertzea da gure asmoa eta beraz, zuekin harremanetan jartzea erabaki dut, laguntza eta kolaborazio eske. Urtero armiarma espezie bat aukeratzen da Europa mailan berau ikertzeko eta aurten Meta menardi kobetako armiarma handia aukeratu dute. Espeziea ezagutarazteko poster bat egin dugu armiarmaren argazki eta informazioarekin espeleologo taldeen artean banatzeko (…) Gustatuko litzaiguke populazioen azterketa genetikoa egitea eta horretarako armiarmak harrapatu beharko lirateke, baina ezin edo nahi ez baduzue, nahikoa litzakete argazkia ateratzea eta kobazuloari buruzko datak ematea (izena, UTMa, altuera). Horrela Euskal Herrian duen banaketa zehaztuko genuke, behintzat“.

EEE-tik, beraz, ekimenarekin bat egitera animatzen zaituztegu

Dejar respuesta