Larra 2011

0
460
Foto: FNE /UEV

2011-VIII-24: aurten, aspaldiko partez, EEE-k Larrako nazioarteko esplorazio kanpainan kolaboratu du, ARSIP-ekin koordinazioan. Nahiz eta euskal espeleologoen partehartzea sekula ez den eten, banaka nahiz taldekako lana izan da (GAES, Satorrak…) eta Elkargoaren beraren azken kolaborazioa orain dela 25 urte izan zen. Aurten berriz, Nafarroako Federakuntzaren laguntzaz, elkarlan hura berpizteko ahalegina egin da.

Badirudi partehartzaileak pozik geratu direla, ekimenarekin jarraitzeko gogoz behintzat. Hala bedi! Izan ere, Larra ez da bakarrik Euskal Herriko karst garrantzitsuena: mundu mailako erreferentea ere ba da, eta horren erakusgarri argia da joan den 60 urteetan bertan eramaten ari den etengabeko ikerketa. Erronkari, Biarno eta Zuberoaren arteko muga mundu guztiko espeleologoen topalekua bada… gu ere bertan egotea ez da txarra izango!

Beste sektoreetan lan egin duten beste taldeen emaitzak hemen biltzen ari gara. Zuek ere zerbaiten berri eman nahiko bazenute, bertan idatzi…

Dejar respuesta