Leizeren batera bisitan bazoaz…

0
256
Irudia: Roberto Garai

2011-I-24: gure foroaren jardun bizian, aintzat hartzeko moduko oharra bidali dute Burniakoek. Antza denez, aurreragoko baten leize batera jaitsi ziren lan batzu egiteko asmotan, eta handik denbora batera beste talde bat heldu zen. Sarrerako putzua instalatuta ikusi eta zuzen-zuzenean joan ziren behera. Atxuriagako Sistemak 36 bat kilometro ditu, eta oso erraza zen Burniakoak haien lanak amaitu, kanpora irten eta dena desinstalatzea, besteak barruan zeudela ohartu barik. Kasualitate hutsez talde biek barruan topo egin zuten eta ez zen ezer gertatu, baina halakorik berriro ez gertatzeko aholku batzuk eman dira Euskal Espeleo Foroan.

Dejar respuesta