Matías Rivera

0
251
Matias Rivera eskuinaldean, borobilduta. Argazkia: Cueva de los Peines, 1983 (GAES).

Abuztuaren 17an hil da Matias Rivera, espeleologo bizkaitarrek maitasunez gogoratzen duten kidea. CAS taldean hasi zen, 70.eko hamarkadan Itxinako esplorazioetan nabarmendu zen taldean alegia; ostean lan horren lekukoa hartu zuen GAES-era igaro zen. Bere kideek gogoratzen dutenez adoretsua, adeitsua eta positiboa zen eta, ahalmen fisiko handia bazuen ere, ez zuen aukera askorik izaten espeleologiarako: horregatik okasio berezietan baino ez zuen parte hartzen, kanpaina gogor eta luzeetan hain zuzen ere. Itxulegor, Red del Silencio, Jornos II, Otsabide, Obarreta… Zenbait trabesiaren “estreinaldietan” ere izan zen (SC-3 Zeinutegia-Verna, Caballos-Valle, Cueto-Coventosa…).

Carletti Sportivo kirol arroparekin lotua, euskal espeleologoek berak egindako buzoak bereziki gogoratzen dituzte, kalitate onarengatik. Espeleologia urteen ostean aire librean eginiko kirolarekin zaletu zen eta maratoi, mendi bizikleta eta triatloi praktikatzaile saiatua izan da; halere, denbora guztian mantendu du bere speleo lagun zaharrekiko adiskidetasuna. Benetako “gentlemana”, haien esanetan.

Dejar respuesta