Nestor Goikoetxea Gandiaga

0
396
Argazkian, Otsabidepagozabalaganekoaxpea 1968an esploratu zuen puntako taldea: ezkerretik eskuinera Juanjo Agirre, Nestor Goikoetxea, Jesus Luis Pascual eta Luis Colorado. Astebeteko lurpeko egonaldian, 6200 metro topografiatu zituzten eta orduko koba luzeena bihurtu zen Bizkaian.

Aste honetan zendu da Nestor Goikoetxea Gandiaga, Bizkaiko GEV-eko partaide izandakoa. 1963an sartu zen taldean, 18 urterekin, eta hamarkada horretan aktibitate espeleologiko handia egin zuen, Bizkaia osoan zehar esplorazioak eginaz (1964-1969 artean GEV-eko burua izan zen), hainbat aztarnategi arkeologiko aurkituz, eta dibulgazio artikulu asko argitaratuz. Agian aurkikuntza nabarmenena Otsabidepagozabalaganekoaxpea dugu, Itxinan 1967ko VI Euskal Herriko Espeleologia Jardunaldietan aurkitutakoa, eta 1968an Nestorrek berak esploratu zuena taldeko beste kideekin batera. 60. hamarkada amaierarekin batera ikasketak amaitu eta lanean hastea etorri zen, esplorazio aktibitatea jaitsiz eta GEV-eko ardura taldekide gazteagoei pasatuz; halere espeleologiari lotua jarraitu zuen: 1969ko Stuttgarteko Nazioarteko Kongresuan Itxinari buruzko bi komunikazio aurkeztu zituen; eta urte berean sortu zuten Kobie aldizkaria, Nestorrek hainbat urtetan zuzendu zuena. Jakin badakigu Euskal Espeleologoen Elkarteko aktibitateen jarraitzailea zela, eta beraz geratu bedi hemen ere bere oroigarri hau.

Dejar respuesta