Kobazuloen garbiketa Araban eta Bizkaian

0
Atalo I leizearen garbiketa (Gibillo), arantzadun alanbrea ateratzen.

700 bat kilo zabor atera ditu Euskal Espeleologoen Elkargoak (EEE), Urkabustaiz (Araba) eta Berrizen (Bizkaia) eginiko garbiketetan. Garbiketok egin ahal izateko, ezinbestekoa izan da EEEko 36 espeleologoren parte-hartzea eta Eusko Jaurlaritzaren, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzak eman digun diru-laguntza jasotzea.

Gibillo mendizerran, leize garbiketan.
Gibillo mendizerran, leize garbiketan.

Otsailaren 25ean, Gibillo mendizerrako (Araba) bi haitzulo garbitu genituen: Atalo I eta Urtabaso I. Martxoaren 25ean aldiz, Oiz mendiaren (Bizkaia) hegoaldean dagoen Sarrimendiko lezea. Ez da lan erraza izan, kobazuloetako bi, bertikalak baitira: Atalok, 46 metroko jauzi bertikala dauka eta Sarrimendiko lezeak 20 metrokoa. Zabor guztia leize barrenean zegoen eta espeleo-sorospeneko teknikak erabili behar izan ditugu hondakinok ateratzeko: kontrapisuak eta polipastoak.

Sinestezina da zenbat zakar pilatu daitekeen kobazulo baten barruan. Urte luzez, bertara jaurtiriko era askotako hondakinak: arantzadun alanbrea, plastikozko eta beirazko botilak, aulkiak, oinetakoak, erloju bat, hainbat plastiko mota, zaborrez beteriko poltsak, metal zatiak,…

Sarrimendiko leizearen garbiketa.
Sarrimendiko leizearen garbiketa.

Bitxikeria moduan, Sarrimendiko lezearen eta Euskal Herriko mitologiaren arteko lotura aipatu nahi dugu. Mariren [euskal mitologiaren numen garrantzitsuena] bizilekuetako bat baita. Eta hori egiaztatzeko, kobazuloa aipatzen duten, hainbat autore eta argitalpen aipa genitzake; horien artean: Jose Migel Barandiaran Aierbe (Ataun, 1889-1991) ─antropologo eta etnografo handia─ eta  bere Diccionario Ilustrado de Mitologia Vasca (1972) argitalpena eta Eusko-Folklore (1955) urtekaria.

Hementxe dituzue argazki guztiak.

“Guk ez genuen ia ezer egin eta!”

1
GEAC-eko taldekideak. Lehen planoan, Espinosa.

Azkenaldian, ADES Elkartean 1950-1970 arteko Euskal Herriko espeleologiaren loraldiaren protagonistak elkarrizketatzen ari gara; izenburuko hitz horiek sarri entzun ditugu. Ordura arte espeleologia eliteen aktibitatea izan bazen ere, ordutik aurrerako jende gehiena arrunta zen, kaletar normala: jende oso gaztea, ikasleak… Lan munduan hasten zirenean (eta batez ere ezkondu ostean) kobazuloen mundua laga behar izaten zuten, familia aurrera ateratzeko.

Horrela izan zen Inazio Espinosaren kasua ere. Espeleologian 3-4 urte baino ez zen aritu, eta bere bizitzaren zatirik handiena beste gauzetan eman ditu; gaur egun, batez ere euskalgintzan edo pilota munduan eginiko ibilbidearengatik ezagutzen du jendeak. Elkarrizketa eskatu diogunean, urte haiek memoriara ekartzeko esfortzua egin behar izan du; eta, jakina, orduko espeleologo gehienak esandakoa errepikatu digu: “Guk ez genuen ia ezer egin eta!”. Horrelakoa da, baina, Euskal Herriko espeleologiaren historia: lan txikiz osatutako puzzle handia. Eta, jarraian ikusiko duzuen modura, GEAC-ekoen zeregin diskretua ez zen alferrikoa izan.

Alegria Club diru gutxiko gazteek sortutako taldea zen, 1961ean, diktadurako Zorrontza grisari kolore pixka bat emateko gogotsu. Sail desberdinen artean espeleologiakoa ere sortu zen (GEAC), 6-7 bat lagunez osatua, eta egoitza xelebrea hartu zuten: elizako kanpandorrea. Indar gehienak Aramotz mendizerrako prospekziora bideratu zituzten. Taldearen koordinazioa Inaziok berak zeraman, eta bere kezka nagusia gazte gogotsu haien indarra norabide egokian bideratzea izan zen; 1964ra arte iraun zuten, taldearen zati handi bat borroka armatuan hasi zen arte; baina hori beste historia bat da…

Urte haietan, GEAC-ekoek kobazuloetan aztarnategi arkeologikoak identifikatzen ikasi zuten; horrelakoetan, GEV taldearen bitartez Bizkaiko Foru Aldundiari jakinarazten zieten. Arlanpeko koban aztarnategia aurkitu zutenean ere, beti bezala jokatu zuten: kalikata txikia egin zuten, eta bertan zenbait tresna litiko eta zeramiko aurkitu zituzten. Kide batzuk, urduri, lur guztia atxurtzen hasteko gogoa izan zuten; baina Inaziok zuloa berriro estaltzeko agindu zien; ez zuten beste ezer ukitu. Ohiko prozedura jarraituz, aztarnategiaren berri eman zuten; kasu honetan Jose Miguel Barandiaranenganaino ailegatu ziren, bertan aurkitutako tresnak erakusteko.

Barandiaranek tresnetako bati Behe Paleolitoko trazak hartu bazizkion ere, ez zion aparteko garrantzirik eman. Aurkikuntza katalogatu zen, eta denbora askoan hor egon zen, beste hainbat aztarnategirekin batera, nork industuko zain.

Pasatu ziren urteak (eta haiekin diktadoreak, gobernu buruak, Foru Aldundiko buruzagiak, politikoak, funtzionarioak…). Handik urte askotara, 2006ean, arkeologo gazte talde batek erreferentzia honi heldu zion. Izan ere, ordurako gauzak aldatuak zeuden: Lezetxikik eta Axlorrek Behe Paleolitoko aztarnategiei buruzko interesa berpiztua baitzuten. Joseba Rios-Garaizarrek bere blogean ongi kontatzen du kanpaina “epiko” haren gorabeherak, Arlanpeko Dama famatuaren aurkikuntza barne.

Istorio honetatik gaur nabarmendu nahiko nukeena zera da: Arlanpeko indusketa arrakastatsu hori, zati handi batean, GEAC-eko gazte haien diskrezioari esker izan zela. Lurra mugitzeko tentaldiari eutsiz, ez zuten ezer ukitu eta ez zioten inori ezer esan, Foru Aldundiko arduradunei izan ezik. Honek ahalbidetu zuen, 56 urte geroago, Kantabria Itsasoko aztarnategirik garrantzitsuenetakoa bertan aurkitzea.

Oharrak:

  • Pertsona batzuei kostatzen zaie ulertzea zergatik ez diren egin behar indusketa furtiboak. Historia honek arrazoia argi eta garbi erakusten du.
  • Milesker Joseba Rios-Garaizarri, Inazioren kontaktua emateagatik.

La sima de Legarrea

0

El grupo de Espeleología SATORRAK Espeleologia taldea presenta el montaje audiovisual “La sima de Legarrea”. En el se visualiza un resumen de los diversos trabajos realizados desde el año 2014 hasta septiembre de 2016. Esta sima que durante años fue objeto de rumores y oscuros sucesos, ha sido en estos dos últimos años el foco de atención de numerosas noticias tras los diversos acontecimientos que rodean a esta cavidad situada en la localidad de Gaztelu (Donataria-Navarra). El desarrollo del proyecto se enmarca dentro del convenio de colaboración con la Sociedad de Ciencias Aranzadi y financiado por la Sección de Memoria Histórica del Dpto. de Relaciones Ciudadanas e Institucionales del Gobierno de Navarra.

http://www.satorrak.com/web/index.php/es/386-la-sima-de-legarrea-video-proyecto-limpieza

Armintxe, topo eguneratua

0

Dakizuenez, Armintxeko kobazuloan egin beharreko lanak etenda daude. ADES-eko lagunek horri buruzko artikulu bat argitaratu dute Pyrenaican, eta topografia eguneratua (probisionala, esplorazioa oraindik ez baita osorik egin) eta hainbat argazki argitaratu dituzte haien blogean.

armintxe-topografia

Autosorospena eta Bat-bateko Teknikak (Ispaster)

0


2016ko uztailaren 2an, Euskal Espeleologoen Elkargoak “Autosorospena eta Bat-bateko Teknikak” izeneko ikastaroa antolatu zuen Ispasterren. Bideo hau ADES taldeko kide batek egin du, bertan ikusitako teknika batzuen ikus-entzunezko apunte gisan (bertan ez dira agertzen ikastaroan irakatsitako teknika guztiak), agian norbaiti lagungarria izango zaiolakoan. Hauxe da bideoan agertzen diren maniobren zerrenda:

  1. Zauritua daramazunean, galga-mosketoia alboz jartzea, jaisteko abiadura are gehiago moteltzeko
  2. Zure gainetik dagoen zauritua jeistea (“Croll contra croll” – MAO teknika)
  3.  Zure gainetik dagoen zauritua jeistea (“Croll contra croll” – pintxazoaren teknika)
  4. Zauritua sokan gora igotzea (MAO metodoarekin)
  5. Zauritua krolletik askatzea kaboak erabiliz
  6. Zaurituarekin jeisten ari garela, korapiloa gainditzea soka ebakita (3 toma)
  7. Zaurituarekin jeisten ari garela, frakzionamendua gainditzea
  8. Bat-bateko igoera eta jeitsiera teknikak
  9. Croll-aren ordez basic-a eta basic-aren ordez pantina erabiltzea
  10. Basic-aren lagungarria, soka izoztu edo oso lokaztuetan
  11. “Valdostano” korapiloa (shunt-aren ordezkoa)
  12. Korapilo dinamikoarekin jeistea deszendedorearen ordez (berriro)
  13. Stoparekin igotzea (krollaren ordez)
  14. Bihotz-korapiloarekin igotzea krollaren ordez (berriro)
  15. Soka tenkatutik jeistea (drexler edo stopa erabiliz)
  16. Kontrapisu espainiarra (mosketoi-katea edo dynema erabiliz)
  17. Tirolina zaurituarekin pasatzea (2 toma)
  18. Zauritua jasotzea kontrapisua erabiliz

Gogoratu teknika hauek esplorazioan aritzen den edozein espeleologok menperatu beharko lituzkeela. Bideoak 1h 20’ 35’’tako iraupena du; editatua dago, baina maniobra asko dira. Beraz hartu palomitak, zerbezatxo bat eta… on egin!

Musika:

Genshi Shounen Ryuu ga Iku (Ichiro Mizuki)

Der Novak Laesst Mich Nicht Verkommen (Cissy Kraner)

“Mazinger Z” (Ichiro Mizuki)

CC-BY-SA lizentzia

ADES 2017

El karst de Alkerdi-Zelaieta-Ikaburua (Urdazubi-Urdáx)

0

El grupo de espeleología SATORRAK presente el video completo denominado “Caracterización del Área de protección del karst del Alkerdi-Berroberria (Urdazubi-Urdáx)”. Con este título se difunde el trabajo realizado en Urdazubi-Urdax durante 2016. Se trata de las investigaciones del equipo multidisciplinar de arqueólogos, espeleólogos y geólogos, que han trabajado bajo la dirección de la Sociedad de Ciencias Aranzadi, por encargo de la Dirección General de Cultura del Gobierno de Navarra.

Albiste orijinala hemen.

Euskal-Erria aldizkaria (1880-1918). Espeleologia artikuluak eta beste.

0

ADES-eko lagunek Euskal-Erria aldizkari donostiarraren artxiboak arakatu dituzte. Bertan argitaratu ziren euskal espeleologia modernoaren lehen kronikak, eta hoiek biltzen dituen dokumentua osatu dute, nahi duenak deskargatu dezan.

***************************

Euskal espeleologiaren historia aztertzeko zalea naizen aldetik, Euskal-Erria aldizkariko hainbat erreferentzia bibliografiko bilduak nituen: artikulu zaharrak, duela gutxira arte liburutegi handi batera joan ezean kontsultatu ezin nituenak. 2011 urteaz geroztik, baina, Sancho el Sabio Fundazioak hartutako lanari esker, Euskal-Erria aldizkaria interneten kontsultatzeko moduan dago[1], eta beraz indizeak arakatzeari ekin nion.

Lan honen ostean, zerrenda bibliografikoetako artikulu espeleologiko hoiek zuzenean irakurri ahal izan ditut, baita lehendik ez nituen erreferentzia batzuk jaso ere. Gehiago ere egon daitezke: izan ere, izenburuak batzutan ez dira oso adierazkorrak (“Un hallazgo curioso” bezalako izenburu ugari daude), eta agian intereseko artikuluren batzuk ihes egingo zidaten.

Jarraian, aukeratutako zenbait artikulu emango ditut. Kronologikoki doaz (aldizkarian argitaratu ziren fetxaren arabera), bi multzotan:

  • Espeleologiarekin zerikusiren bat dutenak.
  • Beste guztiak (interesgarriak iruditu zaizkidan hainbat gairi buruz).

Haietako askoren aurretik iruzkin bat egin dut, zenbait kasutan datu osagarriak emanaz. Artikulu guztiak dokumentu batean bildu ditut errazago kontsultatzeko; hemen eskegi dut nahi duenak deskargatu dezan (denbora mugatu baterako, leku asko okupatzen baitu -303 orrialde, 800 Mb inguru-; baina aurrerago inork kopia nahiko balu, lasai eskatu diezadala).

Hauxe da dokumentu horretan aurkituko dituzuen artikuluen zerrenda. On egin!

ESPELEOLOGIAREKIN ZERIKUSI DUTENAK

Nahikoa da autoreen zerrendari erreparatzea, Euskal-Erria aldizkariak sasoi hartako espeleologoen artean izan zuen garrantziaz jabetzeko…

  • IRURROARIZAGA, G. 1882. La gruta de Amoroto. In: Variedades éuskaras. Euskal-Erria VI(8): 244-245. Donostia.
  • ANONIMOA. 1882. La cueva de Amoroto. In: Variedades éuskaras.Euskal-Erria VI: 274-276. Donostia.
  • F.R. 1882. La gruta de Achurra. In: Variedades éuskaras. Euskal-Erria VII: 134-135. Donostia.
  • ENCISO, J. 1882. La gruta de Achurra o de Amoroto. In: Variedades éuskaras. Euskal-Erria VII: 268. Donostia.
  • CAPELASTEGUI, Leon. 1884. La gruta de San Valerio en Mondragón. Euskal-Erria Revista Bascongada XI:486-494. Donostia.
  • NAVARRO VILLOSLADA, Francisco. 1888. De lo prehistórico en la Provincias Bascongadas. Euskal-Erria Revista Bascongada XIX:5-11,33-39,65-69,97-101. Donostia.
  • GAMON, MM. GAMON, JI. 1785. Las cuevas de Aitzbitarte en Rentería. Año 1785. Informe enviado á la Real Academia de la Historia por conducto de la Diputación Foral de Guipúzcoa. Euskal-Erria Revista Bascongada XXVI:537-539. Donostia 1892.
  • MURGA MUGARTEGI, Rafael. 1892. Arrechinaga. Euskal-Erria Revista Bascongada XXVI:19-21. Donostia.
  • GORDON, Rogelio. 1893. Euskal batzarre. Expedición Reglamentaria núm 2 bajo la dirección del socio Don Rogelio Gordón. Visita a Oñate. Principales edificios. Ascensión al monte Aitzgorri. Exploración de la famosa cueva de Guesalza. Euskal-Erria Revista Bascongada XXVIII:85-90,177-181. Donostia.
  • ZABALA, Alfonso Maria. 1894. Comisión de Monumentos de Guipúzcoa. San Adrián (Aitzgorri). Euskal-Erria Revista Bascongada XXX:531-537. Donostia.
  • PUIG Y LARRAZ, G. 1897. Las cuevas de Vizcaya. Euskal-Erria Revista Bascongada XXXVI:138-141. Donostia.
  • ADAN DE YARZA, Ramon. 1897. Descripción geológica de Bizcaya. Movimiento y denudaciones del suelo. Euskal-Erria Revista Bascongada XXXVI:138-141. Donostia.
  • SORALUCE, Ramón. 1899. La Cueva de San Valerio. Euskal-Erria. Revista Bascongada XL:15-20. Donostia.
  • BOWLES, Guillermo. 1775. Introducción a la historia natural y a la geografía física de España. Euskal-Erria Revista Bascongada XXXVII:33-38,65-68,129-138. Donostia.
  • REPARAZ, Gonzalo. 1902. Las cavernas de Aitz-Bitarte en Landarbaso. Euskal-Erria. Revista Bascongada XLVII:369-376. Donostia.
  • RODRIGUEZ-FERRER, Miguel. 1905. La Caverna “Aitzkirri”. Euskal-Erria. Revista Bascongada LII:214-225. Donostia.
  • ARANZADI, Telesforo. 1905. Lapur-zulu, Impresiones subterráneas. Euskal-Erria. Revista Bascongada LIII: 97-105. Donostia.
  • ALZOLA MINONDO, Pablo. 1912. La exploración de las cavernas en Vizcaya. Euskal-Erria Revista Vascongada LXVI:212-215,272-277,317-321,353-357. Donostia.
  • ARECHAVALA, F. 1907. La gruta de Balzola. Euskal-Erria aldizkaria LVI:27-28. Donostia.
  • BARANDIARAN, J M. 1917. Discurso leido en la solemne apertura del Curso Académico de 1917-1918, en el Seminario Conciliar de Vitoria. Euskal-Erria LXXVII:386-392,434-442,488-496. Donostia.

BESTELAKO ARTIKULU INTERESGARRI BATZUK:

  • GOROSTIDI, M. 1883. El enjuiciamiento criminal en sus relaciones con el catalán y el bascuence. Euskal-Erria Revista Bascongada VIII:298-305. Donostia.
  • MARTINEZ AGUIRRE, Marcial. 1884. De Eibar a Saturrarán, con un recuerdo del rey D. Francisco de Asís. Euskal-Erria Revista Bascongada XI:188-191. Donostia.
  • LA CANI, Rosi. 1887. Santo Tomás. Antaño. Ogaño. Euskal-Erria Revista Bascongada XVII:564-567. Donostia.
  • TRUEBA, Antonio. 1889. El santuario de Arrechinaga. Euskal-Erria Revista Bascongada XXI:225-231,257-267. Donostia.
  • LABAYRU, Estanislao Jaime. 1891. Sobre huelgas. Euskal-Erria Revista Bascongada XXIV:520-522. Donostia.
  • ANONIMOA. 1892. Los bascos en la Argentina. Euskal-Erria Revista Bascongada XXVI:313-316. Donostia.
  • ANONIMOA. 1892. Curiosidades históricas. La expulsión de los judíos de Vitoria en 1492. Cesión por la aljama israelita a dicha ciudad de los terrenos de Judumendi. Euskal-Erria Revista Bascongada XXVII:467-470. Donostia.
  • SORALUCE, Ramón. 1899. La vida de los gitanos en Guipúzcoa. Euskal-Erria. Revista Bascongada XLI:175-179. Donostia.
  • ANONIMOA. 1902. Tipos euskaldunas. El atalayero de Ondárroa. Euskal-Erria. Revista Bascongada XLVI:453-456,510. Donostia.

 

[1] Helbide honetan: http://hdl.handle.net/10357/2813

Larra 2016

0

EGUNERAKETA2017-I-8:

Azkeneko bideo honetan GIS-a proiektuaren emaitza aurkezten dugu. Muntaketa bat da 2013-2016 urteetan zeharreko barrunbeko topografiaren bilakaeraren hiru dimentsiotan. Ahalegin guztien helburua eta azken urte hauetan espeleologoengatik egindako lanak dira. ZORIONAK. En este último video presentamos los resultados del proyecto GIS. El montaje en tres dimensiones corresponde a los trabajos realizados entre los años 2013-2016. Se trata del objetivo de todos los esfuerzos y trabajos realizados en estos últimos años por los espeleologos. GRACIAS A TODOS.
*****************
Azkenik eta errege magoen eguneko opari bezala…Nafarroako Pirineoetako Larrako karstean hain zuzen, “Illaminako Ateak” (BU56) Hirugarren bideoa aurkezten da. Udako kanpaina Euskal Espeleologoen Elkargoak antolatuta eta Nafar Espeleologi Batzordeak laguntzen du. Bideo honetan Hoyako ibaiaren azken esploraketa berriak ikus ditzakegun. Finalmente y como si fuera un regalo en el día de los reyes magos… presentamos el tercer montaje de video del descenso a la cavidad BU56/Ilaminako Ateak. Se trata los trabajos de exploración que se están elaborando en la campaña veraniega de espeleología organizada por la Unión de Espeleólogos Vascos y que colabora la Federación Navarra de Espeleología. En este video se visualizan las últimas exploraciones y trabajos en el Río de la Hoya.

EGUNERAKETA 2017-I-2: URTE BERRI ON!!! Goiko bideoan Nafarroako Pirineoetako Larrako karstean hain zuzen, “Illaminako Ateak” (BU56) bigarren bideoa aurkezten da. Udako kanpaina Euskal Espeleologoen Elkargoak antolatuta eta Nafar Espeleologi Batzordeak laguntzen du. Bideo honetan Ibai Misteriotsuaren azken esploraketa berriak ikus ditzakegun.
FELIZ AÑO !!!!   Presentamos el segundo montaje de video del descenso a la cavidad BU56/Ilaminako Ateak. Se trata los trabajos de exploración que se están elaborando en la campaña veraniega de espeleología organizada por la Unión de Espeleólogos Vascos y que colabora la Federación Navarra de Espeleología. En este video se visualizan las últimas exploraciones y trabajo en el Río Enigmático.

EGUNERAKETA 2016-XII-25: hurrengo bideoan Nafarroako Pirineoetako Larrako karstean hain zuzen, “Illaminako Ateak” (BU56) lehenbiziko bideoa aurkezten da. Udako kanpaina Euskal Espeleologoen Elkargoak antolatuta eta Nafar Espeleologi Batzordeak laguntzen du.
Presentamos el primer montaje de video del descenso a la cavidad BU56/Ilaminako Ateak. Se trata los trabajos de exploración que se están elaborando hasta la sala Roncal.

2016. Expedición BU56-Ilaminako Ateak (río Budogia-Sala Roncal) (I). from Regreso BU56 on Vimeo.

2016. Expedición BU56 2016 Ilaminako Ateak (intro) from Regreso BU56 on Vimeo.

Este domingo se ha celebrado en los locales del AMET de Oñati y sede de la UEV-EEE la reunión de valoración de la campaña de Larra 2016. Como va siendo habitual se trata de una importante reunión en el cual se tratan todos los temas acontecidos en la campaña y donde se exponen los resultados de las diversas comisiones. La duración ha sido de 4 horas y en ella se han marcado pautas y la linea a seguir para la próxima campaña del año venidero.  Entre los diversos temas resaltar las publicaciones en KARAITZA y ARSIP info sobre las actividades en Larra y el nuevo artículo que se esta gestando para el Karaitza número 24.
 De momento no hay fecha para la siguiente reunión prevista en marzo para el inicio de la próxima campaña  2017 pero próximamente se informará.
EEL/NEL balorazio bilera
EEL/NEL balorazio bilera
Aquí presentamos un pequeño avance de lo acontecido en la campaña de Larra 2016 celebrada durante los meses de julio y agosto. Próximamente será posible acceder a la memoria completa, la cual se esta elaborando.
 Asimismo, nos hacemos eco de la reciente publicación del Bulletin nº18 de ARSIP . En ella se resumen todas las exploraciones del Macizo de Larra entre 2002 y 2016. Cerca de 300 paginas, incluyendo la topo de Anillara y la síntesis del macizo. En ella también se recogen nuestras exploraciones en S. Jorge Sur y la BU56.  mas  info

Sobre hacer las cosas bien (Gotzon Aranzabal)

0
Argazkia: ADES.

2016-I-6: Euskal Espeleologoen Elkargoan izaten ari garen azken mugimenduen harira, gure kide batek erreflexio hau bidali digu hemen argitaratzeko. Agian egun gutxi barru Oñatiko bileran aurrez aurre komentatzeko aukera izango dugu. Eskerrikasko Gotzon!

 *****************************

De como “hacer las cosas bien” no siempre tiene porqué conducir al escenario más apropiado

Por Gotzon Aranzabal Gaztelu

Hacer las cosas bien, está bien. Ahora bien, también hay situaciones en las que hacerlas no tan bien no tiene porqué suponer motivo de enfrentamiento. Lo que está bien, es hacer las cosas bien y además conseguir que la gente se sienta bien. Ahora bien, también es posible no hacerlas tan bien y conseguir [así mismo] que la gente siga sintiéndose bien. Lo que no está bien es proclamar que vas a hacer las cosas bien –y seguramente intentarlo- y conseguir que muchas personas se sientan defraudadas, incómodas y enfrentadas. Eso, no está bien.

Los grupos de personas que comparten un entorno; una forma de vida; un proyecto; un ideal;… es recomendable que se mantengan cohesionados, dentro de la inevitable y sana discrepancia, por supuesto. La democracia; los reglamentos; el pedir y dar explicaciones son saludables y a veces necesarios, sobre todo cuando surgen conflictos. Ahora bien, más saludable es ser capaz de resolver esos conflictos atendiendo a nada más ¡y nada menos! que al sentido común y a algo tan importante como es la confianza. Porque sí, sí es posible resolver conflictos solo desde la confianza. Y más en un colectivo como el de la Unión de Espeleólogos Vascos donde la prioridad debe ser la de explorar disfrutando junto a compañeros del tiempo de ocio que disponga cada uno. Y esto ya no es que lo diga yo. Simplemente lo demuestra la cantidad de años –como mínimo 40- en el que a pesar de las discrepancias, el que suscribe (y me consta que otros muchos) y aun no estando de acuerdo con muchas de las cosas que se han hecho “no tan bien” se ha sentido agradecido hacia las personas que por lo menos lo han intentado, porque, sin duda, siempre lo han hecho desde la honradez y sabiendo y sintiéndose entre amigos, y en esas circunstancias, eso y solo eso, es lo que importa. Más, muchísimo más que “hacer las cosas bien”.

Torca del Porron (Josu Granjaren argazkia)

0

Azken hileetan sekretuan gordetako albistea berriki argitaratu da: Kantabrian munduko bigarren putzurik sakonena aurkitu da. Prentsa oharrean aipatzea “ahaztu” zaie, baina zabaldu den argazki hori gure kide batek egina da (Josu Granja, ADES). Egileak definizio onean bidali digu hemen eskegitzeko, eta making of-a ere idatzi digu. Eskerrikasko Josu!

**********************

TORCA DEL PORRÓN (PORRACOLINA). POZO MTDE (435,92 m)

Josu Granja

Con el recuerdo todavía fresco de la Torca de la Grajera, el pasado mes de noviembre tuvimos el privilegio de fotografiar otro inmenso abismo. En la vertiente meracha del macizo de Porracolina se había descubierto hacía unos meses un pozo que superaba los 400 de vertical en la llamada Torca del Porrón, y por tanto superaba el récord de pozos de España que hasta entonces ostentaba el Pozo de los Pasiegos (346 m).

Invitados por los colegas del Club Cántabro de Exploraciones Subterráneas y el Espeleoclub Ábrigu de Asturias, acudimos con la misión de fotografiar la gran vertical y en lo posible dar idea de lo que es aquello. El asunto en principio era llevado con la lógica reserva en este tipo de exploraciones, y había que cumplir con el “tiempo de silencio” hasta que lo anunciasen a la prensa, cosa que ha sucedido el día 31 de diciembre en Cantabria.

Con la ayuda de Alfonso (Burnia) coloqué la cámara en la mitad superior del pozo, en un cambio que permitía un buen apoyo del trípode contra la pared. Además, siguiendo el consejo de los descubridores, era un lugar idóneo para captar la parte del pozo de mayor sección, que en este tramo alcanza hasta 40 x 20 m a favor de un enorme plano de falla que parece caer sin fin. Los demás espéleos se mantuvieron en los siguientes cambios para dar idea del tamaño.

No tuvimos suerte con el tiempo, después de meses de sequía nos tocó el paso de un frente. Había bastante lluvia en la vertical y era necesario maniobrar rápido. El goteo se aprecia en la parte superior derecha de la foto. La cámara acabó chorreando y nosotros también. Además, se creó un efecto niebla en la parte inferior que restaba visibilidad a lo lejos, aunque aportó su toque de ambiente.

Se trata de la segunda mayor vertical del mundo en pozo interior. Eso lo dice todo.

Larra 2016Campaña de verano Larra