Página 2

Madeleine Cabidoche

0
Garaibiko mainüak (Urdiñarbe) 1958ko urria. Ezkerretik eskuinera: Michel eta Madeleine Cabidoche, Michel Bouillon. Iturria: Madeleine Cabidocheren artxiboa

Bere estiloan, zalaparta handirik gabe joan zaigu Madeleine Guillemet, bere senar Michel Cabidocheren abizenez ezagunagoa. Azken honen eskutik sartu zen estrainekotz kobazulo batean, eta bioespeleologian.  Sartu eta atera ez: bizitza osoan lotura estua mantendu baitzuen Larrarekin, Zuberoarekin eta espeleologo gazteekin, bere Santa Graziko etxea (Arrakoetxea) haien base nagusia bihurtzeraino.

1958. Michel Cabidoche, Albert Vandel (Mouliseko laborategiko zuzendaria), Madeleine. Iturria: Madeleine Cabidocheren artxiboa.
1958. Michel Cabidoche, Albert Vandel (Mouliseko laborategiko zuzendaria), Madeleine. Iturria: Madeleine Cabidocheren artxiboa.

Parisen 1930ean jaioa, 4 urterekin Tarbera mugitu zen eta hor geratuko zen bizi osorako. Ogibidez kimika irakaslea, eta lanetik aparte mendian eta eskian aritzen zen; hor ezagutu zuen Michel Cabidoche, eta 1953tik aurrera espeleologian murgildu zen.  Lehen urteetan Bigorre eta Ariege inguruan aritu ziren, batez ere lagin biologikoak jasotzen Mouliseko CNRS laborategiarentzat. Madeleine 1957ko urrian etorri zen Euskal Herrira lehenengotz: Arphidiako tunel amaitu gabean agertutako kobazuloaren esplorazioan  parte hartu zuen, baita bertan espezie berriak aurkitu ere: Aphoenops cabidochei eta Aphoenops eskualduna (Coiffaitek 1959an izendatuak). Mouliseko laborategiaren zaindaria Michel Bouillon espeleologo ozazetarra zen, eta haren laguntzaz Arbailako haitzuloetara sarri etortzen hasi ziren (Koxkarte/Bijou, Cercle Magique, Otsibar, Garaibie…). Tunelak La Verna zulatu zuenean, Cabidoche senar-emazteak Henri Brosseten espedizioaren partaideak izan ziren, eta gela erraldoiaren lehen argazkiak atera zituzten.

Arphidia, 1958ko urria. Egilea: Pierre Boucher. Iturria: Madeleine Cabidocheren artxiboa.
Arphidia, 1958ko urria. Egilea: Pierre Boucher. Iturria: Madeleine Cabidocheren artxiboa.

1961en Michel Cabidochek ikerketa-lerro berritzailea abiatu zuen, Madeleinek lagunduta: La Vernan bost estazio biologiko kokatu zituzten, Aphoenopsen urte osoko zikloa aztertzeko. Hilean behin edo birritan Tarbetik etortzen ziren datuak jasotzera, eta azkenean Santa Grazin etxea hartu zuten. Esperientzia lau urtez luzatu zen, CNRS-aren zuzendaritzapean: La Vernan 600 ordu baino gehiago pasatu zituzten; lehendik 5 espezie ezagutzen ziren eta amaieran 26 katalogatuak zituzten; eta Aphoenopsak ikertzeko in situ eginiko lehen lana izan zen.

1961ko abendua. GHSP taldearen sorrerako bilera. Ezkerretik hasita: Madeleine, Max Cosyns, Michel Cabidoche, X, André Cosyns. Iturria: Madeleine Cabidocheren artxiboa
1961ko abendua. GHSP taldearen sorrerako bilera. Ezkerretik hasita: Madeleine, Max Cosyns, Michel Cabidoche, X, André Cosyns. Iturria: Madeleine Cabidocheren artxiboa

Gazte taldeen dinamizatzaile ere aritua zen, eta honek espeleologo gazte asko erakartzeko balio izan zion: Groupe Spéléo Hautes Pyrénées  (GSHP) sortu zuten 1961ean, ez bakarrik gazteekin; urte askotan bakarrik ibili ostean, Max Cosyns aintzindaria ere taldera bildu baitzen. Haren gidaritzapean 1961tik 1963ra eginiko udako kanpalekuak antolatu zituzten, puntako esplorazioan hasiz: Heile mendia (Odita leizea eta beste), Kakuetako arroilako horma (Marcel Loubensen istripuaren gindaxarekin), Trou Souffleur de Larrandabürü (gerora Arrestelia sistema erraldoia bihurtuko zena), Trou Martin, Trou Perdu, Trou du Chien… GHSP-ren kanpalekuak Tarbe, Paube, Perigueux, Namur, Ivry, Montpellier, Gers eta beste leku askotako espeleologoen bilgunea izan ziren. Larran zebiltzaten beste talde nagusiekin (Rouen, Euskal Espeleologoen Elkargoa…) harremana ere bazuten; esplorazio hauetan zehar hidrografian ere aritu ziren baita, bistan da, lan bioespeleologikoan ere. Madeleine San Martin Harriko Sisteman izandako lehen erreskatearen antolakuntzan izan zen, eta geroko hainbat istriputan ere Kontrol Postua Cabidochetarren etxean ezarri zen.

La Verna tunelaren sarrera, 1965. GSHP eta GSSE taldekoak: “J. Tirard, E. Alex, G. Dronde, L. Dronde, O. Bidalur, M. Cabidoche, D. Prébende, Bédécaratz et ses enfants, J. Curutchague, A. Elichalt”. Behean, ezkerrean, Madeleine.
La Verna tunelaren sarrera, 1965. GSHP eta GSSE taldekoak: “J. Tirard, E. Alex, G. Dronde, L. Dronde, O. Bidalur, M. Cabidoche, D. Prébende, Bédécaratz et ses enfants, J. Curutchague, A. Elichalt”. Behean, ezkerrean, Madeleine.

Santagraztarrekin harremana estutu ahala, herriko jendeak ere prospekzioetan eta lagundu zien: Casenave, Privat, Eiherabarren, Lascoumes, Lapiere… eta Dominique Prebende, hurrengo urteetan denen artean nabarmenduko zena. Hain zuzen ere, Prebendek jeitsitako lehen leizea “Achama Lezia” Madeleineren omenez izendatu zuen (Madeleinek aurkitua zelako, eta Dominiquerentzat hura hazama edo inude espeleologikoa zelako). Denon artean 1965ean Groupe Spéléo de Sainte-Engrâce (GSSE) sortu zuten, bizitza laburrekoa : 25-30 lagun bazeuden ere, asko baserritarrak ziren eta nekez ateratzen zuten esploraziorako denbora.

Madeleine eta Dominique Prebende lagun minak, 2001ean. Iturria: Madeleine Cabidocheren artxiboa.
Madeleine eta Dominique Prebende lagun minak, 2001ean. Iturria: Madeleine Cabidocheren artxiboa.

Jendea joan, jendea etorri, jarraitzen zuten espeleologoek elkartzeko joera zuten: 1965ean Madeleinek eta senarrak Vianako Printzea Erakundekoekin parte hartu zuten Idopil-Orbaizetako Leze Handiaren esplorazioan (1909an Edouard Martelen taldeak hasitakoa). 1965rekin, Yves-Marie semearekin eta GSSE-ko Dominique Prebenderekin batera, Erusoko hobia aurkitu eta esploratzen hasi ziren (1994n Arresteliako sistemarekin bat egingo zuena). 1966an, ARSIP sortu zen, besteak beste Cabidochetarrek eginiko « sukalde lanari » esker (lehiakide zirenak elkarrekin lan egiteko konbentzituz); bestalde, Madeleinek Arphidiako esplorazioetan ere parte hartu zuen hainbat taldetako lagunekin (GSSE, Rouen, Aranzadi, Bordele, Paris…), Accoce gelatik aurrera jarraipena aurkitu zutenean.

Santa Grazi 1966-VII-23. Eskaileraburuan, Michel eta Madeleine Cabidoche. Haien azpian: Sautereau, Arkaute, Yves-Marie Cabidoche, Gomez, Santesteban, Lichau. Egilea: J. Maria Feliu Dord.
Santa Grazi 1966-VII-23. Eskaileraburuan, Michel eta Madeleine Cabidoche. Haien azpian: Sautereau, Arkaute, Yves-Marie Cabidoche, Gomez, Santesteban, Lichau. Egilea: J. Maria Feliu Dord.

70. hamarkada hasieran, Madeleine eta Michel Cabidoche jada guraso helduak ziren; GSHPko gazteekin jarraitzen zuten halere, Ligoleta inguruko esplorazio eremu berrietan; gazte haien artean zeuden gaur ARSIP-eko kide beterano direnak. 1976ean, Dominique Prebende lagun mina Junes Casenaveren “Santa Grazi” pastoralean aritu zenean, Cabidochetarren argazkietako batzuk liburuxkarako erabili ziren.

2015ko iraila. Madeleine Arrakoetxian (Urdatx / Santa Grazi), espeleologoen artean.
2015ko iraila. Madeleine Arrakoetxian (Urdatx / Santa Grazi), espeleologoen artean.

Michel senarra 1979an hil zitzaion, 50 urterekin ; halere Madeleinek espeleologoekiko harreman estua izaten jarraitu du bizitza osoan: bileretara joaten, iritzia ematen, artikuluak idazten, blogak irakurtzen… Arrakoetxea GSHP-ko utzia zuen, etxea zaintzearen truke; beti esan izan baitu berarentzat oso garrantzitsua zela gaurko espeleologoak beraiek gaztetan hasitako esplorazioekin jarraitzea. Horixe izan bedi Madeleinerentzat omenaldia!

Besarkada handia senideei eta GSHP-koei, Euskal Espeleologoen Elkargoko lagunen partez.

Simulacro General EEL (Landubia, Amurrio)

0

El pasado fin de semana (6 y 7 del Octubre de 2018) El Euskal Espeleo Laguntza (EEL) de la Unión de Espeleólogos Vascos (UEV) realizó su simulacro anual en la cueva de Landubia, en Tertanga (Amurrio), cerca del puerto de Orduña.

Simulakro-Orokorra-Landubia-17

Esta cueva fue explorada en años anteriores por el grupo espeleológico Takomano, y ellos se han encargado de las principales labores de preparación de la cavidad y logisticas asociadas a una práctica de este tipo.

Simulakro-Orokorra-Landubia-06

El Puesto de Control (PC), donde se coordinan las tareas asignadas a los diferentes grupos, se instaló en las escuelas de Orduña (Bizkaia), más cercanas al lugar del simulacro. Estas instalaciones dieron soporte también a los voluntarios como punto de descanso, almacén de material, carga y descarga de equipos, y avituallamiento.

Simulakro-Orokorra-Landubia-02

En el simulacro participaron 63 personas, 55 voluntarios del EEL y NEL (CAPV y Navarra),  diferentes recursos de protección civil (agrupaciones de Amurrio y Alonsótegui), de la Ertzantza (UVR), personal sanitario de Osakidetza/EEL y voluntarios de la localidad relacionados con el GE Takomano.

Simulakro-Orokorra-Landubia-11

La cavidad, no siendo extensa, condensa un gran número de pequeñas dificultades que la hacen apropiada para asignar trabajo suficiente para cinco grupos de trabajo para el equipamiento de las instalaciones de rescate. Otros cinco equipos realizaron tareas distintas, relacionadas con las comunicaciones entre la cavidad y el PC, el apoyo médico al herido, la grabación de vídeo y fotografía para documentar el simulacro y la evaluación de riesgos para la mejora.

Simulakro-Orokorra-Landubia-10

El pistoletazo de inicio del operativo se dío a las 8 de la mañana, de forma que una vez preparado el puesto de control y constituidos los equipos de trabajo, hacia las 14:00 el herido ya era “atendido” por el equipo médico dentro de la cavidad y los otros grupos de trabajo comenzaban a preparar sus dificultades para lograr su rescate.

Simulakro-Orokorra-Landubia-19

Simulakro-Orokorra-Landubia-03Simulakro-Orokorra-Landubia-18

Los trabajos de equipamiento y extracción se fueron encadenando, equipo tras equipo, hasta que a las 22:30 el herido llega al exterior de la cavidad. Hacia las 24:30, una vez recogido el material de rescate del interior de la cavidad, desmontados los puestos de boca y cuando el último socorrista retorna al PC, damos por finalizado el simulacro. Solo quedaba por delante la cena y el descanso más que merecidos.

Simulakro-Orokorra-Landubia-05

Al día siguiente realizamos una reunión de evaluación de la práctica de cara a recoger datos para la mejora, las tareas de limpieza del colegio y del material del nido de socorro, y como no, una comida colectiva como despedida de estas jornadas de trabajo.

Simulakro-Orokorra-Landubia-04

Desde la coordinación, queremos expresar nuestra satisfacción al colectivo de socorristas. Primero a la organización por su acertada elección de la cavidad, el lugar para el Puesto de Control y el trabajo previo de logística. Segundo a los socorristas por su esfuerzo, paciencia y atención. A pesar de que el trabajo de tantas personas en una cavidad amplifica el riesgo, no se reportaron accidentes, incidentes o situaciones de riesgo grave. Los coordinadores, hemos aprendido mucho de este simulacro e intentaremos depurar los errores para mejorar la gestión del socorro. Los retrasos acumulados respecto a la planificación inicial han sido solo de unas 2h, (15-20%) lo que indica que si bien hemos tenido errores, no han condicionado de forma determinante la evolución del rescate.

Simulakro-Orokorra-Landubia-01

Han surgido dificultades, sí, pero las hemos solucionado… y por ése camino continuaremos tratando de no repetirlos y de asegurar, que en caso de una desgracia, podamos ayudarnos los unos a los otros.

Eskerrik asko.

Coordinación del EEL

Simulakro-Orokorra-Landubia-12Simulakro-Orokorra-Landubia-13Simulakro-Orokorra-Landubia-14Simulakro-Orokorra-Landubia-15Simulakro-Orokorra-Landubia-07 Simulakro-Orokorra-Landubia-08 Simulakro-Orokorra-Landubia-09Simulakro-Orokorra-Landubia-16

Joan den asteburuan, (urriak 6 eta 7) Arabako Amurrio herrian, Euskal Espeleologoen Elkargoko(EEE) Euskal Espeleo Laguntzak (EEL) bere urteroko simulakro orokorra egin zuen Landubiako Leizean, Orduñako mendatetik gertu.

Kobazulo hau Takomano taldeko espeleologoek esploratua izan zen aurreko urteetan eta beraiek izan dira mota honetako praktika bat egiteko beharrezkoak diren antolakuntza eta logistika lan garrantzitsuenak garatu dituztenak.

Lantalde ezberdinen lanak koordinatzeko kontrol postua (PC) Orduñako (Bizkaia) eskolan kokatu zen. Era berean bolondresentzako atsedenleku, jantoki, material biltegi eta taldeen zamalanak egiteko lekua izan zen.

Simulakroan EEL eta NEL-eko bolondresek (EAE eta Nafarroa), Babes Zibileko hainbat errekurtsok (Amurrio eta Alonsotegiko taldeak), Ertzaintzak(ZEU), Osakidetzako/EEL-ko medikuek eta Takomano taldekoen lagunak diren herriko hainbat bolondresek hartu zuten parte, guztira 63 pertsona izan zirelarik.

Kobazuloa nahiz eta handia ez izan, zailtasun txiki asko batzen ditu, eta horrexegatik bost lantalderentzako nahiko lan eman zuen erreskateko instalazioak prestatzeak. Beste bost lantaldek lan ezberdinak garatu zituzten, esaterako, kobazuloa  eta PC arteko komunikazioak, zaurituaren babes medikua, argazki eta bideo grabazioak eta hobekuntzarako arrisku ebaluaketa.

Goizeko 8-tan hasi ziren prestaketa lanak eta behin kontrol postua prestaturik eta lantaldeak eratuta zeudelarik, eguerdiko 14-k inguru zaurituak talde medikoaren arreta jaso zuen, gainontzeko taldeek erreskate instalazioak prestatzen hasiak zirelarik.

Instalazio eta ateratze lanak kateatuz joan ziren, gaueko 22:30-etan zauritua leizetik atera zuten arte. Gaueko 00:30-k aldera, behin leize barruko materiala baturik zegoela, leize sarrerako postua batuta eta azken soroslea Kontrol postura itzuli zenean simulakroa amaitutzat eman genuen. Aurretik afaria eta atsedena besterik ez ziren geratzen.

Hurrengo egunean, ebaluaketa bilera egin genuen hobekuntzarako datuak hartzeko asmoarekin. Eskolako garbiketa lanek eta material garbiketa eta antolaketak, bazkariari eman zioten lekukoa, lan jardunaldi hauek agurtzeko.

Koordinazio taldetik gure atsegina adierazi nahi diegu bolondres guztiei. Lehenik antolakuntza taldeari, leizearen eta kontrol postuaren aukeraketagatik eta aurretiko logistika lanengatik. Bigarrenik sorosleei beraien esfortzu, patxada eta arretagatik. Nahiz eta horrenbeste jende kobazulo batetan lan egiteak arrisku maila igotzen duen, ez zen istripu, gertakari edota arrisku egoera larririk eman. Koordinatzaileok asko ikasi dugu simulakro honetan eta akatsak zuzentzen saiatuko gara espeleolaguntzaren kudeaketa hobetzeko. Plangintzarekiko ordutegi atzerapenak bi ordutakoak besterik ez dira izan( %15-20), hortaz nahiz eta akatsak egin izan ditugun ez dute praktikaren garapena modu nabarmenean baldintzatu.

Zailtasunak sortu dira, bai, baina konpondu ditugu, eta ildo horretan jarraituko dugu akats horiek errepikatzea saihestuz, eta ezbeharren bat gertatzekotan elkar laguntza bermatuz.

Eskerrik asko.

EEL Koordinazio Taldea

Kobazuloen garbiketa Gorbeia Parke Naturalean ( Austingarmin)

0
Kobazuloen garbiketa Gorbeia Parke Naturalean ( Austingarmin)
Kobazuloen garbiketa Gorbeia Parke Naturalean ( Austingarmin)
Kobazuloen garbiketa Gorbeia Parke Naturalean ( Austingarmin)
Kobazuloen garbiketa Gorbeia Parke Naturalean ( Austingarmin)
Kobazuloen garbiketa Gorbeia Parke Naturalean ( Austingarmin)

Irailaren 22an, Gorbeia Parke Naturaleko Austingarmin zonaldean, 3 haitzuloren eta bere ingurunearen garbiketa egin zen. Bertan,  UEV/EEE (Euskal Espeleologia Elkarteak) eta Orozkoko udaletxeak deituta, Gorbeiako Parke Naturalarekin elkarlan, GAES (Grupo de Actividades Espeleológicas de Bilbao) taldeak bere katalogoan dituen haitzuloak garbitzeko 25 bat pertsonek hartu zuten parte. Gurekin batera, Orozko herriko beste lagun batzuk ere auzolanean ihardun zuten gogo handiz.

Ateratako zikinkeriaren artean beirazko botilak, edozein motatako latak, plastikoak, butanozko sukaldeak, somierrak… zeuden, gutxi gora behera 300-400 bat kilo kaleratu ziren. Ondoren, zikin guzti hau Orozko udaletxeak beraien garbigunera jeitsi zuten.  Haitzulo hauek Natura 2000 sarearen barruan kokatuta daude.
 
Eguerdian, azkeneko dolinak garbitu aurretik, Orozkoko udaletxeak antolatuta, mokadu on bat prestatu ziguten.
 
Azken batean, haitzuloen garbiketak; akuiferoen kutsaketa ekiditzea, mitologia eta kultura zonaldeak garbitzea, mendizaleak kristalekin moztea sahiestea, faunaren habitatak garbitzea eta Batasunaren Intereseko Habitatak (8310 Turismoak ustiatu gabeko harpeak) zaintzea ondorioztatzen du.
Kobazuloen garbiketa Gorbeia Parke Naturalean ( Austingarmin)
Kobazuloen garbiketa Gorbeia Parke Naturalean ( Austingarmin)
Kobazuloen garbiketa Gorbeia Parke Naturalean ( Austingarmin)
Kobazuloen garbiketa Gorbeia Parke Naturalean ( Austingarmin)
Kobazuloen garbiketa Gorbeia Parke Naturalean ( Austingarmin)
Kobazuloen garbiketa Gorbeia Parke Naturalean ( Austingarmin)
Kobazuloen garbiketa Gorbeia Parke Naturalean ( Austingarmin)
Kobazuloen garbiketa Gorbeia Parke Naturalean ( Austingarmin)
Kobazuloen garbiketa Gorbeia Parke Naturalean ( Austingarmin)
Kobazuloen garbiketa Gorbeia Parke Naturalean ( Austingarmin)

Karaitza 25 (2017)

0

ZORIONAK. JADA KARAITZA DUGU. Ilusio eta esfortzu handiarekin, Karaitza aldikariaren argitalpen berri bat aurkezten dizuegu. Bai Euskalherrian bai Espainiako estatuan, inprimatutako edizio hau paperezko argitalpen urrietako bat da eta harro sentitzen gara hura zurekin partekatu ahal izateaz. 25 urte pasatu dira 1991ko lehen argitalpenetik. Arrakasta da argitalpena paperean mantendu ahal izatea. Deskargagarri duzuen PDFa oraingo honetan nabigagarria da. Honek esan nahi du, inprimatutako edizioan ez bezala, azalean kolore urdinean agertzen diren testuak artikuluko edo kapituluko orrialde egokiarekin lotuta daudela dira. Irakurketa entretenigarria izan dezazuela opa dizuegu.

Deskargatu PDF-a

YA TENEMOS KARAITZA !!!!. El número 25. Desde la Unión de Espeleólogos Vascos damos a conocer este nuevo número lleno de sorpresas e interesantes artículos. Agradecemos la colaboración tanto de autores asi como del esfuerzo puesto por todo aquel  que ha participado en esta una nueva publicación. Esta edición impresa es de las escasas en su ámbito tanto en Euskalherria como en el estado español, y nos sentimos orgullosos de poder compartirla contigo. 25 años han pasado desde la primera publicación en el año 1991. Todo un logro a dia hoy.  El PDF descargable en esta ocasión es navegable. Esto significa que vista la portada y a diferencia de la edición impresa, los textos aparecidos en color azul enlazan con la página correspondiente del artículo o capítulo. Esperando que la lectura sea de vuestro agrado.

Jornadas de Geoposicionamiento de Cavidades (Arkamo)

0

Arkamo-KokapenaJORNADAS DE GEOPOSICIONAMIENTO DE CAVIDADES EN LA SIERRA DE ARKAMO. 15-16 Y 17 JUNIO 2018:

Nuevas Técnicas GIS y Mejora del Catálogo

Arkamo-01

Entre el 15 y el 17 de Junio de 2018 han tenido lugar en la Sierra de Arkamo  y en El Albergue de Espejo las jornadas de geoposicionamiento de cavidades. Estas jornadas han sido organizadas por la Comisión del karst de la Unión de Espeleólogos Vascos con dos objetivos principales: la formación en nuevas técnicas y programas y el geoposicionamiento correcto de las cavidades de la sierra que se encontraban mal situadas.

Arkamo-04

En el lugar de la concentración, (Albergue de Espejo) se han realizado las charlas teóricas a cargo de Joseba Dorado, Félix Alvarez y Javier Maeztu relacionadas bien con la propia Sierra, con las técnicas nuevas de trabajo que se pueden utilizar para la búsqueda de cavidades y con los programas “On line” para situar cavidades a la vez que se pueden añadir diferentes archivos con información como fotos y/o planos. En resumen, una introducción a los nuevos métodos de gestionar información geográfica de localización de cavidades basados en los smartphones y tablets como una alternativa al sistema tradicional de boli y GPS.

Arkamo-08

El segundo objetivo era el posicionamiento correcto de las 100 cavidades que existen en la sierra utilizando las técnicas aprendidas. Se ha realizado el acceso desde los pueblos de Artaza y de Barrón trabajando principalmente en la plataforma superior central y oriental. Como resultado de los trabajos realizados se han conseguido situar de forma correcta casi 40 cavidades.

Arkamo-14

En el curso de las jornadas, han participado un total de 15 personas pertenecientes a los grupos AMET, Zarama, Takomano, ADES, FUE, GEMA, GAES y Craven Pothole Club. Desde la Comisión del Karst queremos agradecer a la Junta Directiva de la UEV su implicación así como a todas las personas que han colaborado en este proyecto su participación, emplazando a todos a unas nuevas jornadas en próximos años.

Comisión del Karst de la UEV-EEE

Arkamo-12

Espeleolaguntzako hastapen ikastaroa

0
EEL Hastapen Ikastaroa, 2018ko maiatza.
EEL Hastapen Ikastaroa, 2018ko maiatza.
EEL Hastapen Ikastaroa, 2018ko maiatza.

Espeleolaguntzako hastapen ikastaroa

Maiatzak 12-13 eta 19-20-ko asteburuetan EEL-k antolatuta espeleolaguntzako hastapen ikastara garatu zen. Guztira 27 espeleologok hartu dute parte ikasle, irakasle eta laguntzaile lanetan.
Lehen asteburua Aulestiko Atxagarai aterpetxean elkartu ginen eta handik gertu dagoen Markinako “Kobaua” Leizean egin genituen praktikak. Lehenengo bi egun hauetan oinarrizko teknikak irakatsi ziren eta guztiak elkartzeko praktika txiki bat egin zen.
Bigarren asteburua Dima inguruan garatu zen, Barronbarro-ko leizean simulakro bat antolatuz. Egoitza Lapurreketa aterpetxean izan zen eta igandean Diman garbitu genuen materiala Artaunera joan aurretik indabak bazkaltzera.
Eskerrik asko guztiei zuen partaidetza eta laguntzagaitik!!
Curso de iniciación al espeleosocorro

Los fines de semana del 12-13 y  19-20 de Mayo se celebró el curso de iniciación al espeleosocorro organizado por el EEL, que juntó a un total de 27 espeleólogos entre cursillistas, ayudantes e instructores.
El primer fin de semana nos juntamos en el albergue Atxagarai de Aulesti y practicamos en la cercana cavidad de “Kobaua”de Markina. En estas jornadas se practicaron las maniobras aisladas y se desarrolló una pequeña práctica encadenando diferentes maniobras.
El segundo fin de semana se desarrolló en las inmediaciones de Dima, realizando un simulacro en la cavidad de Barronbarro el sábado. El alojamiento fué en el albergue de Lapurreketa y el domingo limpiamos el material en Dima antes de ir a Artaun a comer una alubias.
¡Muchas gracias a todos por vuestra participación y colaboración!!
EEL Hastapen Ikastaroa, 2018ko maiatza.
EEL Hastapen Ikastaroa, 2018ko maiatza.
EEL Hastapen Ikastaroa, 2018ko maiatza.
EEL Hastapen Ikastaroa, 2018ko maiatza.
EEL Hastapen Ikastaroa, 2018ko maiatza.
EEL Hastapen Ikastaroa, 2018ko maiatza.
EEL Hastapen Ikastaroa, 2018ko maiatza.
EEL Hastapen Ikastaroa, 2018ko maiatza.
EEL Hastapen Ikastaroa, 2018ko maiatza.
EEL Hastapen Ikastaroa, 2018ko maiatza.
EEL Hastapen Ikastaroa, 2018ko maiatza.
EEL Hastapen Ikastaroa, 2018ko maiatza.
EEL Hastapen Ikastaroa, 2018ko maiatza.
EEL Hastapen Ikastaroa, 2018ko maiatza.
EEL Hastapen Ikastaroa, 2018ko maiatza.
EEL Hastapen Ikastaroa, 2018ko maiatza.
EEL Hastapen Ikastaroa, 2018ko maiatza.
EEL Hastapen Ikastaroa, 2018ko maiatza.

 

 

Progresiorako instalazio ikastaroa

0
Kobaua (Markina-Xemein)
Atxagarai (Aulesti)
Atxagarai (Aulesti)

Kobazulo eta leizetan progresiorako instalazio ikastaroa

Joan den apirilak 7 eta 8 Aulestin elkartu ginen 23 lagun ikasle, irakasle eta laguntzaile artean, espeleologian instalatzeko ikastaro bat emateko asmoarekin.
Egoitza eta atal teorikoa Aulestiko Atxagarai aterpetxean izan zen eta praktikak Markinako “Kobaua”-n egin genituen eguraldi kaxkarra zela eta.
Eskerrik asko guztiei zuen partaidetza eta laguntzagaitik!!
Kobaua (Markina-Xemein)
Kobaua (Markina-Xemein)
Curso de instalación para progresión en espeleologia

 

Los días 7 y 8 del pasado mes de abril, nos juntamos 23 compañeros y compañeras para realizar un curso de instalación en espeleología.
El alojamiento y la parte teórica se realizaron en el albergue Atxagarai de Aulesti y las prácticas en la cavidad “Kobaua” de Markina debido a la mala meteorología.
¡Muchas gracias a todos por vuestra participación y colaboración!!
Kobaua (Markina-Xemein)
Kobaua (Markina-Xemein)
Kobaua (Markina-Xemein)
Kobaua (Markina-Xemein)

Larra. Cabeceras del Río San Jorge (1982)

0

Lizarrako Espeleologia Taldeko lagunek 1982ko liburu honen PDFa pasatu digute, hemen eskegi dezagun. Argitalpen historikoa, BU-56 Illaminako Ateetako Leizearen esplorazioaren hastapenetakoa! Gure bibliografia zerrendara gehitu dugu, eta hemen ere deskargatzeko moduan dago. Eskerrikasko benetan.

IPV-LET. 1982. Larra, cabeceras del río San Jorge. Lizarra.

Larrako txostena 2017

0

Larrako blogean irakur dezakezuenez, BU-56 Illaminako Ateetako Leizean 2017an eginiko lanen bilan osoa argitaratu berri dugu. 164 orrialde dira, testuz, argazkiz eta grafikoz ongi hornituak. Hementxe deskarga dezakezue.

Larra 2016Campaña de verano Larra