Página 20

Felicitaciones para los organizadores de las XXVIII Jornadas de la UEV

0

2010-V-5:  la Junta Directiva de la UEV agradece a los colegas del Alto Deba todo el trabajo y gestiones desarrolladas para la organización de las XXVIII Jornadas Vascas de la UEV, celebradas en Oñati.

La organización fue perfecta y todos pudimos disfrutar de unas Jornadas intensas, pero en las que también hubo tiempo para compartir la buena charla. Las distintas actividades programadas han permitido que cada uno participase según sus preferencias y creo que podemos decir que todos hemos tenido la oportunidad de aprender algo.

El taller de Cartografía y Catálogo ha dejado abierto un amplio campo de trabajo a futuro que debería mejorar varios procesos de nuestro trabajo espeleológico (para nosotros mismos y para la Administración). Esperamos que en las reuniones a corto plazo por desarrollar encuentren inclusive una mayor participación de espeleos y grupos.

Esperamos que algunos de los más avezados en esto de la técnica, nos puedan hacer un pequeño resumen de “lo más novedoso” o lo “más interesante” que les pudo haber dejado la gran experiencia de nuestro invitado Sergio García en el taller de técnica que impartió.

Agradecer a los socios que participaron en la Asamblea por su presencia y apoyo.

También queremos agradecer a los compañeros del AMET y del Besaide el precioso diaporama proyectado que nos trajo un emotivo recuerdo de nuestro amigo Joseba Iglesias.

Y ya, hablando de cosas más materiales, cerradas las cuentas, la organización no se ha “pillado los dedos” y de paso ha podido ofrecer un buen precio de inscripción para los servicios de los que dispusimos durante estas Jornadas.

Por todo ello y seguro que muchas cosas que nos hemos dejado en el tintero, ENHORABUENA Y GRACIAS A LOS ORGANIZADORES.

Ahhhh!!!!! ¿Alguien dijo que ya está pensando en organizar las próximas???????

Junta Directiva de la UEV

Creative Commons lizentziak

0

2010-V-4: “Creative commons” lizentzien gaia aipatu zen Asanbladan. Hemen gatoz horri buruzko informazioa osatzera.

Denok ezagutzen dugu kasuren bat: espeleologia talde batek material bat sortu (testuak, argazkiak, topografiak) eta lotsagabe batek kopiatu eta berak egindakotzat “saltzea”. Egoera hau gure lanari lizentzia bat ezarrita ekidin dezakegu; inork erabilpen desegokia egiten badu, horrek helduleku legal bat emango baitigu gure egile eskubideak babesteko.

“Creative commons” lizentzia estandarrek aukera zabala ematen digute: eskubide guzti-guztiak gordetzetik, erabilpen guztiz librea uzteraino:

http://fr.creativecommons.org/contrats.htm

http://es.creativecommons.org/licencia/

Bakoitzak bere interesetara ondoen egokitzen dena aukeratzea baino ez du, eta ikusteko moduko lekuan ipini.

Esate baterako: EEE-UEV-etik garatzen ari garen “Espeleobd” famatuko datuentzat aukeratu den lizentzia hauxe da. Honek esan nahi du defektuz bertako datuak kopiatu daitezkeela egilea zein den aitortu ezkero; baina ezin direla merkataritza helburuetarako erabili, ezta eraldatu ere. Honek ez du kentzen, jakina, datuen jabeek (espeleologia talde bakoitzak alegia) aukera dutela bere izenpeko datuentzako beste lizentzia mota bat ezartzeko.

Ohitu gaitezen, beraz, izenpetzeaz gain, sortzen ditugun lanei lizentzia egokia ipintzen. Aukeratu, kopiatu eta itsatsi, besterik ez da behar!

2010-V-4: ampliamos información sobre el tema de las licencias “creative commons” que se mencionó en la Asamblea.

Todos conocemos algún caso: un grupo de espeleología crea un material (textos, fotos, topos) y un desaprensivo viene, lo copia y lo “vende” como propio. Podemos evitar este tipo de situaciones imponiendo una licencia a nuestro trabajo; así podremos contar con un argumento legal con el que proteger nuestros derechos de autor.

Las licencias estándar “creative commons” nos ofrecen un amplio abanico de posibilidades: desde reservarnos todos los derechos hasta permitir el uso totalmente libre:

http://es.creativecommons.org/licencia/

http://fr.creativecommons.org/contrats.htm

Cada grupo sólo debe escoger la que mejor se ajuste a sus intereses, y ponerla en un lugar bien visible.

A modo de ejemplo: la famosa “Espeleobd” que estamos desarrollando desde la UEV-EEE presentará por defecto sus datos de cavidades bajo esta licencia . Esto significa que dicha información puede reproducirse siempre que se indique su autoría; pero que no puede usarse con objetivos comerciales ni se puede alterar para realizar obras derivadas. Pero recordemos que esta licencia es “por defecto”, y que los propietarios de la información (cada grupo de espeleología) siempre va a tener la opción de escoger otro tipo de licencia para los datos de su autoría.

Acostumbrémonos, pues, de la misma forma que firmamos nuestras obras, a especificar su licencia. Es fácil: ¡no hay más que escogerla, copiarla y pegarla!

28. Euskal Espeleologia Jardunaldiak Oñatin

0
Kaixo denoi. Antolatzaileak webgune hau prestatu dute Jardunaldei buruzko informazio osoarekin:
http://sites.google.com/site/28espeleojardunaldiak/
Gogora ezazue garrantzitsua dela haiendako lehen bait lehen jakitea zenbat jende goazen, jardunaldi guztietarako edo ez, tailerretan parte hartuko dugun…  antolakuntza eta ekonomia errazteko.Beraz agudo egin itzazue tramiteak!

Hola a todos, los organizadores nos comunican que han preparado una página web con toda la información sobre las jornadas:
http://sites.google.com/site/28espeleojardunaldiak/
Os recordamos la necesidad que tienen de que les informemos cuanto antes de nuestra asistencia, completa o no, talleres,…… pues es fundamental para la organización y economía de las Jornadas.¡…A apuntarse tocan!

Panorámica de la sala Verna.

0
Martxoaren 19 eta 20an Felix Ugarte elkarteak Verna aretoaren (Santa Grazi, Zuberoa) hainbat argazki egin zituzten; Horietariko batzuk beheko web orrialdearen estekan ikus daitezke.
 El pasado Viernes 19 y 20 de Marzo,  Felix Ugarte Elkartea  realizó una salida a la Sala de la Verna (Sainte Engrace, Zuberoa) con la intención de realizar una foto panorámica de 180º de esta enorme sala. Los resultados se pueden visitar aquí;

XXVIII Jornadas, el mes que viene!

0
2010-III-8: Hitzordua ipinita dago: Apirilaren 24 eta 25ean, XXVIII Euskal Espeleologia Jardunaldiak ospatuko ditu EEE-UEV-ek Oñatin. Besaide eta Aloña Mendi espeleologia taldeak izango dira antolatzaileak, eta programa interesgarria prestatzen ari dira: tailerrak, hitzaldiak, formakuntza teknikoa, argazki rallya… euskal espeleologoen topagune honek Joseba Iglesias lagun gaztea omentzeko aukera ere emango digu noski. Datozen asteetan finkatuko dute egitaraua eta antolakuntza BET eta AMET-eko lagunak, eta guk detaileak jakin ahala hementxe jakinaraziko dizkizuegu.
2010-III-8: La cita está fijada: los días 24 y 25 de Abril, la UEV-EEE celebrará en Oñati las XXVIII Jornadas Vascas de Espeleología de mano de los grupos Besaide y Aloña Mendi. Se está cociendo un interesante programa con talleres, conferencias, formación técnica, rally de fotografía… donde por supuesto estará muy presente nuestro joven amigo Joseba Iglesias. Los compañeros de BET y AMET fijarán el programa y detalles de organización en las próximas semanas, de lo cual os daremos cumplida cuenta aquí.

Itxinara espedizio fotografikoan

0
Josu Granja eta Diego Dulanto prestaketan (Argazkia: Gotzon Aranzabal)

2010-III-6: gaurko egunez, GAES, Burnia, GEA eta ADES taldeak elkarlanean aritu dira Otsabidepagozabalaganekoaxpean (alias Otsabide) eta ITX-80 leizean. Lehenengo taldearen lana Otsabideko sarrera historikorik barrenengo sifoira doan ibilbidearen irudiak hartzea izan da; bigarrena, ostera, sistema bereko leize honetako inkognita batzu argitzera joan da. Zazpi bat ordutako ekitaldia Orozkon amaitu dute afari gozoa hartuta.

2010-III-7: Este fin de semana varios grupos de la UEV-EEE han realizado una nueva expedición conjunta. En esta ocasión, miembros del GAES, Burnia, GEA y ADES se han acercado a Itxina para entrar a las simas Otsabidepagozabalaganekoaxpea (alias Otsabide) e ITX-80. En el primer caso, el objetivo ha sido tomar imágenes del recorrido histórico hasta el sifón terminal y en el segundo despejar unas incógnitas que quedaban pendientes. La jornada ha terminado en Orozko con una sabrosa cena.

Joseba Iglesias (BET)

0

Besaide Espeleologia Taldeko kide gaztea 2010-II-28an hil da mendi istripuan.  Berari buruzko informazioa eta etorkizunean egingo diren ekimenak hemen jarraitu ahal izango dituzu.

El joven espeleólogo del Besaide Espeleologia Taldea ha fallecido en accidente de montaña el 28 de Febrero de 201o. Aquí encontrarás más detalles, así como información de las iniciativas que se lleven a cabo en su memoria.

Karaitza 17 (2009)

0

Ia ohartu gabe, 2010 heldu da eta berarekin ilusio, esploratze eta egitasmo berri batzuk; guk nahiko genuke haien informazioa hurrengo Karaitzan agertzea. Baina gatozen harira, zenbaki berri honetan espeleologiaren arloko 2009 urteari dagozkionak topatuko dituzue. Aldizkari hau ezinezkoa litzateke espeleologoen lanik gabe eta lerro hauetatik gure eskerrona adierazi nahi diegu Euskal Espeleologoen Elkargoaren izenean, mila esker. Era berean, eskerron hau helarazi nahi diegu elkargoaren bazkide eta laguntzaile guztioi uneoro eskaini diguten laguntzarengatik. Ez dugu ahaztu nahi erakundeetatik izan dugun babesa, bereziki Eusko Jaurlaritzako Lurraldearen Antolakuntza eta Ingurugiroaren Sailarena, bera baita Karaitzaren egitasmoaren babeslerik sendoena eta bere laguntzaren bitartez eskaintzen ahal dugu gizarte guztiari lurrazpiko munduaren berri. Orain eta gehiago luzatu gabe, zenbaki berri honetan, 17.a hain zuzen, topatuko dituzuen gaiak aurkeztuko dizkizuegu. Hasteko, espeleologiako talde ugari batek EAEko Katalogo Espeleologikoa zertan den azalduko digu (ESPELEOBD izeneko plataforma); beren asmoa da 2010 urtean bertan informazio guztia web orri baten bidez eskaintzen ahal izatea.

Karaitza 17 PDF

Sin darnos cuenta 2010 ha llegado y con él nuevas ilusiones, proyectos y exploraciones, las cuales deseamos queden reflejadas en publicaciones como Karaitza, donde este año nuevamente se recopilan interesantes actividades realizadas durante el 2009 en el ámbito espeleológico. Fruto del trabajo de los sufridos espeleólogos son los contenidos que presentamos en esta nueva editorial, desde la cual la Unión de Espeleólogos Vascos agradece de antemano a todos sus miembros, colaboradores y amigos su incondicional apoyo. Asimismo felicitamos el indudable soporte institucional que estamos recibiendo del departamento de Ordenación del Territorio y Medioambiente del Gobierno Vasco, puntal fundamental para el desarrollo del proyecto Karaitza, una puerta al mundo de la difusión del mundo subterráneo. Y sin extendernos más de la cuenta os desmenuzamos a grandes rasgos lo que incluye este nuevo número 17 de la revista Karaitza; De inicio un nutrido grupo de colectivos vascos nos presenta la situación actual del Catálogo Vasco de Cavidades de la CAP (la ESPELEOBD) con el propósito de dar a conocer la información recopilada del endokarst y sea difundida en una futura web en el año 2010.

Aurkibidea:

  • EL catálogo de cavidades de la CAV. La ESPELEOBD.
    (VARIOS AUTORES),
  • MARIREN KOBA / LA CUEVA DE MARI (ENEKO GARITAONANDIA, ENEKO GOIKOETXEA, ALEX ULE. Grupo de Espeleología GEMA Espeleologia Taldea)
  • LEZATEKO HAITZULOA (GOTZON ARANZABAL GAZTELU. SANTIAGO URRUTIA IZAGUIRRE.  Asociación Deportiva Espeleológica Saguzarrak -ADES).
  • REDES ESPELEOLÓGICAS ACTIVAS EN LA SIERRA DE GIBIJO. Calizas de Subijana-Álava-Pais Vasco. (JESUS Mª LÓPEZ DE IPIÑA, JORGE GOROSARRI, FÉLIX ALVAREZ. GRUPO ESPELEOLOGICO ALAVÉS) .
  • EAE-N ERAIKI BERRI DEN TRAZAKETA- SAIOEN GAINEKO DATU BASE GEORREFERENTZIATUA. (AINARA RAZQUIN. G EBNA espeleologi taldeko kidea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Hidrogeologia Ikerketa-taldea) .
  • Campaña Picos de Europa 2009.
  • (FRANCISCO JAVIER SÁNCHEZ, CES-ALFA)
    .

ENTREVISTA. ADOLFO ERASO ROMERO, Pionero de la espeleología vasca y doctor en geología.
…………………………………………………………………………………………………………….

-CÓMIC. por ROBER GARAY.
-ACCIDENTES-INCIDENTES ESPELEOLÓGICOS EN EL
ESTADO ESPAÑOL (2009).
-ACTIVIDADES EFECTUADAS POR UEV/EEE (2009)
-ACTIVIDADES ESPELEOSOCORRO VASCO (2009).
-NOTICIARIO.

Karaitza 16 (2008)

0

Zorionak guztioi!. Hau da editorial bati hasiera emateko erarik pozgarriena eta zoriondu nahi ditugu Euskal Espeleologoen elkargoa eta aldizkariaren kolaboratzaile guztiak, zere eta, haien laguntzarik gabe ezinezko izanen baitzen Karaitzaren 16. zenbakia kaleratzea. Baina aurten dena alde eduki dugu eta emaitza esku artean daukazue. Ondoko lerroetan gai nagusiak aurkeztu baino lehen, argitalpen taldearen partetik Lurraldearen Antolamenduaren eta Ingurumenaren Sailaren aldetik jaso dugun laguntza eskertu nahi dugu.  Karaitza aldizkariaren 16. zenbaki hau zuen gustuko izanen delakoan, jaso ezazue besarkada bero bat.

Karaitza 16 PDF

¡Felicidades a todos!. Este es el mejor comienzo para un editorial que nos podemos imaginar y en especial para la Unión de Espeleólogos Vascos y colaboradores, sin cuya aportación este numero 16 de la revista Karaitza nunca hubiese visto la luz. De antemano agradecer el indispensable apoyo institucional recibido por el departamento de Ordenación del Territorio y Medioambiente del Gobierno Vasco.

Entre sus páginas se recogen interesantes articulos y novedades unidas a las ya típicas actividades que conforman esta revista; actividades realizadas por los diversos grupos que componen la EEE/UEV, accidentes-incidentes recogidos en el año 2008, actividades del Espeleosocorro-Vasco, etc. Agradecer de antemano a todos los autores y a la propia comisión editora de Karaitza el empeño en la materialización de esta revista. Deseamos que este número 16 de Karaitza sea de vuestro interés y disfrutéis con su lectura.

Sumario:

  • KOBAZULO KARSTIKOEN DESKRIBAPEN EREDUA. 1994an Karaitza 3an argitaratua (JOSÉ JAVIER MAEZTU, Arabako Espeleologia Taldea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Geografia Departamentua).
  • EL CATÁLOGO DE CAVIDADES DE BIZKAIA. (JAVIER MORENO GARCÍA, presidente de la Federación Vizcaína de Espeleología y miembro de la Sociedad Espeleológica Burnia).
  • DESCRIPCIÓN DE LAS SIMAS, POZOS DE NIEVE, formados en el cresterio de la Sierra Aloña-Aizkorri-Aratz. (C. ERANA; I ARRIZABALAGA; K. ARRUE; X AZKARATE; X. AZKOAGA; J. DORADO; D. DULANTO; R. ERANA; J. ESPERASATE; EXPOSITO; I. EZKIBEL;A. GALDOS; J. LAKONTXA; G. IGLESIAS; J. IGLESIAS; A. OLALDE; J. UGARTE; S. UGARTE; P. ZABALETA. Aloña mendi espeleologia taldea)
  • TROU DE LA TAUPE. 10 años de exploraciones. (LAURENT RICHARD, Sociedad Espeleológica BURNIA de Galdames (SEB).
  • CAMPAÑA PICOS DE EUROPA 2008. (FRANCISCO JAVIER SÁNCHEZ, CES-ALFA Móstoles, Madrid).

……………………………………………………………………………………………………………………..
-ENTREVISTA. XABIER PEÑALVER, DIRECTOR DE LAS EXCAVACIONES DEL EQUIPO DE LA S.C. ARANZADI EN PRAILEAITZ.
-JORNADAS. XXVII JORNADAS VASCAS DE ESPELEOLOGÍA. GERNIKA-2008.
-CÓMIC. por ROBER GARAY.
-ACCIDENTES-INCIDENTES ESPELEOLÓGICOS EN EL ESTADO ESPAÑOL (2008).
-ACTIVIDADES EFECTUADAS POR UEV/EEE (2008) Y ACTIVIDADES ESPELEOSOCORRO VASCO (2008).
-NOTICIARIO.

Karaitza 15 (2007)

0

Zorionak! 2007 urtea Euskal Espeleologoen Elkargoarentzat (UEVEEE) guztiz oparo izan da argitalpenak direla-eta, duda izpirik gabe gainera. Pasa den ekainean Karaitza aldizkari honen 14. zenbakia plazaratu ondoren, une honetan, 15. a eskuan duzue. Ez genuen inondik ere uste aldizkariak horren bizitza luzea edukiko zuela honelako argitalpen bat sortzeko aukera aztertu genuenean. Ezta guk geuk ere! Lorpen hau gauzatu ahal izateko bi alderdik bat egin dute: alde batetik, aldizkariaren argitalpen batzordearen gogo bizia eta bestetik, Eusko Jaurlaritzako Lurraldearen Ordenaziorako eta Ingurugiroko Saila. Lerro hauetatik, aldez aurretik, eskertu nahi dugu eskaini diguten elkarlana; hala nola, era berean, zoriondu artikuluak idatzi dituzten banakako espeleologoak eta taldeak, aldizkari honen bizitzeko arrazoi bakarra.

Aurreko zenbakietan bezalaxe, oraingo honetan ere, irakurleak hainbat estilotako artikuluak topatuko ditu. Horietako batzuk espeleologo gazte-gazte batzuek egindako lanaren fruitua dira, mundu berezi honetan gogo biziz murgildu direnak. Jaso bezate lerro hauetatik gure esker onik beroena eta segi dezatela etorkizunean filosofia horri fidel.

¡Enhorabuena!. Para la Unión de Espeleólogos Vascos (UEV-EEE) este año 2007 ha sido, sin duda, el más fructífero en cuanto a publicaciones se refiere. Tras la publicación del número 14 de la revista Karaitza, allá por junio, se publica este nuevo ejemplar, el nº 15. ¿Quién iba a decirnos hace unos años que la Karaitza-15 vería la luz?, ¿Ni nosotros mismos nos los hubiésemos imaginado?. Este logro se ha materializado como consecuencia del ambicioso proyecto por el que apostó la comisión editora y el cual ha sido apoyado por el departamento de Ordenación del Territorio y Medioambiente del Gobierno Vasco. Desde estas líneas agradecer de antemano su cooperación así como a todos los espeleólogos y grupos participantes
en su elaboración.Fiel al estilo editorial, en este nuevo número los lectores podrán sumergirse en artículos de diversa índole, algunos de los cuales han sido elaborados por una nueva generación de espeleólogos, que por iniciativa propia, se han lanzado a la publicación de sus estudios y exploraciones. Por nuestra parte reconocerles la labor y animarles a seguir esa filosofía en el futuro.

Aurkibidea

    • Áreas calizas en la Reserva de la Biosfera de Urdaibai. Margen occidental (Gotzon Aranzabal Gaztelu).
    • Torca del Jou sin Terre (CS-9). Picos de Europa: Macizo de Ándara. (Raúl Aramendía y María Napal).
    • Exploraciones en el Sinclinal Central de Aralar. (Arturo Hermoso de Mendoza, Víctor Abendaño, José Ignacio Calvo, Koldo Los Arcos).
    • Últimos hallazgos en Lazalday.Gorbea. (Amaia Castellano Calvo, Pepe González).
    • Picos de Europa. Macizo central o de los Urrieles. (Javier Sánchez)………………………………………………………………………………………………………………………
      – Accidentes-incidentes espeleológicos en el estado español 2007.
      – Actividades efectuadas por UEV/EEE (2007).
      – Actividades Espeleosocorro Vasco (2007).
      – Noticiario.
Larra 2016Campaña de verano Larra