Página 3

Gorbeia hego-ekialdea miatzen

1

2018-I-2 (16:24)

Atzo, urtarrilaren 1a, EEL-eko 25 kide Gorbeiako karstaren gorengo aldea eta Mairuelegorreta inguruak miatzen aritu ginen, ilundu arte.

Gaur, asteartea –lan eguna- 33 espeleosorosle izan gara, eta egin dugun miaketa zorrotzagoa izan da. Etengabeko euripean, kobazulo gehien biltzen dituen eremua “orraztu” dugu, Gorbeialdeko hego-ekialdean, 4 taldetan banatuak: batzuk Artzegin; beste batzuk Bernesko-Gingia tartean, Zubialde eta Asunkorta ibarren artean; beste batzuk Peña Gingiako harrobien inguruan; eta azkenak, inspekzio puntualak egiten zenbait kobazulo zehatzetan.

Planifikatutako lan guztia bete dugu, eta arratsaldeko lehen ordurako lau taldeak Ondategiko frontoiko Kontrol Postuan geunden. Bilera egin dugu, eta biharko aurreikuspenak ikusita, EEL-eko kide gehienak etxera bidali ditugu; bihar 4-5 espeleosorosle geratuko dira bakarrik, lanean arituko diren taldeek zuloren bat begiratzeko laguntza behar badute ere.

01 03 09 IMG_20180102_154619

EEL alertan: Gorbeiako mendizalearen bila

0

2018-I-1 (8:38)

Gorbeialdean, larunbatetik falta den Berrizko mendizalea aurkitzeko operazioa martxan dago Babes Zibilaren (BZ) koordinaziopean. Atzoko lanetan (igandea) espeleologo batzuek parte hartu zuten, eta iluntzerako Euskal Espeleo Laguntza osoa mobilizatua izan da.

Kontrol Postua (PC) Ondategiko Bengolarra frontoian instalatu da, eta garrantzitsua da laguntzera bertaratzen den jende guztiak bertan izena ematea, eta han jasotako aginduak betetzea.

Txapel azpiko frontalak

0
Txapel azpian erabiltzeko speleo argiztapen sistemak

Duela gutxi arte, speleo argiztapen nagusia azetilenoa zen. Antzinan, gainera, ez zegoen material aproposik: meatzarientzako ekipoak erosten ziren, gero esplorazio espeleologikoan behar izaten ditugun baldintzetara egokituz. “Tuneatze” prozesu honetan nabarmendu zirenetako bat Jose Mendibil izan zen; ogibidez mekanikaria, 1950 hamarkadan Aranzadi ZE-ko espeleologia sailekoei berak prestatu zien material gehiena. Karburero gehienak II Mundu Gerrako kaskoei josi bazien ere (desguazeetan erosiak), txapel azpian erabiltzeko frontalak ere prestatu zituen.

Argazki txikietan, Adolfo Leibar ikus dezakegu berea erakusten (1942tik 1956ra espeleologian aritua, Aranzadiko Espeleologia Sailaren burua izan zen); argazki handian, Max Cosyns eta Jacques Sautereau (Basabürüko Lezentzat taldea) 1966 urtean, Urdatx / Santa Graziko Axeri Ziluaren esplorazioetan. Cosynsek horrelako bat du (kasu honetan elektrikoa) txapel azpian.

Argazkiak: Sautereau artxiboa / Euskal Espeleologoen Elkargoa

TOPOSUR 2017 Topografia Espeleologiko Jardunaldiak

0
Argazkian, ezkerretik hasita: Arturo Hermoso de Mendoza; Antonio Alcalá, Jardunaldietako "arima-mater" eta Priego de Córdobako G40 Espeleologia Taldeko topografo aditua; Marco Corvi, Topodroid programaren sortzailea; Luc Le Blanc, Auriga sistemaren sortzailea; Eric David, Visual Topo softwaren sortzailea; eta Israel Robles.

Aurreko asteburuan, abenduaren 7tik 9ra hain zuzen ere, TOPOSUR 2017 – Topografia Espeleologiko Jardunaldiak Malagan burutu ziren. Euskal Espeleologoen Elkargoak bi ordezkari bidali zituen horietan parte hartzera. Israel Roblesek “Topografiari espeleologikoari aplikatutako 3D inprimatze-tailerra” gauzatu zuen.

Sinposio honetara, beste jakitun batzuen artean, munduko aditu hoberenetariko batzuk etorri ziren, gure esplorazioetan erabiltzen ditugun sistema eta programa informatiko ezagunenak sortu eta diseinatu dituztenak.

Argazkian, ezkerreko bigarren tokitik hasita: Antonio Alcalá, Jardunaldietako “arima-mater” eta Priego de Córdobako G40 Espeleologia Taldeko topografo aditua; Marco Corvi, Topodroid programaren sortzailea; Luc Le Blanc, Auriga sistemaren sortzailea eta Eric David, Visual Topo softwaren sortzailea.

****************

El pasado fin de semana, concretamente entre los días 7 y 9 de diciembre se celebraron en Málaga las Jornadas de Topografía Espeleológica TOPOSUR 2017 a las que la Unión de Espeleólogos Vascos envió dos representantes para participar en ellas. Israel Robles desarrolló en las mismas un “Taller de impresión 3D aplicada a la topografía espeleológica”.

A este simposio han acudido, entre otras personas expertas, algunos de los mejores especialistas del mundo, creadores y diseñadores de los sistemas y programas informáticos de topografía subterránea más evolucionados y utilizados por la mayoría de espeleólogos y espeleólogas en nuestras exploraciones.

En la foto y empezando por el segundo a la izquierda: Antonio Alcalá Ortiz, alma máter de las jornadas y especialista en topografía del grupo G40 de Priego de Córdoba; Marco Corvi, creador de Topodroid; Luc Le Blanc, creador de Auriga y Eric David, creador de Visual Topo.

BU-56 Illaminako Ateak (GIS eguneraketa)

0

Bideo honetan GIS-a proiektuaren emaitza aurkezten dugu. Muntaketa bat da 2013-2017 urteetan zeharreko barrunbeko topografiaren bilakaeraren hiru dimentsiotan. Ahalegin guztien helburua eta azken urte hauetan espeleologoengatik egindako lanak dira. ZORIONAK.

En este último video presentamos los resultados del proyecto GIS. El montaje en tres dimensiones corresponde a los trabajos realizados entre los años 2013-2017. Se trata del objetivo de todos los esfuerzos y trabajos realizados en estos últimos años por los espeleólogos. GRACIAS A TODOS.

Ispaster + La Canal

0

Kobazulotik zauritu bat ateratzeko maniobrak erakusten dituen bideoa. Interesgarria, erabili ezazue Euskal Espeleo Laguntzaren lana ezagutarazteko! Irudiak eta edizioa: Andoni Arburu eta Bitor Abendaño.

Hitzaldia Elorrion

0

“Pirinioaren bihotzera espeleologia espedizioa”.

  • Argazki erakusketa azaroaren 20tik abenduaren 1era. Iturri Kultur Etxean (Elorrio).
  • Hitzaldia + diaporama (Josu Zeberio): azaroaren 22a, 19:30etan. Gaztetxean.

05.11.2017. Jornada productos pirotécnicos espeleología y espeleosocorro

0
Este domingo se ha celebrado en Oñati la jornada técnica programada sobre la aplicación de productos pirotécnicos para espeleología y espeleosocorro. Hemos tenido el lujo de contar con dos especialistas de primer orden como son Manuel Sellés y Ángel Somalo, cada cual una eminencia en sus respectivos ámbitos de trabajo: www.penrock.es y www.asomalo.com .
Agradecemos enormemente el desinteresado esfuerzo realizado para venir a compartir con nosotros su saber. Ha resultado una sesión de gran interés que esperamos tenga continuidad con la certificación en un futuro de nuevos expertos y expertas P2, en la disposición de seguros más especializados para nuestras actividades y en la generalización de una filosofía de trabajo fundamental para el éxito y la seguridad de las investigaciones espeleológicas, así como de las operaciones de rescate.
La asistencia ha sido nutrida y diversa, con 32 representantes y responsables de 12 grupos pertenecientes a la Unión de Espeleólogos Vascos, uno de Logroño, estructuras de Espeleosocorro vasco – EEL, grupo de rescate de la Ertzaintza y Espeleosocorro cántabro – ESOCAN. Socorristas, jefes de equipo, especialistas, espeleólogos y espeleólogas de muy diversas profesiones que han enriquecido con sus cuestiones y aportaciones los objetivos de la jornada.
Por supuesto nuevamente hemos contado con la siempre excelente acogida y atención por parte de nuestros anfitriones tradicionales: Aloña Mendi Espeleologia Taldea y su infinita paciencia…
Mila esker denoi!
Muchísimas gracias a todas y a todos.
Comisión de Formación EEE-UEV

28.10.2017 Curso de Primeros Intervinientes en Accidente

0
Argazkia: GAES

“Primeros Intervinientes” kurtso arrakastatsuaren edizioak aurrera jarraitzen dute. Oraingoan Nafarroan izan da praktikan jartzeko aukera. GAES-eko lagunek idatzi duten kronika duzue hemen: http://espeleo-gaes.blogspot.com.es/2017/11/28102017-curso-de-primero.html

Este fin de semana nos vamos para Navarra. El Espeleo Socorro Navarro ha organizado un curso de Primeros Intervinientes en Accidente y  ha solicitado apoyo para impartir algunas de las charlas y talleres. Del GAES vamos 5 espeleos, dos para impartir charla y taller (Iñaki y David) y de paso aprovechamos para colar en el curso a tres de los nuestros (Sara, Aitor y Jon).
Nos encontramos con los navarros en Alsasua el sábado a la mañana. También están como monitores Diego Dulanto, Javi Moreno e Ibai Larrinaga. En total estaremos cerca de 30 espeleos.
Sábado dedicado por completo a las aulas. A la noche nos desplazamos al camping de sierra Urbasa para cenar y dormir.
El Domingo llegan refuerzos del NEL para participar en las prácticas, que ya se realizan en cavidad.
Cueva elegante a la que por fortuna podemos acceder tras recorrer algunos kilómetros de pista, gracias al permiso para tránsito de vehículos del que disponen los navarros.
Cerramos la jornada a las 16 h. comiendo de nuevo el Alsasua. Como siempre, curso muy interesante, tanto para cursillistas como para los que lo repetimos como monitores, que no nos cansamos de repetir para reforzar y recordar conocimientos en temas tan necesarios para todo espeleólogo.
Agradecemos al NEL el excelente trato que hemos recibido.

CAMPAÑA LARRA 2017. Intro (BU56)

0
Nafarroako Pirineoetako Larrako karstean hain zuzen, “Illaminako Ateetako Leizea” (BU56) 2017ko bideoa aurkezten da. Udako kanpaina Euskal Espeleologoen Elkargoak antolatuta eta Nafar Espeleologi Batzordeak laguntzen du. Bideo honetan 2017ren azken esploraketa berriak ikus ditzakegun.
  Los trabajos de exploración que se están elaborando en la campaña veraniega  2017 de espeleología organizada por la Unión de Espeleólogos Vascos y que colabora la Federación Navarra de Espeleología. En este video se visualiza un resumen de las últimas exploraciones.
Larra 2016Campaña de verano Larra