Pierre Accoce-Capar (1928-2020)

0
219
Pierre Accoce Eretan, 2016 urtean, ARSIP-en 50. urteurreneko ospakizunean

Pierre Accoce-Capar, espeleologoen belaunaldi askoren aingeru zaindari izandakoak utzi gaitu. Santa Graziko (Zuberoa) Phordoia etxean sortua, gazte-gaztetandik Eretan (Biarno) eta gero Parisen egin zuen bizimodua. Ibilbide honetan kazetaritzan nabarmendu zen: lehenik gerra-korrespontsal bezala (Hungaria, Israel, Indotxina…); gero ikerketa kazetaritzan. Ezin konta ahalako artikuluez gain, gutxienez 18 liburu argitaratu zituen, azkena 90 urterekin: “L’Emigration des Pyrénéens aux Amériques”. Espeleologiarekiko lotura 1940ko hamarkadan hasi zuen, aitona artzainaren bidez Groupe Spéléo de la Pierre Saint Martin taldeko kideak ezagutu zituenean, Lepineux leizearen aurkikuntza eta esplorazioa egin zuen taldea alegia. Hain zuzen ere, Marcel Loubens lagunaren erreskate-saiakerak espeleologoen segurtasunari buruz begiak ireki zizkion, eta kezka horri bizitza osoan eutsi zion. Larrako esplorazioen garra bizirik mantendu zuen GPTS taldetxoan (scusez-moi) ibili ostean, Roueneko Speleo Taldean aritu zen Corentin Queffelec lagun minaren aginduetara; hor burutuko zituen bere urte aktiboak. Baina ostean ez gintuen utzi: helduaroan, eta are zahartzaroan ere, Accoce espeleologo gazteagoel lanen jarraitzaile sutsua izan da, bereziki bere sorterrian aritu izan direnenak. Bere bizitzaren amaierara arte, bere etxetik -Annecyn bizi izan da, Alpeetan- ARSIP inguruan biltzen diren espeleologoen bileretara etorri izan baita. Eskerrik hanitx Pierrot maitea, gurekin beti zure jakituria eta esperientzia partekatu izanagatik! Ez adiorik.

Marcel Loubensen gorpua ateratzeko operazioan.
Marcel Loubensen gorpua ateratzeko operazioan.

Dejar respuesta