Ricardo Arbosa

0
325
Grajos leizean, 1958

Aste honetan zendu da Ricardo Arbosa arabarra. Jatorriz Murgiakoa, Gasteizen antikuario lanetan jardun zuen. Grupo Excursionista Manuel Iradierren espeleologia saila sortu eta berehala sartu zen, 1957an, Julio anaiarekin batera. Azken honek eginiko espeleologia bide entzutetsuaren aldean, Ricardorena ez zen hain ezaguna izan: halere, GEMI-ko bizitzan paper garrantzitsua jokatu zuen, 1963 arteko esplorazioetan presente egon zelarik; hala nola Lazaldaiko haitzuloaren azterketa, Solacuevako aztarnategiaren aurkikuntza, Mairuelegorretan 1959an izandako erreskatea edo Badaia eta Arkamo mendizerretan eginiko lehen esplorazioak. Kulturari atxekitutako gizona, bere azken urteak onomastika lanak ikertzen eman ditu. Lurpera bakean itzul dadila!

Dejar respuesta