Sagardia Goñi familiaren erailketa, argitara

0
558
Legarreako leizea. Argazkia: SC Aranzadi

Satorrak eta Aranzadi taldeak egiten ari diren elkarlan espeleologikoa ezinbestekoa izaten dihardu Gazteluko Legarreako leizearen historia lazgarria argitzeko. Aste honetan aurkitu dituzte lehen lau gorpuzkinak. Kasua foroan jarraitzen ari gara, animatu zuek ere ekarpenak egitera (informazio gehigarriak, iritziak…)

Jakinekoa denez, 1936ko kolpe militarraren ondorioz Nafarroan eraildako hainbat pertsona leizeetara bota ziren. Halere, kasu gehienetan arrazoiak politikoak izan ziren: Espainiako Errepublikaren aurkako matxinatuekin bat ez etortzea, alegia. Sagardia Goñi familiaren kasuan, berriz, ez zen holakorik izan: Gazteluko biztanle guztiek kolpe militarraren alde agertu ziren. Orain arte bildutako informazioarekin, ez da krimen izugarri hau azaltzen duen motibo arrazionalik aurkitu; hori dela eta, sineskerekin lotutako motiboak indartzen ari dira (katolikoak vs. paganoak).

Compartir
Artículo anteriorLarrako mugimendua
Artículo siguienteNestor Goikoetxea Gandiaga
Unión de Espeleólogos Vascos Euskal Espeleologoen Elkargoa

Dejar respuesta