Duela gutxi arte, speleo argiztapen nagusia azetilenoa zen. Antzinan, gainera, ez zegoen material aproposik: meatzarientzako ekipoak erosten ziren, gero esplorazio espeleologikoan behar izaten ditugun baldintzetara egokituz. “Tuneatze” prozesu honetan nabarmendu zirenetako bat Jose Mendibil izan zen; ogibidez mekanikaria, 1950 hamarkadan Aranzadi ZE-ko espeleologia sailekoei berak prestatu zien material gehiena. Karburero gehienak II Mundu Gerrako kaskoei josi bazien ere (desguazeetan erosiak), txapel azpian erabiltzeko frontalak ere prestatu zituen.
Argazki txikietan, Adolfo Leibar ikus dezakegu berea erakusten (1942tik 1956ra espeleologian aritua, Aranzadiko Espeleologia Sailaren burua izan zen); argazki handian, Max Cosyns eta Jacques Sautereau (Basabürüko Lezentzat taldea) 1966 urtean, Urdatx / Santa Graziko Axeri Ziluaren esplorazioetan. Cosynsek horrelako bat du (kasu honetan elektrikoa) txapel azpian.
Argazkiak: Sautereau artxiboa / Euskal Espeleologoen Elkargoa