Euskal Espeleologia Jardunaldiak / Congresos y Jornadas Vasco-Navarras

27. Jardunaldiak (Gernika 2008)
27. Jardunaldiak (Gernika 2008). Argazkia: ADES.

Bilera hauek gure historia amankomunaren zati garrantzitsua izan dira; eta ikerketa eta elkarlanerako hitzordu garrantzitsuak izaten jarraitzen dute. Hasierako Jardunaldiak tekniko eta didaktikoak ziren batez ere -artean hori baitzen espeleologoen premia- eta, denborarekin, gaur egungo helburuetara hurreratu dira:  

  • Elkarlanean aritzea, jende eta material asko eskatzen duten ikerketa eremuetan.
  • Entrenamendurako, ezaguera-trukaketarako eta espeleolaguntza formakuntzarako aukera ematea.
  • Euskal espeleologia taldeen lagunarteko harremana bultzatzea.

Estas reuniones conjuntas de trabajo y estudio han sido y son una de las características más señaladas de nuestra historia común. En las primeras ocasiones tuvieron un carácter preferentemente didáctico -así lo requerían las circunstancias-, para posteriormente ir evolucionando hacia los actuales objetivos:

  • Realizar trabajos conjuntos en zonas que requieren gran acumulación de medios materiales y humanos.
  • Servir de campo de entrenamiento para intercambio de experiencias y formación de equipos de salvamento.
  • En todo el momento sirven de marco para fomentar la unión y camaradería entre los grupos de Euskalherria.

I Kongresua (Arantzazu, 1956)

Donostiako Aranzadi elkartea izan zen aintzindaria: 1956eko ekainaren 28tik 30era antolatu zuen Arantzazuko I Kongresua. Euskal talde guztietako espeleologoak parte hartu zuten, hasiberriak barne; baita gaian interesa zuten hainbat geologo eta naturalista ere. Jardunaldi hauen helburua kulturala izan zen batik bat; hala erakusten du egitarauak:

  • Ekainaren 28an Vianako Printzearen Instituzioko bi kide lurrazpiko esploraketaz eta teknikaz aritu ziren; Jose Mª Thomasek lan topografikoen teknikak eta tresneriaz jardun zuen; eta Felix Ruiz de Arkautek lurrazpiko argazkilaritzaz.
  • Ekainaren 29an José Mª Eslava karaitzen petrologiaz mintzatu zen; M. Jullivert doktoreak lurrazpiko morfologia jorratu zuen; Noel Llopis Llado doktore ospetsua karaitzen egitura, tektonika eta sedimentazioaz aritu zen; eta Jose Miguel Barandiaranen gaia ikerketa arkeologikoa eta kobazuloetako sedimentuen pilaketa izan zen.
  • Ekainaren 30ean Carlos Menaya Erburuk eta Pedro Rodriguez de Ondarrak hitzaldia eman zuten katalogo espeleologikoaz eta lurraldearen mapaz; eta bukatzeko, Joaquín Gómez de Llarenak fenomeno espeleologikoen terminologiaz jardun zuen.
Argazkia: IPV.
1. Euskal Espeleologia Jardunaldiak (Arantzazu 1956). Argazkia: IPV.

La iniciativa de este tipo de actividades fue tomada por la S.C.N. Aranzadi de Donostia, quien se encargó de organizar el I Congreso en Arantzazu. Esta asamblea tuvo lugar entre el 28 y 30 de Junio de 1956; asistieron representantes de todos los grupos vasco-navarros, algunos de ellos en periodo de formación, geólogos y naturalistas interesados por el tema. Tuvo un carácter eminentemente cultural destacando el alto nivel  de los ponentes, tal como podemos apreciar en su programa:
•    Día 28: Conferencias sobre “Material y técnica de exploración subterránea”, a cargo del equipo de la Institución Príncipe de Viana; “Material y técnicas de levantamientos topográficos”, por José Mª Thomas; “Técnica de obtención de fotografías subterráneas”, por Félix Ruiz de Arkaute.
•    Día 29: “Petrografía de las calizas”, por José Mª Eslava; “Morfología subterránea”, por el Dr. M. Jullivert; “Estructuras de las calizas, tectónica y sedimentación”, por el Dr. Noel Llopis Lladó; “Investigación arqueológica y los depósitos sedimentarios en las cavernas”, por José M. Barandiaran.
•    Día 30: “Catálogo espeleológico y mapa de la región”, por Carlos Menaya Erburu y Pedro Rodríguez de Ondarra; “Terminología de los fenómenos espeleológicos”, por el Dr. Joaquín Gómez de Llarena.

Jardunaldiak, urterik urte

I kongresu honetatik 50 urte baino gehiago igaro arren Hego Euskal Herriko Espeleologia Jardunaldiak eten gabe ospatu dira, maiztasun aldakorrarekin hori bai. Hurrengo lerroetan ikus daitekeenez, Euskalherriko kobazulo esanguratsuenen esplorazioa Jardunaldi hauetan egin da, hain zuzen ere. Labur aipatuko ditugu:

 Posteriormente, las Jornadas Vasco-Navarras de Espeleología se han venido sucediendo con periodicidad variable pero sin interrupción a lo largo de más de 50 años. Como se puede ver en el anuario que sigue, la exploración de las más emblemáticas cavidades de Euskalherria ha tenido lugar precisamente en el marco de estas Jornadas. Las reseñamos esquemáticamente:

II Jardunaldiak (Urbasa, 1957)

  • Antolatzailea: Vianako Printzearen Instituzioko taldeak.
  • Jarduerak: Tximua, Arleze eta Robleko leizeak esploratu zituzten eta Máximo Ruiz de Gaonak hitzaldi bat eman zuen zonaldearen ezaugarri geologiko eta hidrogeologikoez

•    Organiza: sección de la Institución Príncipe de Viana.
•    Actividades: exploración de las simas del Roble, Tximua y cueva de Arleze; Conferencias de Máximo Ruiz de Gaona, sobre características geológicas e hidrogeológicas de la zona 

III Jardunaldiak (Karrantza, 1958)

  • Antolatzailea: Bizkaiko Espeleologia Taldea.
  • Jarduerak: Karlistaren leizearen eta Lanestosako kobaren esplorazioa; biologiari buruzko hitzaldia Balcells irakasleak emana eta ondoren, Jose Miguel Barandiaran arkeologiaz, J A. Martínez hidrogeologiaz eta J. Montoriol Pous lurrazpiko morfologiaz aritu ziren.

 •    Organiza: Grupo Espeleológico Vizcaíno.
•    Actividades: exploración de la sima Torca del Carlista y cueva de Lanestosa. Conferencias a cargo del Pr. Balcells (biología), José M.Barandiaran (arqueología), J A. Martínez (hidrogeología), J. Montoriol Pous (morfología subterránea). 

IV Jardunaldiak (Gorbea, 1959)

  • Antolatzailea: Arabako Espeleologia Taldea.
  • Jarduerak: esplorazioak Mairulegorreta I. Leizea, Artxulegi eta Sale iturburuetan eta Madiko leizean; Mairulegorreta III leizean Jose Migel Barandiaranen zuzendaritzapean indusketa arkeologikoak.

 •    Organiza: Grupo Espeleológico Alaves.
•    Actividades: exploración de la cueva de Mairuelegorreta I, de las surgencias de Artxegi y Sale, de la sima de Madi. Trabajos arqueológicos en Mairulegorreta III, bajo la dirección de José M. Barandiaran.

V Jardunaldiak (Larra, 1960)

  • Antolatzailea: Vianako Printzearen Instituzioko taldea.
  • Jarduerak: jarduera nagusia San Martin Harriko leizearen esplorazioa izan zen, hala nola Ukerdi zonaldearen ikerketa geografiko eta hidrogeologikoa (San Jorge ibaiaren arroan), Arlas mendiaren zonaldeko leizeen esplorazioa eta ikerketa hidrogeologiko orokorra. Hitzaldi hauek ere eman zituzten: Arturo Valenzuelak karstaren morfologiaz; Adolfo Erasok Klimatikaz eta Geoespeleologiaz, Bernad Closek lurrazpiko argazkilaritzaz. Electricite de France konpainiako teknikariek, berriz, San Martin Harriko leizean adar nagusiaren topografia egin zuten.

 •    Organiza: sección de la Institución Principe de Viana.
•    Actividades: exploración de la sima de San Martín; reconocimiento geográfico e hidrogeológico de la zona de Ukerdi (cuenca del río San Jorge); exploración de la zona de Arlas; estudio hidrogeológico general. Conferencias de Arturo Valenzuela (morfología kárstica); Adolfo Eraso (climática y geoespeleología); Bernard Clos (fotografía subterránea). Trabajos topográficos en la sima San Martín efectuados por el equipo de la compañía Electricité de France.

VI Jardunaldiak (Itxina, 1967)

  • Antolatzailea: Bizkaiko Espeleologia Taldea.
  • Jarduerak: Itxinako karsteko leize eta kobazuloen esplorazioa.

 •    Organiza: Grupo Espeleológico Vizcaino.
•    Actividades: exploración de cuevas y simas en el karst de Itxina. 

VII Jardunaldiak (Itxina, 1968)

  • Antolatzailea: Bizkaiko Espeleologia Taldea.
  • Jarduerak: jardunaldi hauetan aurreko urteko lanari jarraipena eman zitzaien. Lan nagusia Otsabideko leizean eta Erdialdeko Pitzadura Handian egin zen.

 •    Organiza: Grupo Espeleológico Vizcaino.
•    Actividades: prosigue la labor del año anterior, destacando los estudios realizados en Otsabide y Gran Grieta Central. 

VIII Jardunaldiak (Salbada Mendilerroa, 1969)

  • Antolatzailea: Arabako Espeleologia Taldea.
  • Jarduerak: eguraldi txarra dela eta ez ziren egon.

 •    Organiza: Grupo Espeleológico Alavés.
•    Actividades: suspendidas por el mal tiempo. 

Jardunaldiak (Itxina, 1970)

Ez ziren ospatu eguraldi kaskarra izateagatik. Horren ondorioz beste ezplorazio batzu antolatu ziren Deguriako karstean (Aizkorri-Gipuzkoa).

 Suspendidas por mal tiempo.En vistas de esta suspensión se organizaron varias exploraciones conjuntas en el karst de Deguria, Aizkorri (Gipuzkoa) 

IX Jardunaldiak (Mendaro, 1974)

  • Antolatzailea: Eibar Kirol Elkarteko taldea.
  • Jarduerak: Mendaroko karsteko leize eta koben esplorazioa egin zen, bereziki Leizetako Lezian (-200m). Beste aldetik Espeleo-laguntzarako praktikak burutu ziren.

 •    Organiza: Sección del C. D. Eibar.
•    Actividades: exploración de cuevas y simas de la zona destacando la exploración de Leizetako Lezia (-200m). Realización de prácticas de espeleosocorro. 

X Jardunaldiak (Jorrios, 1975)

  • Antolatzailea: Bizkaiko Espeleologia Taldea.
  • Jarduerak: mendilerroko hainbat leizen explorazioa egin zen eta “Euskal II. Salbamendu Praktikak” Mazuelaren Torcan (-60m) ospatu ziren.

 •    Organiza: Grupo Espeleológico Vizcaino.
•    Actividades: exploración y topografía de distintas simas del macizo; celebración de los ” II Ejercicios Vascos de Salvamento” en la Torca de la Mazuela. (-60m). 

XI Jardunaldiak (Gorbeia, 1976)

  • Antolatzailea: Arabako Espeleologia Taldea.
  • Jarduerak: leize batzuen topografia egin zuten. Bizkaiko Espeleologia Taldeak topografia ikastaro bat eman zuen.

 •    Organiza: Grupo Espeleológico Alavés.
•    Actividades: levantamientos topográficos parciales de diferentes simas; el G.E.V imparte un cursillo de topografía. 

XII Jardunaldiak (Gesaltza, 1977)

  • Antolatzailea: Aloña Mendi Espeleologia Taldea.
  • Jarduerak: Gesaltzako kobazuloaren topografia berri bat eta fauna bilketa egin ziren.

 •    Organiza: G.E. Aloña Mendi de Oñati.
•    Actividades: nueva topografía de la cavidad de Gesaltza. Recolección de fauna de dicha cavidad.

XIII Jardunaldiak (Ataun, 1978)

  • Antolatzailea: Aranzadiko Zientzia Elkartearen taldea.
  • Jarduerak: Aralarko Hego-Mendebaldeko leize eta koben esplorazioa eta zonaldearen sintesi hidrogeologikoa.

 •    Organiza: sección de la S.C.N. Aranzadi.
•    Actividades: exploración de simas y cuevas del SW de Aralar; trabajo de síntesis hidrogeológica de la zona. 

XIV Jardunaldiak (Aralar, 1979)

  • Antolatzailea: Vianako Printzearen Instituzioko taldea eta Satorrak Espeleologia Taldea (C.D.N.).
  • Jarduerak: Ormazarretako Lezia 1-eko (-373 m) sifoi terminalaren kolorazioa egin zen. Zonaldearen leize batzuen (bereizi Bizkaino leizea) topografia eta ezplorazio orokorra.

 •    Organiza: I.P.V. y G.E. Satorrak (C.D.N.).
•    Actividades: coloración del sifón terminal de Ormazarretako Lezia 1 ( -373m);  levantamiento topográfico de diferentes simas destacando la sima Vizcaíno. 

XV Jardunaldiak (Salbada Mendilerroa, 1981)

  • Antolatzailea; Arabako Espeleologia Taldea.
  • Jarduerak: Jardunaldi hauetan Salbada Mendilerroko Zonaldeko hainbat leize esploratu eta topografiatu ziren bereziki Kobatako Sakanako leizean (SR-7)

 •    Organiza: Grupo Espeleológico Alavés.
•    Actividades: exploración y topografía de simas destacando la sima del Barranco de Kobata (SR-7). 

Jardunaldiak (Gorbea, 1983)

  • Antolatzailea:Bizkaiko Espeleologia Taldea.
  • Jarduerak: urte honetako jardunaldiak sekulako elur-ekaitz bota ondoren supenditu ziren.

 •    Organiza: Grupo Espeleológico Vizcaino.
•    Actividades: tras una fuerte nevada se suspenden las jornadas después de un día de exploraciones entre nieve. 

XVI Jardunaldiak (Larra, 1987)

  • Antolatzailea: Satorrak Espeleologia Taldea (C.D.N).
  • Jarduerak: BU-56 (Ilaminako Ateak) leizera jaitsiera Larrako karstean. Barruan bi kanpaleku egin ziren hainbat talde-lan gauzatu ahal izateko: topografia, argazkigintza… etabar.

 •    Organiza: G. E. Satorrak (C.D.N).
•    Actividades: descenso a la sima Illaminako Ateak (BU-56). Se realizan 2 campamentos de profundidad para llevar a cabo los diferentes trabajos de topografia, fotografia, etc. 

XVII Jardunaldiak (Aralar, 1988)

  • Antolatzailea: Aranzadiko Zientzia Elkartearen Espeleologia taldea.
  • Jarduerak: leizeen prospekzio-ezplorazioa; Malkorriko haitzuloa bertan aurkitu eta exploratzen hasi zen.

 •    Organiza: S.C. Aranzadi.
•    Actividades: prospección y exploración de simas destacando el hallazgo y exploración parcial de la sima de Malkorri. 

XVIII Jardunaldiak (Salbada Mendilerroa, 1990)

  • Antolatzailea: Arabako Espeleologia Taldea.
  • Jarduerak: SI-44 leize-sistemaren tamaina handiarengatik, urria-azaroaren 3 asteburutan zehar burutu ziren talde-lanak. Barruko bi kanpaleku antolatu behar izan ziren, lan eremua sarreratik 10 kilometrotara zegoelako.

 •    Organiza: Grupo Espeleológico Alavés.
•    Actividades: exploración de la parte final de la cueva SI 44. Debido al gran desarrollo de esta cavidad, los días previos a las Jornadas 19,20 y 21 de Octubre se acudió a transportar el material de exploración y campamento a la punta de la cavidad a más de 10 Km de la boca de entrada. Lo mismo se realizó para sacar el material los días 10 y 11 de Noviembre después de las Jornadas. 

XIX Jardunaldiak (Gorbea, 1991)

  • Antolatzailea: Arabako Espeleologia Taldea.
  • Jarduerak: Gorbeiako Mairuelegorretako eta Peña Gingiako Kobazuloetan salbamendu praktikak.

 •    Organiza: Grupo Espeleológico Alavés.
•    Actividades: jornadas dedicadas en exclusiva al Espeleosocorro. Se realizan diferentes simulacros en las cavidades de Mairuelegorreta y Peña Gingia. 

XX Jardunaldiak (Galdames, 1992)

  • Antolatzailea: Bilboko GAES.
  • Jarduerak: Arenaza, El Bortal eta Sima Europa haitzuloen ezplorazioak.

•    Organiza: GAES de Bilbao.
•    Actividades: exploración de las cavidades de Arenaza, El Bortal y Sima Europa. 

XXI Jardunaldiak (Aralar, 1993)

  • Antolatzailea: Lizarrako Espeleologia Taldea.
  • Jarduerak: alde batetik jardunaldi hauetan Malloako Jurasiko ipar-karstaren prospekzioa egin zen. Bestetik Ormazarreta II leizearen amaierako zonaldean explorazioak burutu ziren.

 •    Organiza: Grupo de Espeleología Estella.
•    Actividades: prospección del Jurásico Norte de las Malloas y exploración de la zona terminal de la sima Ormazarreta 2. 

XXII Jardunaldiak (Gernika, 1994)

  • Antolatzailea: Gernikako ADES.
  • Jarduerak: Gernikako eskualdeko haitzulo batzuetan espeleo-laguntzako praktikak egin ziren, bereziki lurpeko ibaietan. Desobstrukzioko teknika italiarra erakutsi zen.

 •    Organiza: ADES de Gernika.
•    Actividades: realización de prácticas de espeleosocorro en varias cavidades de la zona, incluyendo cavidades con río subterráneo; demostración de la nueva técnica de desobstrucción de origen italiano. 

XXIII Jardunaldiak (Arantzazu, 1996)

  • Antolatzailea: Aloña Mendi Espeleologia Taldea.
  • Jarduerak: helburu nagusia EEE-UEV-eko taldeen maila teoriko-praktikoa jasotzea izan zen. Horretarako lan-talde ezberdinak antolatu ziren ondorengo gaiei buruz; topografia, esplorazio teknika, lurrazpiko argazkigintza, informatika, karstaren deskribapena.

 XXIII Jornadas en Arantzazu, 1996
•    Organiza: Aloña Mendi de Oñati.
•    Actividades: el objetivo es aumentar el nivel teórico y práctico de los grupos integrados en la UEV-EEE. Para ello se organizan grupos de trabajo en torno a topografía, informática, técnicas de exploración, fotografía subterránea y descripción del karst. 

XXIV Jardunaldiak (Salbada Mendilerroa, 1997)

  • Antolatzailea: Arabako Espeleologia Taldea.
  • Jarduerak: SI-44 (Hayal de la Ponata) leize-sisteman hainbat lan ezberdin burutu ziren, besteak beste; SI-44 leizearen amaierako sifoian eta Pozo Nuevo II leizean fluoresceina eta rodamina injektatu zen, “Agua de los Losinos ” eta “Muleteros” leizetan desobstrukzio eta topografia-lanak egin ziren.

 •    Organiza: GEA de Vitoria-Gasteiz.
•    Actividades: diferentes labores en el Sistema del Hayal de la Ponata, donde se inyectó fluoresterina en el sifón terminal, la Sima de Pozo Nuevo II, donde se inyectó rodamina, y otras labores de desobstrucción y revisión topográficas en las simas del Agua, de los Losinos y Muleteros.

XXV Jardunaldiak (Badaia Mendilerroa, 1999)

  • Antolatzailea: Arabako Espeleologia Taldea.
  • Jarduerak: zonaldearen prospekzioa eta Santa Ageda eta Los Goros leize-kobazuloetako esplorazio lanak burutu ziren.

 •    Organiza: GEA de Vitoria-Gasteiz.
•    Actividades: prospección de la zona y diferentes trabajos en las simas de Santa Águeda y Cueva de los Goros. 

XXVI Jardunaldiak (Amezketa, 2000)

  • Antolatzailea: Félix Ugarte Elkartea.
  • Jarduerak: Txindoki, Larreone, Balerdi eta Zabalegi mendien haitzulo berrien esplorazio eta prospekzioak egin ziren.

•    Organiza: Félix Ugarte Elkartea.
•    Actividades: prospección y exploración de nuevas cavidades en los Montes Txindoki, Larraone, Balerdi y Zabalegi.

XXVII Jardunaldiak (Gernika, 2008)

  • Antolatzailea: Gernikako ADES.
  • Jarduerak: EEE-UEV-ko taldeen maila teoriko-praktikoa handitzea; tailer ezberdinak: topografia, esplorazio-teknika, web-orriak-blogak-internet, karstaren batzordea; hitzaldi eta emanaldiak: argazkilaritza, aurrehistoria, paleontologia, bioespeleologia, geologia, karstaren babesa, katalogoa, sorospenak arroiletan, etabar. Irteerak: Kantauriko Begia, Santimamiñe, Lamiñak, Ezuneta-Urgitxi, Abitaga-Trakamail…. 
  • Organiza: ADES de Gernika.
  • Actividades: puesta en común en diferentes aspectos, incluyendo ponencias y charlas sobre fotografia, arqueo-paleontología, bio-espeleología, catálogo-karst, futuro de la espeleo, rescate en cañones, euskera, técnica y material, nuevas técnologías en internet, topografia y conservación del karst. Visitas a Santimamiñe, Abitaga-Trakamail, Lamiñas, Ezuneta-Urgitxi, Ojo del Cantábrico…

XXVIII Jardunaldiak (Arrasate/Oñati, 2010)

  • Antolatzaileak: Arrasateko BET eta Oñatiko AMET.
  • Jarduerak: Joseba Iglesiasi omenaldia, kartografia tailerra, esplorazio teknika berriak, argazki rallya, Gesaltzan esplorazioa, Oñati inguruko karsta ezagutzeko ibilaldia, CAVEX team eta Krubera Voronyari buruzko hitzaldiak…
  • Organizan: BET de Arrasate y AMET de Oñati.
  • Actividades: homenaje a Joseba Iglesias, talleres de cartografía y técnicas de exploración, rally fotográfico, exploración en Gesaltza, recorrido por el karst de Oñati, conferencias sobre el CAVEX team y la sima Krubera Voronya…

XXIX Jardunaldiak (Busturia, 2011)

  • Antolatzaileak: ADES (Gernika-Lumo).
  • Malloku Sistemako lanen aurkezpena. David Diez, Gorka Zabala eta Javier Moreno: Jardunaldien aurkezpena, Goikoetxeko baserritarren papera, Jagoteko Akordioaren nondik norakoak. Javier Maeztu eta Gotzon Aranzabal: Malloku Sistemaren azalpen geologikoa, ADES taldeak eramandako esplorazioen historia. Josu Granja: Goikoetxe haitzuloaren diaporama. Antonio Garcia eta Ricardo Gutierrez: urpeko esplorazioen irudiak. Jose Miguel Edeso eta Juan Carlos Lopez Quintana: “Registro paleoambiental” izeneko hitzaldia, Goikoetxe kobako hondar metaketaren interpretazioa, klimari buruzko datuak. Carlos E. Prieto: Malloku Sisteman bizi diren izakiak, bertan deskribatu diren espezie berriak barne. Arantza Aranburu Artano: espeleotemak, bertan hartutako estalagmita lagin biren azterketa. Iñaki Vadillo eta Juan Antonio Barbera: hidrologia eta klimatologia.
  • Espeleologia zientifiko prozedurak. Juan Carlos López Quintana: “Ocupación y uso de las cuevas por el ser humano durante la Prehistoria” hitzaldia, arkeologia lanen zehaztapenak eta esplorazioetan zehar hartu behar ditugun prekauzioak. Pedro Castaños: “Ultimas aportaciones de la espeleología vasca a la paleontología del Cuaternario” hitzaldia, 27 Jardunaldietatik hona jasotako laginen eta haien ikerketen eguneraketa. Joseba Rios eta Diego Garate: labar-artea detektatu eta salbatzeko prozedurak. Javier Moreno: Triano-Galdameseko karstean Burniak egindako ikerketa programa. Maria Napal: “Analisis de sostenibilidad del recurso hidrico. Acuifero de Itxako (Barindano)” izeneko lana, Lizarrako Espeleologia Taldeak azken hileetan  Lokiz mendizerran eramaten diharduena. Iñaki Vadillo eta Juan Antonio Barbera: klimatika, hidrokimika eta trazadoreen erabilpena.