Lo que sigue es un artículo sobre las fotografías de temática espeleológica que nuestro polifacético compañero Juan San Martín (1922-2005) realizó a lo largo de su vida. Forman parte del extenso fondo fotográfico recientemente hecho público por la Diputación de Gipuzkoa, y han sido entresacadas del mismo por el miembro del ADES Oier Gorosabel. Lo reproducimos tal como está publicado en su blog (en euskera).
Juan San Martinen argazki bildumia online ipiñi zala jakin nebanian, segiduan etorri jatan berau arakatzeko gogua. Izan be, gizon hau espeleologia munduan ibilli zan gaztetandik, eta exploraziño kanpaña garrantzitsuetan parte hartu zeban. ADES -en nabillenetik gero, antxiñako exploraziñuen barri izateko aukeria dakat -antxiñakuak errelatiboki, lehelengo espeleologuak XX mende hasierakuak diralako- eta kronika zaharrak irakortzen, behin eta barriro agertzen dan izena da San Martiñena.
Oker ez ba nago, Gipuzkoako Foru Aldundixan Guregipuzkoa webgunian sartuta, Juan San Martiñen lehelengo argazkixa 9142 zenbakiduna da, eta azkena 15420 zenbakiduna . Hala ba da, 6278 argazki dira guztira. Eta bai: banaka-banaka begiratuta, haitzuluen munduakin errelaziñua daken argazki asko topau dittudaz. Artikulu txorta honetan, háren erreferentziak emongo dittudaz, gaika ordenauta eta batzutan komentarixuekin. Uste dot material interesgarrixa dala euskal espeleologo guztiendako: argitarapenetan erabiltzeko, exploraziñuen historixia osatzeko, edo beste barik, aintzindarixak zelan hasi ziran ezagutu eta gaur eguneko espeleologixia hobeto ulertu daigun.
Oharra 1: argazki bildumia oso-osorik erreproduzidu dabe Foru Aldundiko bihargiñak, baitta argazki repetiduekin, desenfokauekin eta defektuosuekin be. Oso neurri egokixa begittantzen jata gaiñera. Horretara, hamen esanguratsuenak ikusten dirazen arren, erreferentzietan guzti-guztiak dagoz.
Oharra 2: bilduma osua creative commons lizentziapian dago, hau da, erabilpen librekuak dira baldintza zehe batzu bete ezkeriok. Hau familixiari eskertu bihar detsagu, jakiña.


Debabarrena
Bigarrengo txatala. Debabarreneko haitzuluak: Aitzbeltz (Mendaro), Errekaldeko lezia (Urko, Ermua), Jentiletxeta (Mutriku) eta Ekain (Deba).

Mairuelegorreta
Hirugarrengo txatala. Mairuelegorreta haitzulo historikoko argazki txortia (Zigoitia, Araban).

Durangaldea
Laugarren txatala. Anbotoko begia, Gerriko eta Marijen kobak eta Bentaneta (Anboto), Sorginkobeta (Aitztxiki) eta Nardin kobia (Izpizte).

Hernaz / San Martin / Lepineux lezia
Bostgarrengo txatala. Larrako Hernaz / San Martin / Lepineux lezia, Erronkari, Baretous eta Zuberoa artian.

Urdaibai, Lea eta Artibai
Seigarrengo txatala. Santimamiñe (Kortezubi), Atxeta (Forua) eta Garratxa / Lumentza (Lekeitio).

Jaizkibel
Zazpigarrengo txatala. Jaizkibel (Pasai Donibane, Lezo, Hondarribia).


Argazki soltiak
Azken txatala, bedratzigarrena. Baltzola (Dima), Lezea (Egino), San Adrian (Aizkorri), Altxerri (Aia), Jon Arana, arkeologuak eta izentau bako lekuak.