Josette Jimenez zuberotarrak, Groupe Spéléologique Oloronais (GSO) taldeko kideak, Frantziako dominarik garrantzitsuena den Ohorezko Legioaren kondekorazioa jasoko du, sorosletzan gizarteari eginiko ekarpenaren errekonozimendu bezala. Ogibidez erizaina eta suhiltzailea, Spéléo Secours Français taldeko partaidea ere bada, Xiberoko Botza irratian emaniko elkarrizketa honetan azaldu duenez.
Robert Mauer
Robert Mauer zendu berri da. Herpetologista, Jura aldeko esplorazioetan aritu zen San Marti Harrira jin aurretik. 1954an etorri zen lehen aldiz, Marcel Loubensen gorpua ateratzeko operazioan; urte horretan bertan, errekan gorako bidean pixka bat esploratu ahal izan zuten, Salle de Navarren aurrera eginik 1º Tunel del Vientoraino. Hurrengo 6 urteetan leizea itxita egon ostean (mugen auzia) 1960 itzuli zen, VI Euskal Espeleologia Jardunaldietarako hain zuzen ere. Urte horretan, errekan gorako esplorazioetan jarraitu zuen, Santestebanek eta Arkautek gidatutako taldean, esplorazio terminusa Diaclasa Hidalgan ezarri zenean. Denak, Basabürüko Lezia eta bestelako sarrerak aurkitu aurreko garai heroikoetan, euskal espeleologiari ekarpen esanguratsuak eginez.
Montserrat Ubach eta La Verna harpeen senidetzea
2023ko urte honetan, Pirinioen mutur banatan ospakizunak izango dira, bi haitzuloren aurkikuntzaren urteurrenen kontura: bata Zuberoan (La Verna gela aurkitu zenetik 70 urte), eta bestea Lleidan (Montserrat Ubach leizea aurkitu zenetik 60 urte). Gainera, «Comissió per a la Protecció de l’avenc Montserrat Ubach» eta ARSIP erakundeek harpe hauek senidetzeko ekimena bultzatu dute, jarraian duzuen programaren bitartez.
- Argazki eta bideo lehiaketa.
- Bisita programatuak leizeari.
- Dokumental baten errodajea (Victor Ferrer).
- Eta maiatzaren 14ean:
- Txango geologikoa (Josep Mª Mata-Perelló)
- Ekitaldi nagusia (Solsonako Udala). Bertan ARSIPeko ordezkaritza batek parte hartuko du, eta «Nit de Sarawak» hitzaldi baten bidez Felix Ruiz de Arkaute oroituko dute.
Ospakizun programa zehatza oraindik argitara gabea bada ere, badakigu ekitaldi nagusia abuztuaren 13an izango dela, eta bertan egingo direla:
- Lepineux leizearen jeitsiera.
- La Vernara bisita.
- Ekitaldi nagusia Urdatx / Santa Grazin.
Ekitaldi guztietan «Comissió per a la Protecció de l’avenc Montserrat Ubach» taldearen ordezkaritza batek parte hartuko du.
Haitzulo bien arteko lotura honekin, Pirinio osoko espeleologoon arteko senidetasuna indartu dadila!
Mendi Zikloa Mutrikun
Historikoki, mendi taldeak izan dira espeleologoen harrobi eta ernamuin. Horregatik, garrantzitsua da haiekin dugun harremana zaintzea, eta horretarako modu bikaina da mendi taldeen jardunaldietan parte hartzea: ezagutzen dena, ezin baita maitatu!
Oraingoan, Mutrikuko Burumendi Espeleologia Taldeko lagunak dira informazioa bidali digutenak: izen bereko Mendi Elkartearekin batera, Mendi Zikloa antolatu dute otsailaren 24tik. Kartelean ikus dezakezuenez, espeleologiak presentzia handia du bertan!
Liberación de la «Síntesis Espeleológica de Urbasa-Entzia»
Es una satisfacción anunciar la iniciativa de nuestros compañeros Agustín Chasco, Jesús Fernández de Muniáin y Ángel Luquín, quienes han cedido a la UEV los derechos de reproducción digital de su libro «Síntesis Espeleológica de Urbasa-Entzia», magnífica obra publicada en 2014. De esta forma, y siguiendo la voluntad de los autores, ponemos a disposición del público el PDF con el libro completo, al cual se ha dotado de una licencia Creative Commons que permite la generación de obras derivadas, siempre que no sea para uso comercial, y se cite a los autores, con quienes los lectores pueden contactar a través del email sintesisespeleo@gmail.com
Podéis obtener dicho PDF clicando sobre la referencia del libro:
- CHASCO, Agustín. FERNÁNDEZ DE MUNIÁIN, Jesús. LUQUÍN, Ángel. 2014. Síntesis Espeleológica de Urbasa-Entzia. Ed. IGEACH, ingeniería geológica. Pamplona – Iruña. Formato 210×297 mm, 280 páginas a color. 233 imágenes, 81 gráficos, 20 mapas, 72 topografías y 19 tablas, con referencias de 372 cavidades conocidas y exploradas. Este libro, del cual se han editado 600 ejemplares, aporta una perspectiva actual de las exploraciones en el macizo, y un nuevo esquema o modelo de funcionamiento del macizo de Urbasa-Entzia. A su vez, los capítulos relativos a geología, hidrología, geomorfología y evolución del karst dan una visión del conjunto con puntos de vista específicos.
De igual forma, el libro ya está disponible en el apartado de publicaciones espeleológicas de esta web. ¡Muchas gracias a los autores!
Araiako Mendi Festibalean
Arabako herri txiki honetan ospatzen den urteroko jardunaldi honetan, espeleologiari txoko bat eskeintzen diote. Eskertzekoa benetan! Oraingoan, Zaramako lagunak dira hizlariak, beraien sei urteko ibilbideari buruzko ikuspegia emanez.

Larra 2022ko lanak
Ohi bezala, EEE/NEF taldeak Larran aurten egindako lanen bilana egiten ari da, behar bezala jasota gera dadin. Hemen duzu argitaratu berri den materiala:
- «Intro» bideoa.
- Memoriaren aurrerapena.
- A-60 Hoya del Portillo de Larra leizeari buruzko bideoa.
- «Cañón Zuriza» izeneko bideoa.
- Solano Ibaiari buruzko bideoa.
Isaac Santesteban Sánchez (1929-2022)
Mendukilotik albistea heldu zaigu, Isaac laguna, maisua, euskal espeleologiaren erreferentzia handia hil dela. Bazen denboraldi bat erresidentzian bizi zela, osasun kaskarrarekin etxean ezin manejaturik. Bart arratsean lotara joan zitzaigun, eta gaur goizean horrela aurkitu dute: betirako lotan. Besarkada handi bat emazteari, eta bestelako senide eta lagunei. Nafarroako eta Euskal Herri osoko espeleologook haren garra mantenduko dugu! Isaacek lurpeko munduaren alde egindako guztia ez da ahanzturan eroriko.
1948an Iruñeako «Iturralde» Espeleologia Taldearen sortzaileetako bat izan zenetik, Isaacen ibilbide espeleologikoa luzea eta oparoa izan da. Sarawak taldeak eginiko bere biografia sintetiko honetan ederto ikus dezakezue.
«Pour parler d’autre chose, je crois que tu n’as pas encore eu l’occasion de vraiment apprécier Isaac Santesteban, mon meilleur copain spéléologique. (…)Il y a longtemps que je cherche dans ce bloc transparent une tache opaque, une lézarde. Rien! (Ma malice de byzantin corrompu en a eté pour ses frais…). Le tout est enrobé dans une calme imperturbable qui le transforme en un havre de paix.(…) c’est un excellent spéléologue: jugement serein, pas un atome de graisse, et des muscles en cordes à piano» (Felix Ruiz de Arkautek Corentin Queffelec-i bidalitako gutuna, 1964ko abenduaren 4a).
