EEL – Komunikazio Ikastaroa (2024-V-04/05)

0
123

Badira pare bat urte EEL-etik Espeleo Laguntza Frantsesak egindako kurtso batera joateko apuntatu ginela. Bazen denbora Nicolak eta itxurakoak genituela, baina gure kabuz milaka probaren ondorioz asko ikasi arren, bageneuzkan galdera batzuk oraindik erantzuteko ere.

Espeleo Laguntza Frantsesa (SSF) Frantzi guztian komunikazio taldeak sortu nahian dabil buru belarri, eta baita gu ere gure etxean. Taldekide batzuek esan zuten bezala: “aparailu hauek nahiko konplikatuak dira talde jakitun baten beharrizana edukitzeko beste”.

Talde horren formakuntza faseetako bat izan da, SSF-ko kurtsoan ikasitakoa EEL-eko taldekideei helaraztea. Eta suposatzen genuen bezala, gauza batzuk bagenekizkiela konfirmatu genuen, beste batzuek zuzenketa bat edo besteren beharra zutela, eta beste gauza batzuk ordea, ez genekizkiela.

Horregatik, dena ondo unifikatzeko aukera paregabea izan dugu asteburu honetan, Atxagarai Aterpetxean (Aulesti). Han batu gara 20 bat pertsona inguru, EEL-ko partaideak gehienak, eta baita Ertzaintzako batzuk ere.

Lehenik, zapatu goizean 20 bat diapositibatan oinarrizko kontzeptuak errepasatu ditugu. Gauza teknikoegietan ez gara sartu, zeren eta hobe da kontzeptu batzuk denok ongi barneratzea, gauza gehiegitan nahasten egotea baino.

Kontzeptu horiek hobeto barneratzeko asmoz, gero probak egitera joan gara. Mendian zehar sakabanatu gara, Bedartzandi tontorrean, Urregarain, Boleran, Zapola aldean eta Jantzilekuan. Eta komunikazioa bikain joan da! Denek gutxienez 200-300 bat metrotako distantzia gainditu behar zuten.

Goizegi amaituta, gero mantenimenduko gauza batzuk azaldu ditugu, baina gero oraindik astia geratzen zenez, Bolera-Kobaua komunikazioa probatzen ahalegindu gara. 1600m harri. Eta komunikatu egin dugu! Manualetan gehienez 1100 mtako distantziara komunikatu zitekeela esaten duen arren!

Amaitzeko, domekan Lezatera joan nahi izan dugu. Aulestiko parking-ean antolatu, taldeak egin, eta barrura. 3 komunikazio talde barruan eta bat kanpoan. Hasieran Lamiñen Sistemara joan nahi genuen, baina errezegi zelakoan, Lezatera joatea pentsatu dugu (harri ez hain ona, blokeak, alineazio ez hain ona, progresiorako ere zailtxoagoa,…). Ba Lezatek ere komunikatzen utzi digu, 5/5ko kalitatea lortuz ia estazio guztietan!!!

Gauzak komunikazioetan aurrera doaz, hori bai esan daiteke. Ikasteko gogoa dagoenean, gauzak ondo doaz. Ea komunikazio arazoen fantasma zaharrak atzean uzten ditugun apurka apurka!

Zorionak denoi!!!

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here