Jose Telleria

0
62
Telle, 2011 urtean.

2024ko otsailaren 26an hil da Jose Mari Telleria Alberdi eibartarra, 87 urterekin. Euskal espeleologiaren historia koskorrean, badira zenbait aro klabe, besteak beste Gipuzkoan 1960 hamarkadan izandako taldeen loraldia. Esplorazioak aurrera egin ahala, kobazuloen ugaritasunak tokian tokiko taldeak eratzea ekarri zuen, besteak beste Eibarren: bertako Klub Deportiboaren baitan Espeleologia Saila sortu zen. “Telle” sail honen bultzatzaile nagusietako bat izan zen, eta hurrengo urteetan nabarmenduko ziren espeleologo gazte askoren mentorea. Are, gaur egungo Euskal Espeleologia Elkargoaren eraketa formalean paper garrantzitsua jokatu zuen, nahiz eta bere izaera diskretuarengatik gutxik dakiten hori. Gizon adeitsua, zuzena eta gutako askok maitasun handiz gogoratuko duguna.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here