Euskal Espeleologoen Elkargotik, zorionak eman nahi dizkiegu Burumendi Espeleologia Elkarteko lagunei, Ormolako lehoi fosilaren aurkikuntzaren ostean egin duten kudeaketa eredugarriarengatik.
Hamaika bider ikusi ditugu, zerbait garrantzitsua topatu ostean, espeleologoekin eginiko bidegabekeriak; normalean aurkikuntzoi etekin propagandistikoa atera nahi dioten erakundeek baztertuta. Honen jakitun, Ormolako aztarnekin topo egin zuten unetik bertatik, Burumendiko kideek lehoia babesteko, behar bezala ikertzeko, eta informazioa banatzeko prozeduren iniziatiba eta kontrola eraman zuten, tokiko erakunde publikoekin eta beste ikerlariekin koordinazioan.
Atzo aurkeztu zena, prozesu luze eta neketsu horren emaitza izan da. Eskerrik asko Burumendikoei, espeleologo bezala duzuen lekuari eutsi diozuelako, eta gizarteari gure lanaren erakusgarri bikaina izan zaretelako!















