jueves, septiembre 21, 2023
InicioalbisteakKaraitza 30 (2022)

Karaitza 30 (2022)

Pozik aurkezten dizuegu Karaitza aldizkariaren 30. zenbakia. Gogoan dugu lehenengoa (1992), Euskal Espeleologoen Elkargoak dibulgaziozko ibilbide honi ekin zionekoa, Venezuelara 1991n Mesa Turiken karst tropikalera egindako espedizioari buruzko monografiko bat argitaratuz. Ilusioa eta konstantzia izan dira, zalantzarik gabe, horrelako argitalpen baten oinarri sendoak, formatu inprimatu bat mantentzeko premisa eta esentziarekin. Egia esan, Karaitza faszikulu txikiak dira, etengabe eboluzionatzen ari den euskal espeleologiaren errealitatea sintetizatzen eta ikusarazten dutenak.

2022ak artikulu interesgarriak bistaratu dizkigu. Hasteko, Zarama taldeko lagunen testu erakargarri bat dakarkizuegu, Arabako Gorobel mendilerroko Eskutxiko haitzulo eskegiari buruzkoa. Ondoren, Basaurako (Lokitz mendilerroa, Nafarroa) kobaren eraketari buruzko geologia lan sakona izango duzue irakurgai, Lizarrako Espeleologia Taldeko hainbat kideren eskutik. Jarraian, aurreko udan EEEk elkarren segidako Larrako hamabigarren espedizioaren emaitza garrantzitsuak jasotzen dituen testuarekin gatozkizue. Geografiaren beste muturrean, aldiz, Karrantzako haranetik (Bizkaia), Oñatiko AMET eta Barakaldoko G.E. Esparta taldeetako kideek bertan eginiko azken esplorazioak eta aurkikuntzak azalduko dizkigute, bi barrunbe garrantzitsu lotzea ahalbidetu diena: Torca del Cueto Cárabo eta Mina Esperanza. Amaitzeko, Bilboko GAES taldeak paleokarstari buruzko artikulu sendo bat deskribatzen digu, Gorbeiako mendiguneko isurialde mediterraneoko bi azpiunitateren ingurukoa.

UEVren helburuak espeleologoak eta karstaren azterketan eta babesean interesa duten gainerako pertsonak bertan integratzea eta euskal espeleologia talde guztien koordinazioa ahalik eta gehien ahalbidetzea dira, bai euren jarduerei dagokienez, bai duten informazioari dagokionez. Hori dela eta, pozten gara Euskal Herriko karstaren azterketan nekaezin lan egiten duten 17 talderen jarduerak eskaini ahal izateaz.

Lerro editoriala mantenduz, betiko atalak izango dituzue ikusgai: elkarrizketak, Euskal Herrian egindako azken esplorazioak, hainbat batzorderen jarduerak, istripuak-jarduerak 2022 eta albistegia. Aurten, zoritxarrez, hainbat espeleologok utzi gaituzte. Horien artean, Isaac Santestebanen heriotzaren berria iritsi zaigu, zalantzarik gabe Nafarroako espeleologiaren erreferentzia izan dena, eta Nafarroako Katalogo Espeleologikoaren aitzindaria, besteak beste. Karaitzatik eta denon artean osotzen dugun komunitatetik maitasunez gogoratuko ditugu haiek guztiak, lurazpiko mundua maite eta pasioz bizi izan zuten pertsona gisa.

Karaitzaren 30. zenbaki hau interesgarria izango zaizuelakoan, irakurketarekin goza dezazuela espero dugu.

PDFa hemen deskarga dezakezue.

Tenemos la satisfacción de presentaros el número 30 de la revista Karaitza. En el recuerdo queda el n⁰ 1 (1992) donde la Unión de Espeleólogos Vascos inició esta andadura divulgativa con la publicación de un monográfico sobre la expedición realizada en Venezuela-1991, al karst tropical de Mesa Turik. La ilusión y constancia han sido sin duda ninguna los pilares que han guiado una publicación de estas características, con la premisa y esencia de mantener un formato impreso. En realidad Karaitza son pequeños fascículos que sintetizan y dan visibilidad a la realidad de una espeleología vasca en continua evolución.

2022 expone interesantes artículos, comenzando con un atractivo texto de los çolegas del grupo Zarama sobre la espectacular cueva colgada de Eskutxi en Sierra Salvada, Álava. Continúa con un profundo trabajo de geología sobre la formación de la cueva de Basaura (Sierra de Lokitz, Navarra), de la mano de varios miembros del Grupo de Espeleología Estella. Seguidamente se presenta un nuevo texto donde se recogen los importantes resultados de la duodécima expedición consecutiva Larra-22, celebrada el pasado verano y organizada por la UEV. En el extremo geográfico opuesto y desde el valle de Karrantza (Bizkaia), miembros de los grupos AMET de Oñati y G.E. Esparta de Barakaldo nos detallan las últimas exploraciones y descubrimientos con la conexión de dos importantes cavidades como son la Torca del Cueto Cárabo y Mina Esperanza. Para finalizar y desde el grupo GAES de Bilbao se describe un sólido artículo sobre el paleokarst en dos subunidades de la vertiente mediterránea en el macizo de Gorbea.

Siguiendo los fines de la UEV de integrar en ella a espeleólogos/ as y demás personas interesadas en el estudio y protección del karst y la de posibilitar al máximo la coordinación de todos los grupos vascos de espeleología, tanto en lo que se refiere a sus actividades como a la información que posean, nos alegramos de poder ofrecer las actividades de 17 grupos que trabajan incansablemente en el estudio del karst de Euskal Herria.

Manteniendo la línea editorial se detallan los habituales apartados de entrevistas, últimas exploraciones en Euskal Herria, actividades de las diversas comisiones, accidentes-incidentes 2022 y el noticiario. Este año tristemente han sido varios los espeleólogos que nos han dejado. La noticia del fallecimiento de Isaac Santesteban, referencia sin duda de la espeleología navarra, fue entre otras facetas el precursor del Catálogo Espeleológico de Navarra. Desde Karaitza y toda la comunidad que formamos recordaremos con cariño a todos ellos como grandes apasionados y amantes del mundo subterráneo.

Deseando que este número 30 de Karaitza sea de vuestro interés y disfrutéis con la lectura.

UEV-EEE
UEV-EEE
Unión de Espeleólogos Vascos Euskal Espeleologoen Elkargoa
RELATED ARTICLES

DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí

- Advertisment -
Google search engine

Most Popular

Recent Comments

Simone Sambento - Grampian Speleological Group on Convocatoria para la limpieza de Jornos II (retirada de la plataforma de 1971)
Satorrak on Arbil V / Sustraixa
KOLDO SANSINENEA RODRIGUEZ on Galdameseko istripua
Koldo Los Arcos on Karaitza 24 (2016)
Koldo Los Arcos (Satorrak) on “Guk ez genuen ia ezer egin eta!”