Euskal espeleologoren baten interesekoa izan daitekeelakoan, Katalunian argitaratu berri den artikulu honen erreferentzia ematen dugu. Izenburua «Espeleología vasca en regímenes autoritarios. Desde la III Carlistada a la Guerra Fría» da, eta Monogràfics Sarawak aldizkariaren 32. zenbakian atera da, Sarawak elkarteak eta ICEKek editaturik. Artikulua luzetxoa da -28 orrialde- eta hemendik deskarga daiteke, edo bestela hemen online irakurri. On dagizuela!
















