martes, julio 21, 2026
Inicio Blog Página 3

Karaitza 32 (2024)

Aspaldi, berotegi-efektuak eragindako beroketak karst-ean dituen ondorioak ikusten ari dira. Horretarako, aski da Karaitzaren orrialdeetako artikulu batzuk berrikustea (ikus, besteak beste, 3., 11., 19. eta 27. zenbakiak); horietan, adierazten da fenomeno horrek karst alpetarrari nola eragiten dion. Orain, Laurent Richardek karstari modu orokorragoan eragingo dioten aldaketak aurreratu dizkigu. Zoritxarrez, denbora-kontua baino ez da, eta laster, espeleologook ikusiko dugu.

Faktore antropikoek karsta alda dezaketen beste modu gaitzat hartuta, Zarama taldeko kideek artikulu bat ekarri digute, non adierazten baitute Langraiz Okako harrobiko erauzketa- jarduerak eragina duela bai endokarstaren osotasunean, bai balio estrategikoa duen akuifero baten baliabide hidrologikoetan.

Beste behin ere, miaketa espeleologikoak errealitate saihestezin baten lekuko pribilegiatu bihurtzen gaitu: giza jarduera batzuek kalte konponezinak eragin ditzakete. Hori erakustea funtsezkoa da, erabaki egokiak hartu behar dituenak arazoen gaineko ezagutzarekin eta erantzukizunarekin egin dezan.

Beste artikulu batean, Eliseo Belzuncek Ondarreko leizea eta Osinberdeko iturburua lotzeko kronika eskaintzen digu (Otxola taldeak Gipuzkoako Aralarren egina). Eliseok kontatzen digunak argi ikusarazten du berea bezalako jarduera bat arrakastaz amaitzeko behar diren ahaleginak gure baitan egon daitezkeela, beste zerbaiten mendean baino.

Bestalde, BU-56/A-60 sistemako urteko jardueren aipamenak leku finko bat irabazi du Karaitzako orrialdeetan; baina ohikoa izanagatik ere, ez du galdu bere garrantzia, izan ere, Larran, Pirinioko sistema handi horretan, euskal espeleologiak aukera ematen du talde bakoitzaren bakarkako aukerak gainditzeko, benetan apartekoa den jarduera batean parte hartuz, interklub batean gehituta.

Aldizkariko ohiko atal finkoei eutsiz, lehenik eta behin Rubén Gómez Iparraldeko espeleologoa elkarrizketatu genuen, Larrako espeleologiako beteranoa eta espeleo-laguntzako aitzindaria.

Amaitzeko, honako atalak daude: taldeek eta batzordeek beren urteko jarduerei buruz egiten duten laburpena, Espainiako estatuan 2024an izandako gorabeherei/istripuei buruzko txostena eta «Espeleozientzia Euskal Herrian», horiek guztiak lurpean gertatutakoaren panoramika eskaintzeko asmoz.

PDFa hemen eskuragarri

El calentamiento provocado por el efecto invernadero lleva tiempo dejando ver sus efectos en el karst, tal y como se ha reflejado anteriormente en las páginas de Karaitza (ver entre otros los números: 3, 11, 19 y 27) con artículos en los que se reflejaba de alguna manera cómo este fenómeno estaba afectando ya al karst alpino; ahora Laurent Richard nos anticipa cambios que afectarán al karst de forma más general. Por desgracia solo es cuestión de tiempo y los espeleólogos pronto lo veremos.

Siguiendo con otra de las maneras en las que factores antrópicos pueden alterar el karst, los compañeros del Zarama nos traen un artículo donde señalan que la actividad extractiva en la cantera de Nanclares de Oca está afectando tanto a la integridad del endokarst como a los recursos hidrológicos de un acuífero con valor estratégico.

Una vez más la exploración espeleológica nos hace ser testigos privilegiados de una realidad insoslayable: hay actividades humanas que causan daños que pueden llegar a ser irreparables. Contarlo es fundamental para que quien haya de tomar las decisiones pertinentes lo haga con el conocimiento y la responsabilidad inherentes al caso.

En otro artículo Eliseo Belzunce nos ofrece su crónica de lo que fue la unión de la sima de Ondarre con el nacimiento de Osinberde, llevada a cabo por el grupo Otxola en el Aralar guipuzcoano. El esfuerzo que se cobra una actividad como la que Eliseo nos relata nos hace ver que las posibilidades de culminarla puede depender más de nosotros mismos que de otra cosa.

Por otra parte la reseña de las actividades anuales en el sistema BU-56/A-60 se ha ganado un lugar fijo en las páginas de Karaitza, aunque no por habitual pierde su relevancia. En ese sistema del pirenaico macizo de Larra la espeleología vasco-navarra está teniendo la oportunidad de trascender las opciones de cada grupo, sumándose a un interclub que hace posible abordar una actividad que es realmente extraordinaria.

Manteniendo los habituales apartados fijos en la revista, tenemos primero una entrevista al espeleólogo de Iparralde Rubén Gómez, veterano de la espeleología en Larra y pionero del espeleo-socorro.

Le siguen el resumen que los distintos grupos y comisiones hacen de sus actividades anuales, el informe sobre los incidentes/ accidentes acaecidos en el estado español durante el 2024 y el apartado «Espeleociencia en Euskal Herria», que ofrecen una panorámica de lo acontecido bajo tierra.

Fermin Leizaola Calvo (1943-2025)

0

Ekainaren 16an hil da Fermin Leizaola, 60. hamarkadan Aranzadi Zientzia Elkarteko speleo sailaren bultzatzaile nagusia izan zena.

Askotan gertatzen da gaztetako harpe-ikerlaritza urteak ezkutuan gelditzen direla, batez ere gerora eginiko ibilbidea nabarmena denean: horixe da Leizaolaren kasua, 50 urte baino gehiago egin baititu etnografia arloan ikertzen, horregatik oso ezaguna bihurtzeraino. Geuri dagokigu espeleologo bezala eginikoak gogoratzea.

Izan ere, «Mintxo» gaztea 1958 urtean Aranzadira hurbildu zenean, espeleologia egiteko izan zen. Baina ordurako, lehen belaunaldiko espeleologo gehienak erretiratuak zeuden. Horren aurrean, 1961ean deialdi zabala egin zuen probintziako mendizaleen artean, eta Aranzadiko Espeleologia Saila berpiztu zuen. Gipuzkoako katalogo lanari berrekin zieten, espeleologia zientifikoaren aldeko apustu argiarekin. Ez hori bakarrik: Felix Ruiz de Arkauterekin batera -Aranzadiko lehen belaunalditik martxan zirauen bakarra- Larrako espedizioetan parte hartu zuen. Hain zuzen ere, 1964an San Martin Harriko sisteman munduko sakonera errekorra hautsi zenean, Fermin puntako taldean zegoen.

2018 urtean kontatu zigunez, koba eta leizeei buruz informatzen zieten baserritar eta artzainekin liluratuta, Fermin bere benetako bokazioarekin konturatu zen: desagertzen ari zen bizimodu hura jasotzea, haien lekukotasunak bilduz. Ordutik hona horixe izan da bere jarduera nagusia –nahiz eta kobazulo ikerketa ez duen sekula guztiz utzi-, eta ondo merezitako ospearen oinarria. Eskerrikasko Fermin, urte labur baina intentsu haiek gurekin partekatzeagatik.

Larra 2025, inskripzioa zabalik!

Ireki dugu Larra 2025 kanpaldirako izen-ematea!

Larrako kanpaina 2011an jaiotako proiektua da, Larrako mendialdeko (Lapazarra, Lapakiza, Hiru Erregeen mahaia, Ukerdi eta Budogia) leizeak berresploratzeko asmoz. Hasieratik EEE, NEB eta ARSIP-ekin koordinatutako proiektua izan da eta hasierako urteetatik BU-56 leize mitikoa berresploratzea izan da helburu nagusia, kobazuloaren topografia berreginez. Hartara urte guzti hauetako lanari esker 13,8km zituen leizea 38,9km taraino eraman dugu, eta oraindik ere seguru gaude kilometro asko dauzkagula zain. Aipatzekoa da 2020an A-60-arekin elkartzea lortu genuela, Ilaminako Sistemari ateak irekiz. Hortaz gain urte batzuk daramatzagu -1000ko sakoneran aurkitutako Linzola errekan gora eginez.

Kanpainako helburuak lortzera bidean denetariko lanak izaten ditugu. Alde batetik Ilaminako Sistema-ra sartu eta bertako “vivac”-etatik lan egingo duten espeleologoak behar ditugu. Bestetik gainazaleko lana egingo dutenak ere behar ditugu: kobazulo berriak bilatu, kobazulo “zaharrak” errebisatu, zuloan daudenekin komunikatu edota eguneroko azpiegitura lanetan lagundu. Hartara parte hartzeko deia luzatzen dizuegu proiektuaren parte izan nahi duzuen guztioi.

Aurtengo kanpaina abuztuaren 2an hasi, eta abuztuaren 17an amaituko da. Izena emateko azken eguna uztailaren 13a izango da. Gogoratu, halaber, kanpainan partu hartu nahi duen orok egingo diren bi zamaketa lanetako batean parte hartu beharko duela derrigor: igoerakoan, abuztuaren 2an edo jaitsierakoan, abuztuaren 17an. Irakurri harretaz galdetegiko atal guztiak. Izena emateko linka honako hau da:   https://docs.google.com/forms/d/1WvV4YBtGm-RGo6yrai3iyBSRcn5eKHbAhR_-sCce5gs/edit#settings

Kanpaldiko egunak hasi aurretik prestaketa asteburu batzuk ere burutuko ditugu leizeak instalatzeko, materiala igotzeko eta ura egiteko, kanpaldira izena emandako guztiekin partekatuko ditugunak.

Era berean eskerrak eman nahi dizkiegu sostengu ekonomiko ditugun EEE, NEB, Orona, Seland, MTDE eta Atxarreri. Aurtengo kanpaldian EEEko kideok eta NEBeko federatuok deskontua izango duzue izen ematean.

Edozein zalantza argitzeko idatzi larraespeleo@gmail.com helbidera.

Gora Budogia!!

***********************************************************

¡Abierta la inscripción para la campaña Larra 2025!

La campaña de Larra es un proyecto que nace en el año 2011, con el objetivo de revisar las cavidades del macizo de Larra (Lapazarra, Lapakiza, Hiru Erregeen Mahaia, Ukerdi y Budogia). Desde el primer momento es un proyecto coordinado por UEV, FNE y ARSIP y desde los primeros años el objetivo principal ha sido la revisión de la mítica BU-56, rehaciendo la topografía por completo. Fruto del trabajo de todos estos años se ha ampliado la topografía desde los 13,8km iniciales a los 38,9km actuales y estamos seguros de que aún nos espera mucho desarrollo. Cabe destacar que en el 2020 conseguimos unir la BU-56 con la A-60 dando lugar al Sistema de Ilamina. Además, llevamos varios años remontando el río Linzola que encontramos a -1000m de profundidad.

De cara a conseguir los objetivos de las sucesivas campañas solemos tener trabajos de diferentes índoles. Por un lado, necesitamos espeleólogos que entren al sistema y trabajen desde los “vivac”-s interiores. Por otro lado, también necesitamos espeleólogos que hagan tareas de superficie: revisión de cavidades, prospección, comunicación con los espeleólogos que trabajan en el sistema, así como diversas tareas de intendencia. Por lo tanto, nos gustaría aprovechar la ocasión para animar a participar en la campaña Larra 2025 a todo aquel que quiera colaborar con el proyecto.

La campaña de este año tendrá lugar del 2 de agosto hasta el 17 de agosto. El último día para inscribirse será el 13 de Julio. Recordad que es imprescindible que los asistentes a la campaña participen en uno de los dos porteos (de subida el 2 de agosto, o de bajada el 17 de agosto). Leed todos los apartados del formulario con detenimiento. El link para la inscripción:  https://docs.google.com/forms/d/1WvV4YBtGm-RGo6yrai3iyBSRcn5eKHbAhR_-sCce5gs/edit#settings

Antes del inicio de la campaña también realizaremos varios fines de semana de preparación con el objetivo de instalar las cavidades, portear material y hacer agua. Nos pondremos en contacto con todos los que os vayáis apuntando de cara a coordinar dichos fines de semana.

Aprovechamos también para dar las gracias a nuestros patrocinadores: UEV, FNE, Orona, Seland, MTDE y Atxarre. En la presente edición a l@s soci@s de la UEV y l@s federad@s de la FNE se os aplicará un descuento al realizar la inscripción.

Para cualquier duda no dudéis en escribir a larraespeleo@gmail.com .

Gora Budogia!!

Larra 2025 kamisetak salgai

Informazioa irudietan duzue.

Espeleolaguntzako hastapen-ikastaroa

2025 ESPELEOLAGUNTZA HASTAPEN IKASTAROA

Maiatzaren 17, 18 eta 24an, EELek Espeleolaguntzako hastapen-ikastaroa egin zuen, lau sorosle berri prestatzeko.
Lehenengo asteburuan, prestakuntza Mugarrrako Marmolako harrobian egin zen, eta bertan Espeleolaguntzako oinarrizko maniobrak azaldu eta praktikan jarri ziren.
Hilaren 24an praktika bat egin zen Dimako Barronbarro II barrunbean, EELeko hainbat kide esperientziadunen parte-hartzearekin. Kide horiek prestakuntzan laguntzeko eta ahalik eta praktikarik osoena egin ahal izateko hurbildu zitzaizkigun.
Ikastaroaren balantzea oso positiboa izan da parte hartzaileen inplikazioa dela eta, bai ikasle, laguntzaile eta prestatzaileena, bai giro ona. Eskerrik asko guztioi.

CURO DE INICIACIÓN AL ESPELEOSOCORRO 2025

Los días 17, 18 y 24 de mayo el EEL celebró un curso de iniciación al Espeleosocorro para la formación de cuatro nuevos socorristas.
El primer fin de semana la formación se llevó a cabo en la cantera de Marmola en Mugarrra, donde se explicaron y pusieron en práctica las maniobras básicas de Espeleosocorro.
El día 24 se realizó una práctica en la cavidad Barronbarro II en Dima, con la participación de varios miembros experimentados del EEL que se acercaron para ayudarnos en la formación y poder realizar una práctica lo más completa posible.
El balance del curso ha sido muy positivo dada la implicación de los participantes, tanto cursillistas como ayudantes y formadores, y el buen ambiente. Eskerrik asko a tod@s.

«Lurpea» saria Javi Morenori

0

Javi Morenok lan handia eta isila egindakoa da espeleologiaren alde, eta ondo merezitako aitortza jaso du berriki «Lurpea» euskal koba turistikoen elkarteak emaniko sariarekin. Horren harira, egunotan elkarrizketa pare bat irakurri daitezke Deian eta Bizkaiko Hitzan, espeleologoon lana gizartean zabaltzeko oso lagungarriak. Eskerrik asko Javi!


Jose Mari Telleriaren argazki bilduma

Bizitzan euskal espeleologiaren alde eginiko lan isilaz gain, hil ostean ere egin digu oparia Jose Mari Telleriak: bere argazki bilduma, Eibarko Klub Deportiboaren webgunean ikusgai:

1. kaxa. https://artxiboa.deporeibar.com/index.php/node/5185

2. kaxa. https://artxiboa.deporeibar.com/index.php/node/5187

3. kaxa. https://artxiboa.deporeibar.com/index.php/node/5189

Ikusiko duzuenez, asko espeleologia argazkiak dira, eta haien artean 1960 eta 1970 hamarkadako protagonistetako asko aurkituko duzue. Lan handia dago egiteke, noski (lekuak eta pertsonak identifikatzea, barrena), baina aurrerapauso handia da argazkiok eskuragarri eta publiko jarri izana. Eskerrikasko familiari, eta dijitalizazio lana egin duten «Depor»eko lagunei!

Hona atera ditugun ale batzuk, aperitibo modura. Ikustaldia goza dezazuela!

Les Nits de Sarawak – Espeleología vasca entre las dictaduras y transiciones del siglo XX (07.04.2025)

Speleology in Authoritarian Regimes simposiumak interesa piztu zuen: diktadura garaietan, Alemanian eta Euskal Herrian bizi izandako espeleologoen esperientzia kontatu genuen martxoaren 15ean, feedback oso ona jasota (izan ere, asko dira errejimen autoritarioak jasan behar izaten dituzten herrialdeak!). Espeleologo katalanek gure hitzaldian protagonismo berezia izan zuten eta, haiek gonbidatuta, beste ekitaldi bat egin genuen apirilaren 7an, ICEK eta SEDECK elkarteek bultzatuta (Kataluniako eta Espainiako espeleologia erakunde zientifiko nagusiek, alegia). Oraingoan gazteleraz, baina ez ginen esandakoa errepikatzera mugatu; gainera, gure kontakizuneko protagonistetako bat izan genuen bertan, Juan Mari Feliu Dord. Juan Marik hitzaldia bere esperientziarekin anpliatu zuen, eta gainera hainbat entzule ere animatu ziren beraien lekukotasuna ematera. Denekin eginiko montajea hementxe duzue ikusgai. Eta DarwinCatTV youtube kanalean, berriz, Sarawakeko Gau guztiak; bertan, euskal espeleologiarekin lotutako eduki gehiago era aurki dezakezue.

Ignacio Barea Elizalde (1934-2025)

0


Otxolako lagunen bidez jakin dugu, 2025eko urtarrilaren 1ean hil zela Ignacio Barea. «Iturralde» espeleologia taldeko lagunek Vianako Printzea Institutuko babesa jaso zutenean, Ignacio lehen belaunaldi hartako kidea izan zen eta, horrenbestez, nafarrek Larran eginiko lehen kanpainetan parte hartu zuen. Hain zuzen ere, 1955ean, Barea izan genuen «H» leize famatura jeitsi zirenetako bat; harekin zeuden Etxaleku, Saenz, Bengoa, Santesteban, Bregaña, Palos, Goñi, Arkaute, Balandraux eta Razkin. Kanpaina honek aztarna sakona utzi zion, eta hurrengo belaunaldietako espeleologo gazteei askotan kontatzen omen zion izotzaren azpian igaroz 200 mtako putzuan behera jeitsi zenean. Zu ere euskal espeleologiaren historiaren parte izan zinelako, Ignacio, agur eta ohore!


Online-Symposium: Speleology in Authoritarian Regimes (15.03.2025)

Martxoaren 15ean, larunbatarekin, Nazioarteko eta Alemaniako Espeleologia Elkargoek (UIS eta VdHK) online simposium bat egin zuten. Gaia «Espeleologia Errejimen Autoritarioetan» izan zen, eta bertan bi hitzaldi hauek eman ziren:

  • Basque Speleology: Among Dictatorships and Transitions.
  • Dr. Benno Wolf (1871 – 1943) – a Retrospective Look at European Caving and Nazi History.

Hemen duzue euskal espeleologiari buruzkoa. Playlist honetan, gainera, Simposiuma streamingean duzue (osorik, emititu zen bezala), eta baita Friedhart Knolle beste hizlariaren zatia ere. Dena ingelesez eta azpitituluekin.