Lurzorua Monitorizatzeko Legea, aurrera

0
252

«2025eko urriaren 23an, Europar Batasuneko legegileek, herritarrok eskatutakoari jaramon eginez, Lurzorua Monitorizatzeko Legea izapidetu dute. Hau hitzarmen historikoa dela esan daiteke, Europar Batasunean lurzoruaren babeserako sinatzen den lehena baita, hilabete askotako negoziaketen ostean datorrena. Erakunde medioanbientalisten iritziz, onartu den azken testua motz geratu da zenbait puntutan; halere, mugarri garrantzitsua da Europako lurzoruen degradazio kritikoari aurre egiteko. Dena den, lege honen balioa bere inplantazio graduarekin lotua egongo da«. Hitz hauek European Environmental Bureau erakundearenak dira; EEB Europako GKE medioanbientalista nagusia da, eta espeleologoak ordezkatzen gaitu, Europako Espeleologia Federazioa (FSE) bere kontseilu nagusiko kide den neurrian. EEBk lan handia egiten du Bruselako Parlamentuan non, dakizuen bezala, espeleologooi eragiten diguten lege eta araudien inguruko erabaki asko hartzen diren.

Lurzorua Monitorizatzeko Legea aurrera ateratzea konplexua izan da, nekazaritzako lobby industrialak ahalegin guztiak eta bi egin dituelako lege horren tramitazioa oztopatzeko. Presio-talde hauek soldatapeko eta lanaldi osoko agenteak dituzte haien interesen alde egiteko, eta garrantzitsua da herritarrok presio horri aurre egitea. Ikusten duzuenez, egin egin daiteke.

Kasu honetan, EEBk gaiarekin lotutako 51 erakunderen atxikimenduak bildu ditu, eta adierazpen hori izan da Europako Parlamentuko kide guztiei banan-banan bidali zaiena. 51 sinadura hauetatik, 7 espeleologia elkarteenak izan dira:

  • Fédération Spéléologique Européenne
  • Hellenic Institute of Speleological Research
  • Basque Speleologists’ Union (geu, alegia)
  • German Speleological Federation
  • Romanian Speleological Federation
  • Italian Speleological Society
  • European Cave Protection Commission

FSEren Haitzuloen Babeserako Komisioaren (ECPC) batzordearen lehendakari den Jean-Claude Thiesen arabera, espeleologia elkarteok ekimen honetan izan dugun presentzia hau ezohikoa da, pozgarria eta nabarmendu beharrekoa.

EEBren webgunean duzue bai adierazpena, baita legearen izapidetzearen kontura argitaratutako albistea ere.

Txikiak gara baina, bistan denez, denok batera gauza handiak egin ditzakegu.

DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí
Captcha verification failed!
La puntuación de usuario de captcha falló. ¡por favor contáctenos!