martes, marzo 19, 2024
InicioalbisteakAranagako istripua

Aranagako istripua

EGUNERAKETA 170609:

EGUNERAKETA 170608: Burnia Espeleologia Taldearen komunikatua. Besarkada handia, kamaradak.


170605: ekainaren 1ean, arratsaldez, Jose Gambino gure lagunak istripua izan zuen Torca de Aranaga haitzuloan (Galdames): esploratzen ari zela, bloke handi multzoa erori zitzaion gainera, eta horren ondorioz momentuan hil zen.

Josek taldekideei abisua emana zuen, nora zihoan eta gutxi gora behera zein ordutarako bueltatuko zen esanaz. Bakarrik joana zen, leizea ongi ezagutzen baitzuen eta egiteko lana ez zelako handia, sarreratik 25 metrotara. Falta zela ikusita, Burniako lagunak bere bila sartu ziren, gorpua harrien azpian aurkituz; goizeko 1:30etan abisatu zioten EEL-eko medikuari. Hau bertaratu zenean, baina, Gambinoren heriotza baino ezin izan zuen zertifikatu.

Larrialdi protokoloari jarraituz, ostiral goizaldean EEL alertan sartu zen, eta Ertzaintza, Suhiltzaile, DYA eta Gurutze Gorriarekin batera gorpua ateratzeko lanetan hasi ginen. Egoeraren konplikazioak buruhauste handia eman zigun: istripuaren gunea guztiz ezegonkor zegoen, eta ezin ziren gorputza ateratzeko maniobrak hasi, sorosleak arrisku larrian jarri gabe.

Ostiral goizeko lanak batez ere diaklasa estu bat zabaltzeko izan ziren. Hortik aurrera jarraitzea oso arriskutsua zela ikusita ostiral iluntzean bloke arteko bidea zurkaiztu beharra zela erabaki zen; hori dela eta, larunbatean Asturiaseko Meatze Salbamendu Taldeko kideak etorri ziren. Espezialista hauek egoera aztertu eta gero, larunbat gauerako bidea metalezko pletinekin ziurtatzen saiatzea adostu zen; baita, haien instrukzioei jarraituta, Galdameseko tailer batean ekoizten hasi ere. Larunbatetik iganderako gauean, baina, lanak eten behar izan ziren fraktura eta hari erorketa berriak detektatu zirelako. Igande goizean, lanak definitiboki uzteko erabakia hartu zen. Ohar hau idazten ari garenean, asmoa gorpua dagoen lekurako pausua zigilatzekoa da.

Besarkada bero bat familia eta lagunei. Kontsolamendu eskasa da, baina Joseren anaiak dioen hau baiezta dezakegu: gutako gehienok, kasu berean, koban bertan betirako geratzea aukeratuko genuke.

txio

Artículo anterior
Artículo siguiente
UEV-EEE
UEV-EEE
Unión de Espeleólogos Vascos Euskal Espeleologoen Elkargoa
RELATED ARTICLES

DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí

- Advertisment -
Google search engine

Most Popular

Recent Comments

Simone Sambento - Grampian Speleological Group on Convocatoria para la limpieza de Jornos II (retirada de la plataforma de 1971)
Satorrak on Arbil V / Sustraixa
KOLDO SANSINENEA RODRIGUEZ on Galdameseko istripua
Koldo Los Arcos on Karaitza 24 (2016)
Koldo Los Arcos (Satorrak) on “Guk ez genuen ia ezer egin eta!”