Karaitza 27 (2019)

0
917

Plazera da iragartzea, Euskal Espeleologoen Elkargoarentzat, Karaitza espeleologia- aldizkariaren 27. zenbakiaren argitalpena: sekulako ilusioz eginiko esfortzu handiko lana. Ale berri honetan, edukien kalitatea hobetu asmoz, aurreko edizioetako akatsak zuzendu eta hobetzeko ahalegina egin dugu.

Zenbaki honetan interes handiko eta gai askotariko artikuluak aurkituko dituzue, hala nola esplorazioa, ikerketa eta lur-azpiko eremuaren ezagutzaren inguruan. Hasteko, testu interesgarria dakarkizuegu ikerketa baten ingurukoa, urruneko Alpeetako glaziar baten barrenean sorturiko haitzulo batena; antzerako artikulua argitaratu genuen 11. zenbakian (2002-2003). Gure lurraldera etorrita balio handiko lana aurkezten dizuegu «Las cuevas Encartadas» (Bizkaia) izenburukoa eta literatur ikuspuntu batetik idatzita. Ondoren, Arabako Espekolandako karstean sakonduko dugu bertako haitzuloen azken esplorazioak gertutik ezagutu ahal izateko. Segidan, «Las cabeceras del río Linzola» izenburupean Larrako karstean eginiko espeleologia zientifikoko kanpainako azken lanak zehazten dizkizuegu, BU-56 (Ilamina) kobazuloan zentratuz. «Las cuevas del valle de Arantzazu» artikuluarekin ixten dugu atala, hainbat haitzuloren inguruko ikerketa interesgarria Oñatiko inguru paregabe eta ederrean.

Lerro editorialari jarraipena emanez, ohiko atalak izango dituzue ikusgai: elkarrizketak, Euskal Herrian egin diren azken esplorazioak, Euskal Espeleo Laguntzaren jarduerak, espeleo-sorospen jarduerak, 2019ko istripu eta gertaerak eta albistegia.

Edizio honen itxierak Covid-19 izeneko pandemia handiarekin kointziditu du, milaka pertsona hil eta mundu osoa alor guztietan geldiarazita duen birus kutsakorra. Ingurumenaren gaineko eragin positiboa eta geldialdi sozioekonomikoa hain dira tamaina handikoak esan daitekeela egoera honek baduela nolabaiteko paralelotasuna lurpeko ekosistemen hauskortasunarekin.

Karaitzaren 27. zenbaki hau interesgarria izango zaizuelakoan, irakurketarekin goza dezazuela opa dizuegu.

PDF-a hemen eskuratu

La Unión de Espeleólogos Vascos tiene el placer de anunciar la publicación del número 27 de su revista Karaitza, de carácter espeleológico, y en la cual se ha depositado gran ilusión en el esfuerzo empleado para su elaboración. En esta nueva edición intentamos corregir y subsanar los errores de anteriores publicaciones con el afán de mejorar en la calidad de los contenidos.

En el interior de este número se detallan artículos de muy diversa índole y de sumo interés en aspectos como la exploración, investigación y conocimiento del medio subterráneo. Empezando por un interesante texto sobre el estudio de una cueva formada bajo un glaciar en los lejanos Alpes y recordando un artículo de similares características ya publicado en el número 11 (2002- 2003). Ya en nuestro territorio se presenta un valioso trabajo titulado «Las cuevas Encartadas» (Bizkaia) y desde un punto de vista literario. A continuación profundizamos en el alavés karst de Espekolanda y conocer más de cerca las últimas exploraciones de sus cavidades. Posteriormente bajo el nombre «Las cabeceras del río Linzola», se detallan los últimos trabajos de la campaña de espeleología científica en el karst de Larra, centrados en la cavidad BU-56 (Ilamina). «Las cuevas del valle de Arantzazu» cierra este apartado con el interesante estudio de varias cavidades en este singular y bello territorio de Oñati.

Manteniendo la línea editorial, se exponen las secciones de entrevistas, últimas exploraciones en Euskal Herria, actividades del espeleosocorro vasco, accidentes-incidentes 2019 y el noticiario.

El cierre de esta edición coincide con la gran pandemia del denominado «Covid-19», un virus infeccioso que está provocando el fallecimiento de miles de personas y tiene paralizado al mundo entero en todos sus ámbitos. El impacto global medioambiental positivo y la ralentización socio-económica es de tales proporciones, que esta circunstancia tiene cierto paralelismo con la fragilidad de los ecosistemas del mundo subterráneo en el que nos movemos.

Deseamos que este número 27 de Karaitza sea de vuestro interés y disfrutéis con la lectura.

Dejar respuesta