Marinel batek zabaldu du albistea: 2024ko azaroan hil da Carlos Pellón, Bizkaiko GUMen (Grupos Universitarios de Montaña) espeleologia saileko kide izan zena. Mendi-injeniaria, 1950ko hamarkadan ekarpen garrantzitsua egin zuen topografia espeleologikoaren prezisioan, eta bere lana erreferentziazkoa izan zen inguruko harpe-ikerlariendako, besteak beste Torca del Carlistan eginiko lan bikainarengatik. Halere, GUMen ekarpena ezkutuan geratu zen, beste talde mediatikoagoen itzalean. Hori XXI. mendean aldatu zen, euskal espeleologiaren ikerlariek talde «ezezagun» honek eginikoa balioan jartzen hasi ziren arte; Carlosek ilusioarekin hartu zuen interes hori, eta beti prest agertu da bere lekukotasuna emateko eta gordetako materialak erakusteko. Honen erakusgarri, 2014tik aurrera Karrantzako Udalari emaniko Torca del Carlistan eginiko lanen txosten zehatza, erabilitako hainbat tresnaren eta jatorrizko planoaren dohaintza.
















