Fermin Leizaola Calvo (1943-2025)

0
448
Leizaola 1962 urtean, Mantarregiko leizearen esplorazioan (Lastur). Iturria: HABE aldizkaria 194 (1991).

Ekainaren 16an hil da Fermin Leizaola, 60. hamarkadan Aranzadi Zientzia Elkarteko speleo sailaren bultzatzaile nagusia izan zena.

Askotan gertatzen da gaztetako harpe-ikerlaritza urteak ezkutuan gelditzen direla, batez ere gerora eginiko ibilbidea nabarmena denean: horixe da Leizaolaren kasua, 50 urte baino gehiago egin baititu etnografia arloan ikertzen, horregatik oso ezaguna bihurtzeraino. Geuri dagokigu espeleologo bezala eginikoak gogoratzea.

Izan ere, «Mintxo» gaztea 1958 urtean Aranzadira hurbildu zenean, espeleologia egiteko izan zen. Baina ordurako, lehen belaunaldiko espeleologo gehienak erretiratuak zeuden. Horren aurrean, 1961ean deialdi zabala egin zuen probintziako mendizaleen artean, eta Aranzadiko Espeleologia Saila berpiztu zuen. Gipuzkoako katalogo lanari berrekin zieten, espeleologia zientifikoaren aldeko apustu argiarekin. Ez hori bakarrik: Felix Ruiz de Arkauterekin batera -Aranzadiko lehen belaunalditik martxan zirauen bakarra- Larrako espedizioetan parte hartu zuen. Hain zuzen ere, 1964an San Martin Harriko sisteman munduko sakonera errekorra hautsi zenean, Fermin puntako taldean zegoen.

2018 urtean kontatu zigunez, koba eta leizeei buruz informatzen zieten baserritar eta artzainekin liluratuta, Fermin bere benetako bokazioarekin konturatu zen: desagertzen ari zen bizimodu hura jasotzea, haien lekukotasunak bilduz. Ordutik hona horixe izan da bere jarduera nagusia –nahiz eta kobazulo ikerketa ez duen sekula guztiz utzi-, eta ondo merezitako ospearen oinarria. Eskerrikasko Fermin, urte labur baina intentsu haiek gurekin partekatzeagatik.

DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí
Captcha verification failed!
La puntuación de usuario de captcha falló. ¡por favor contáctenos!