Bizitzako gauza guztiekin bezala, ondo egindako gauzek beti daukate bere elaborazio denbora, eta mugitzen garen mundu honetan, are gehiago. Negua izango da, lozorrotu egiten gaituela. Zazpi hilabete pasatu dira 2015eko uda joan zitzaigunetik. Eta denbora bera, bost urtez jarraian ─Euskal Espeleologoen Elkargoak eta Nafarroako Espeleologia Federazioak─ Larrako karstean antolaturiko kanpaina espeleologikoa amaitu zenetik. Eta urte berriaren etorrerarekin batera, irudi, bideo eta txostenei hautsa kentzen hasten zaie, dagokien memoria egiteko. Gauzak horrela, denbora gutxi barru, eginda eta denon eskura izatea nahiko genuke, kanpainako azkenengo emaitzekin.
Sarrera honekin, Larrako 2015eko kanpaina laburtzen duen hiru bideoak dakarzkizuegu. Zeinetan, kanpainan zehar, hainbat fasetan harturiko irudiak erakusten diren. Horien artean, aipatzekoak dira, BU56 leizean (Ilaminako ateak) grabaturiko irudiak, materialen zamaketa eta garraioa, Larrako Atakako Mendiarteko kanpamentua eta begitzeke zeuden beste kobazulo batzuen esplorazioa edo azterketa gunetik gertu; leku interesgarrietan zeudenena.
Eskerrak partaide guztioi eta hurrengora arte!