viernes, diciembre 1, 2023
InicioalbisteakPierre Accoce-Capar (1928-2020)

Pierre Accoce-Capar (1928-2020)

Pierre Accoce-Capar, espeleologoen belaunaldi askoren aingeru zaindari izandakoak utzi gaitu. Santa Graziko (Zuberoa) Phordoia etxean sortua, gazte-gaztetandik Eretan (Biarno) eta gero Parisen egin zuen bizimodua. Ibilbide honetan kazetaritzan nabarmendu zen: lehenik gerra-korrespontsal bezala (Hungaria, Israel, Indotxina…); gero ikerketa kazetaritzan. Ezin konta ahalako artikuluez gain, gutxienez 18 liburu argitaratu zituen, azkena 90 urterekin: «L’Emigration des Pyrénéens aux Amériques». Espeleologiarekiko lotura 1940ko hamarkadan hasi zuen, aitona artzainaren bidez Groupe Spéléo de la Pierre Saint Martin taldeko kideak ezagutu zituenean, Lepineux leizearen aurkikuntza eta esplorazioa egin zuen taldea alegia. Hain zuzen ere, Marcel Loubens lagunaren erreskate-saiakerak espeleologoen segurtasunari buruz begiak ireki zizkion, eta kezka horri bizitza osoan eutsi zion. Larrako esplorazioen garra bizirik mantendu zuen GPTS taldetxoan (scusez-moi) ibili ostean, Roueneko Speleo Taldean aritu zen Corentin Queffelec lagun minaren aginduetara; hor burutuko zituen bere urte aktiboak. Baina ostean ez gintuen utzi: helduaroan, eta are zahartzaroan ere, Accoce espeleologo gazteagoel lanen jarraitzaile sutsua izan da, bereziki bere sorterrian aritu izan direnenak. Bere bizitzaren amaierara arte, bere etxetik -Annecyn bizi izan da, Alpeetan- ARSIP inguruan biltzen diren espeleologoen bileretara etorri izan baita. Eskerrik hanitx Pierrot maitea, gurekin beti zure jakituria eta esperientzia partekatu izanagatik! Ez adiorik.

Marcel Loubensen gorpua ateratzeko operazioan.
Marcel Loubensen gorpua ateratzeko operazioan.
UEV-EEE
UEV-EEE
Unión de Espeleólogos Vascos Euskal Espeleologoen Elkargoa
RELATED ARTICLES

DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí

- Advertisment -
Google search engine

Most Popular

Sierra Sálvada Invisible

Xabier Zumalde Romero

Bioespeleologia kontuak

Recent Comments

Simone Sambento - Grampian Speleological Group on Convocatoria para la limpieza de Jornos II (retirada de la plataforma de 1971)
Satorrak on Arbil V / Sustraixa
KOLDO SANSINENEA RODRIGUEZ on Galdameseko istripua
Koldo Los Arcos on Karaitza 24 (2016)
Koldo Los Arcos (Satorrak) on “Guk ez genuen ia ezer egin eta!”