EEE / UEV

Honako hauek dira Euskal Espeleologoen Elkargoaren helburuak:

  • Espeleologia eta Karstaren Zientzien sustapena eta zabalkuntza.
  • Karstaren ikerketa, babesa eta zainketa.
  • Karstaren ikerketan eta babesean interesa duten pertsonak biltzea -bereziki espeleologoak-.
  • Euskal espeleologia taldeen koordinazioa, bai jardueretan, bai informazioaren trukaketan ere.
  • Euskal espeleologiaren sustapena Euskalherrian, zein nazioartean.
  • Euskalherrian sortzen diren talde berriei formakuntza eta aholkularitza ematea (karstaren ikerketarako interesa dutenei bakarrik); espeleologoen maila tekniko eta zientifikoa jasotzea, lurrazpiko munduaren ezagutza zabalagoa izan dadin eta espeleologiaren praktika seguruagoa bihurtzeko.
  • Sorospen eta erreskateen tekniken ezagupena eta erabilera sustatzea; Euskal Espeleo Laguntza taldearen lana babestea eta bultzatzea (hauxe baita euskal espeleologoei laguntza eskain dezakeen talderik gertuena eta inguruko istripuetan euskal espeleologoen lana hobekien antola dezakeena); kobazuloetako erreskateetan parte hartzen duten erakunde guztiekin harremanak sustatzea.
  • Euskal espeleologoei estaldurarik egokiena eman diezaiekeen istripu-aseguru poliza eskuratzea.
  • Euskal Espeleologiaren Eskola sustatzea.
  • EEEren antzeko helburuak duten pertsona eta erakundeekin harremanak eta elkartrukea bultzatzea, esparru geografikoa edozein dela ere.
  • Ondare natural, historiko, arkeologiko eta paleontologikoaren babesa sustatzea.