Adolfo Leibar Axpe

0
430
Adolfo Leibar Aitzbeltzeko leizearen sarreran, 1955. Argazkia: Jesus Elosegi Irazusta.

2016-V-9: atzo hil zen, 93 urte zituela, Adolfo Leibar Axpe. Bere bizitza luzean kulturaren alde ugari jorratu zituen, eta ziur gaude Oiartzungo eta Errenteriako herrietan aitorpen bat baino gehiago egingo zaiola honen kontura. Halere, azken urteetako lan eta ikerketen sonak gaztaroko aktibitatea beti estaltzen duenez, Adolfo “gutarra” izan zela oharkabean pasa daiteke. Hori dela eta, azpimarratu dezagun bere ibilbide espeleologikoa, ez nolanahikoa, ikusiko duzuenez: 1942an, Errenteriako Urdaburu mendi taldearen Espeleologia Saila sortu zuen beste lagun batzuekin; denak 16 urte ingurukoak. 1945ean Aralar inguruan biltzen hasi ziren zientziazale haietako bat izan zen; Aranzadi Zientzia Elkarteko muina osatu zutenak, alegia. 1945 eta 1949 artean Troskaetako (Ataun) esplorazioetan aritu zen; Aranzadiren barruan, saguzarren portaera aztertzen aritu zen, Ixiar Mendarte emaztearekin batera; 1951an Gesaltzan (Oñati) burututako lehen esplorazio handian partehartu zuen; 1955ean, Espeleologia Saileko burua zela, Aitzbeltzera (Mendaro) jeisteko operazioa koordinatu zuen, hiru bizikletarekin eginiko “Tridem” torno famatuarena; eta hurrengo urtean bere ibilbide espeleologikoari amaiera eman zion, ez edonola gainera: bere taldekideekin batera Arantzazuko I Euskal Espeleologia Jardunaldiak antolatu baitzituen. Ordutik hona, kulturaren beste arlo askotan bere ekarpenak ezin konta ahalakoak izan dira. Etorkizunerako ondare oparoa utzi diguzu, Adolfo! Eskerrikasko.

Dejar respuesta