GLACKMA proiektua sustatzeko beste era bat

0
1409
Karmenka eta Fito leize batera jeisten.

Dakizuenez, 2012tik hona EEE/UEV modura GLACKMA erakundearen kide izan gara. Bere sasoian Asanbladan hartutako erabaki honen helburua Adolfo Eraso espeleologo beteranoak sortutako erakundeari babesa ematea izan zen, gure ustez ez baitzen behar den beste aitortzen gizon honek zientziari egindako ekarpena.

Ordutik hona gauzak aldatu egin dira, onerako esan beharko dugu: Fito Lizarrako jaioterrian omendua izan da, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Honoris Causa Doktore egin du… Gauzak horrela, 2016ko martxoaren 6ko Asanblada Orokorrean kide batzu babes hau birplanteatzea eskatu zuten; izan ere, haien iritziz ez da logikoa EEE bezalako erakunde zientifiko batek beste erakunde zientifiko baten kide izatea. Hori dela eta, bozkatu egin genuen eta gehienek kidetasun hau (urtean EEE-rendako 240 euroko gastua suposatzen duena) uztearen alde agertu ziren.

Halere, denok ados agertu ginen GLACKMA proiektuari babesa ematen jarraitzearekin; haien bannerra gure webgunean mantenduko dugu, beraz. Era berean, gutako batzu GLACKMA-ren bazkideak gara dagoeneko (norbanakoak urtean 12 eurotako kuota ordaintzen dugu), eta EEE-ren baja berdintzeko, beste 20 kidek izena eman beharko lukete. Animatu beraz: jarrai dezagun Fitoren proiektuari haize berria ematen!

DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí
Captcha verification failed!
La puntuación de usuario de captcha falló. ¡por favor contáctenos!