Kobazuloen garbiketa Araban eta Bizkaian

0
595
Atalo I leizearen garbiketa (Gibillo), arantzadun alanbrea ateratzen.

700 bat kilo zabor atera ditu Euskal Espeleologoen Elkargoak (EEE), Urkabustaiz (Araba) eta Berrizen (Bizkaia) eginiko garbiketetan. Garbiketok egin ahal izateko, ezinbestekoa izan da EEEko 36 espeleologoren parte-hartzea eta Eusko Jaurlaritzaren, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzak eman digun diru-laguntza jasotzea.

Gibillo mendizerran, leize garbiketan.
Gibillo mendizerran, leize garbiketan.

Otsailaren 25ean, Gibillo mendizerrako (Araba) bi haitzulo garbitu genituen: Atalo I eta Urtabaso I. Martxoaren 25ean aldiz, Oiz mendiaren (Bizkaia) hegoaldean dagoen Sarrimendiko lezea. Ez da lan erraza izan, kobazuloetako bi, bertikalak baitira: Atalok, 46 metroko jauzi bertikala dauka eta Sarrimendiko lezeak 20 metrokoa. Zabor guztia leize barrenean zegoen eta espeleo-sorospeneko teknikak erabili behar izan ditugu hondakinok ateratzeko: kontrapisuak eta polipastoak.

Sinestezina da zenbat zakar pilatu daitekeen kobazulo baten barruan. Urte luzez, bertara jaurtiriko era askotako hondakinak: arantzadun alanbrea, plastikozko eta beirazko botilak, aulkiak, oinetakoak, erloju bat, hainbat plastiko mota, zaborrez beteriko poltsak, metal zatiak,…

Sarrimendiko leizearen garbiketa.
Sarrimendiko leizearen garbiketa.

Bitxikeria moduan, Sarrimendiko lezearen eta Euskal Herriko mitologiaren arteko lotura aipatu nahi dugu. Mariren [euskal mitologiaren numen garrantzitsuena] bizilekuetako bat baita. Eta hori egiaztatzeko, kobazuloa aipatzen duten, hainbat autore eta argitalpen aipa genitzake; horien artean: Jose Migel Barandiaran Aierbe (Ataun, 1889-1991) ─antropologo eta etnografo handia─ eta  bere Diccionario Ilustrado de Mitologia Vasca (1972) argitalpena eta Eusko-Folklore (1955) urtekaria.

Hementxe dituzue argazki guztiak.

Dejar respuesta