Larretxiki II, Simulakro Orokorra

1
951

Joan den asteburuan, urriak 15 eta 16, Aralarreko Larretxiki II leizean Euskal Espeleo Laguntzaren urteroko simulakro orokorra ospatu zen. Aurten Nafar Espeleo Laguntzarekin batera antolatu zen eta Nafarroako Suhiltzaile eta Gurutze Gorriaren laguntza logistikoa jaso zen.

70 partaide baino gehiago batu ziren Lekunberrin antolatutako kontrol postuan. Espeleoez gain Nafarroako suhiltzaileen STT-ko eta Ertzaintzako ZEU-ko kide askok ere parte hartu zuten. 3 mediku eta 4 erizainek osatutako talde mediku garratzitsu batek protokolo medikuak barneratu zituen simulakroan eta hainbat praktika mediku frogatu zituzten, bi talde medikuen arteko zaurituaren “transferra” nabarmenduz.

KP-a Lekunberrrin ezarri zen goizeko 9-tan eta lehen taldeak leizeruntz 10-ak inguruan irten ziren antolaketa logistikoa aurreratzeko. Lehen taldeak 14:00tan sartu ziren leizean eta ohatila 18:00tan jarri zen martxan, kalera 02:00 tan irten zelarik. Simulakroa goizaldeko 05:00tan bukatutzat eman zen.

Partaide kopuru handiak, Ormazarreta I leizean talde paralelo bat martxan jartzea behartu zuen, taldeburu bat, 9 sorosle, zauritua eta Aho Postuko arduradun batekin komunikaziorako. Instalazioa 20:00tan hasi zen eta ohatila 21:30tan jarri zen martxan, 01:30ak arte iraun zuelarik.

Koordinazio taldetik partaide guztien gerturaztea eta inplikazioa eskertu nahi dugu eta kolektibo guztiari gonbitea luzatu, hain garrantzitsuak diren ekintza hauetan parte har dezan.

Afariak eta aterpea Baraibarko frontoian antolatu ziren; herrian bertan, baita ere, balorazio bilera eta igandeko bazkaria egin genituen.


Egun horietako ARGAZKI eta IRUDI gehiago hemen.


El pasado fin de semana 15 y 16 de octubre, se celebró en la sima Larretxiki II de Aralar el simulacro anual del Espeleocorro Vasco-EEL. En esta ocasión se realizó de manera conjunta con el NEL- Espeleosocorro Navarro y se recibió el apoyo logistico de bomberos y Cruz Roja de navarra.

Más de 70 participantes se congregaron en Lekunberri, donde se ubicó el PC. Además de espeleos hubo un alta participación de Miembros del GRT de bomberos de Navarra y de la UVR de la Ertzantza. Un importante equipo de sanitarios compuesto por 3 médicos y 4 enfermeros integro sus protocolos en la practica realizando diversas prácticas entre las que destacamos el “transfer” de herido entre equipos médicos realizado en mitad del recoprrido para hacer el relevo de la supervisión médica de la evacuación.

El Pc se instaló a las 9 de la mañana en Lekunberri y los primeros equipos salieron hacia la sima sobre las 10. Los primeros equipo entraron en la sima a las 14:00 y la camilla se puso en movimiento a las 18:00.saliendo la camilla al exterior a las 2:00 y dando por finalizado el ejercicio sobre las 5:00 de la mañana.

La alta participación hizo necesario crear un grupo paralelo en la Sima de Ormazarreta I para evitar un exceso de personal en la sima de Larretxiki II. Este equipo estaba compuesto por Jefe de equipo 9 socorristas, herido y una persona en Puesto de boca para la comunicación con PC. La instalación comenzó a las 20:00 y la extracción de camilla a las 21:30, prolongandose hasta las 1:30 aproximadamente.

Desde el equipo de coordinación agradecemos sinceramente la asistencia e implicación de todos los participantes y animamos a todo el mundo a incorporarse a estas actividades tan importantes para el colectivo espeleológico.

La cena y el alojamiento se dispuso en el frontón de Baraibar y en este mismo pueblo celebramos el domingo por la mañana la reunión de puesta en común y la comida.

Compartir
Artículo anteriorLarra 2022ko lanak
Unión de Espeleólogos Vascos Euskal Espeleologoen Elkargoa

1 Comentario

Dejar respuesta